euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atxagak estreinatuko du ekainaren 27an Manchesterko Cervantesek online antolatu duen Euskal Literatura zikloa

2022/06/16

Lehenengo gonbidatua izango da Bernardo Atxaga euskal literaturari buruzko elkarrizketa-zikloan
Lehenengo gonbidatua izango da Bernardo Atxaga euskal literaturari buruzko elkarrizketa-zikloan

PUBLIZITATEA

Manchester, Ingalaterra. Bernardo Atxagak estreinatuko du ekainaren 27an Manchesterreko Cervantes Institutuak online antolatu duen, Euskal Literatura Garaikidea hizpide izango duen Elkarrizketa-Zikloa. Topaketa online eta gaztelaniaz izango da, arratsaldeko 6etan (Ingalaterrako ordua, 19:00ak Euskal Herrian), irekia eta doakoa, eta parte hartzeko aldez aurretik behar da eman izena. Zikloko antolatzaile den Gorka Mercero donostiarrak aurreratu dio Euskalkultura.eus-i bi saio gehiago daudela programatuta oraingoz, azaroaren 10ean, Harkaitz Canorekin, eta 2023ko otsailaren 15ean, Iban Zalduarekin.

Gorka Mercero doktorea, Euskal Filologian lizentziatua, Euskara eta Euskal Kultura irakurlea da Liverpoolgo Unibertsitatean. Doktoretza euskarazko eleberrigile garaikideen lanean memoria eta kosmobisio postmodernoak bateratzeari buruz egin zuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Oraingo honetarako, Manchesterreko Cervantes Institutuak deitu zuen, gaur egungo euskal literaturako idazle garrantzitsu batzuen lana ezagutarazteko asmoz. Mercerok antolatu dituen saioen proposamena, dialogoa idazleekin eta egileek berek irakurritako pasarteak tartekatzea da. Saio bakoitzak ordubete inguru iraungo du, eta, amaieran, ikusleek galderak egiteko aukera izango dute.

Zikloaren aurrekari izan zen esperientzia iazko udazkenean egin zuten, Beatriz Chivite nafar poeta gazteari online elkarrizketa egin baitzion Mercerok (elkarrizketa osoa eskuragarri dago Cervanteseko YouTube kanalean). Gaiak eta formatuak interesa piztu zutenez, oraingo zikloa antolatu dute, Gorka Mercero bera elkarrizketatzaile edo idazleen solaskide eta ekitaldietako koordinatzaile.

Ekainaren 27ko ekitaldian izena emateko, klikatu hemen.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia