euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ayacuchoko EEko Kultur Batzordeak 2008aren balioespen baikorra egin du, aurreikuspenak bete dituela eta

2008/12/31

Nerea Grassi de Goicoechearen hitzaldiak azaroaren 14ean bildu zuen entzulegoa
Nerea Grassi de Goicoechearen hitzaldiak azaroaren 14ean bildu zuen entzulegoa

PUBLIZITATEA

Argentinako Ayacucho herriko Euskal Odola elkarteko Kultur Batzordeak urtean zehar eginiko ekimenen balioespen baikorra egin du, 2008rako ezarri zituen helburuak bete dituelakoan, 'aurreikuspenak gaindituz' gainera, EuskalKultura.com-i zuzendaritzako kide den Fermina Mariezcurrenak azaldu dionez. Jarduerak lau ekimen nagusitan banatu ziren: 'La Hora del Cuento' (Ipuinaren ordua), haurtzaindegietako haurrentzat; 'Juegos tradicionales vascos' (Euskal jolas tradizionalak), herriko udaletxeak 'gizarte eta kirol interesdun ekimen' bezala aintzat hartu zuena; "Qué sé yo de los vascos" lehiaketa (Zer dakit nik euskaldunei buruz), 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat; eta Bahia Blancako Nerea Grassi de Goicoecheak eman zuen hitzaldia.

Ayacucho, Argentina. 2008an zehar Ayacuchoko Euskal Etxeak kultur arloan egin dituen ekimenen balioespen oso baikorra egin du elkarteko Kultur Batzordeak. Euren ustetan, 'balioespen oso baikorra egin dezakegu, izan ere partaide guztien aurreikuspenak gaindutu ditugu'. Ekimenak lau arlotan banatu dira: La Hora del Cuento; Juegos Tradicionales Rurales Vascos; "Qué sé yo de los vascos" lehiaketaren bigarren edizioa eta mintzaldi-erakusketa bat.

Lehen atalari dagokionez, aurrera eraman ahal izateko 'Grupo de Ayacuenteros' deritzon taldearen laguntza izan zuen elkarteak. Talde hau 'Manuel Vilardaga Udal Liburutegiaren ingurukoa da', antolatzaileek azaldu zutenez. Griselda Luque Mariezcurrena izan zen ekitaldi guztietan ipuinak kontatu zituena eta Dolores Leanes irakasleak arlo plastikoaren ardura hartu zuen. Sei jardunaldi egin ziren uztailaren 16tik azaroaren 10a bitartean, 4 eta 5 urte bitarteko haurrentzat.

Hezkuntza eta gizarte-kirol interesa

'Juegos Tradicionales Rurales Vascos' edo Euskal Jokoen atalean Udaleko Hezkuntza Zuzendaritzaren babesa (María José Arbilla) eta Kirol Zuzendaritzaren babesa (Juan Pedro Erreguerena irakaslea) izan zuen ekimenak. Era berean, jardueraren hezkuntza, gizarte eta kirol interesa aintzat hartu zuten udaleko hainbat sailek.

Topaketa azaroaren 4ean egin zen eta haurtzaindegietako bost urteko haur taldeek hartu zuten parte, guztira 230 ikaslek osatutako multzoa bilduz. Euskal Etxeko Kultur Batzordeak jokoak azaldu eta gidatu zituen. Ekitaldiak udalaren babesa izan zuen. Jardueraren zati desberdinen ardura Udaleko Eskolen Zuzendaritzako kirol irakasleek hartu zuten.

Jokoak EEan

Jolasteko tokia Euskal Etxearen inguruko esparrua izan zen eta Udaleko Trafiko sailak ibilgailuentzako bidea moztu egin zuen, haurrei lasai jolasteko tokia utziaz.  

Abenduaren 16ean, bestalde, Centro Educativo Complementario N 801 eta Escuela de Educación Estética erakundeekin topaketa egin zen euskal etxean. Bertan 70 ikasle bildu ziren eta erakunde hauetako irakasleek gidatuta joko desberdinak egin zituzten. Aipagarria da bai ipuinen jardunaldien zein jokoen ekitaldien ostean partehartzaileei askaria eta zukuak eskaini zizkiela Kultur Batzordeak.

'Zer dakit euskaldunei buruz'

'Qué sé de los vascos' lehiaketari dagokionez uztailaren 7an egin zen bigarren edizioa, anagrama bat bete zuten 5 eta 12 urte bitarteko ikasleekin. Ekitaldian egin ziren jarduerek Barrutiko Hezkuntza Ikuskaritzaren bermea  izan zuten.

Bestalde, abenduaren 14ean euskal etxean Bahia Blancako Nerea Grassi de Goicoechea irakasleak mintzaldia eskaini zuen. Elkarteko kide eta lagun asko bildu ziren bertara. Fermina Mariezcurrenak Nerearen lana azpimarratu zuen eta eskaini zuen informazioak eta ezagutzak datorren urtean beste mintzaldi batekin euskal gaietan sakontzeko aukera emango duela aipatu zuen.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia