euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Atal eta artikulu berriak Euskal Herriko prentsan Jose Luis Bilbaoren Boiseko Jaialdiko bidaia dela-eta

2010/06/04

Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia eta Lopez lehendakaria (argazkia Mitxel Atrio-El Correo)
Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia eta Lopez lehendakaria (argazkia Mitxel Atrio-El Correo)

PUBLIZITATEA

Atal berriak datoz Euskal Herriko gaurko prentsan Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren artean sortutako tirabiran Bizkaiko diputatu nagusiak Boisera Jaialdi denboran egin behar duen bidaia dela-eta. Dirudienez, gaiak sozialisten arten sortu duen haserrearen gainetik, Lopez lehendakariak hiru diputatu nagusiak gonbidatuko omen ditu bidaia berarekin egitera. Legebiltzarrean gaur Andoni Ortuzarrekin izango duen galdera-erantzun saioan egingo omen du, Ortuzarrek Kanpo Harremanen arloari loturik Lopezi egin dizkion galderei erantzuteko txandak.

Bilbo, Bizkaia. Artikulu berriak atera dira Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritza bat, Jose Luis Bilbao diputatu nagusia eta Josune Ariztondo Kultura diputatua buru, uztail hondarrean Boiseko (Estatu Batuak) Jaialdira joango dela-eta sortutako tirabiren inguruan, Patxi Lopez lehendakariak iragarrita zuen bidaia eta protagonismoari aurre egiteko muntatutako bidaia dela esan baitute Jaurlaritzatik eta sozialisten artetik. Atzokoari, artikulu berria emendatu dio gaur El Correo egunkariak.

Deiak, bere aldetik, normaltasunaren barnean aipatzen zuen Jose Luis Bilbaoren bidaia Boise Idahoko hiriburura.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia