euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Asteburu berezi batean, Sanferminetako jai giroa Argentinako euskal eta nafar etxeetara ere zabaldua (I)

2016/07/12

2016ko Txupinazoa, Buenos Airesko Nafar Etxean
2016ko Txupinazoa, Buenos Airesko Nafar Etxean

PUBLIZITATEA

Bi ospagai nagusi izan ditu Argentinako euskal diasporak joan den asteburuan: batetik, San Fermin, aurten ere zuriz eta gorriz tindatuta kaleak eta euskal erakundeen egoitzak; bestetik, Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurrena, uztailaren 9an, eta hainbat euskal etxek bat egin dute jai honekin ere. Elkarte batzuek batera ospatu dituzte, eta beste batzuek bi ospakizun eginda. Hona Argentinako 2016ko Sanferminetako lehenengo irudi kronika.

Buenos Aires, Argentina. Uztailaren 7an zale askoren begiradak Iruñera daude jarrita. Eta Internet bidez txupinazoa, entzierroak eta oro har Iruñean bizi-bizi ari den festaren berriak etengabe jasotzen dituzte argentinar Sanferminzaleek. Batzuk, aldi berean euren jaiak ere antolatuz. eta Nafarroako festa nagusiari ezinbesteko argentinar ukitua emanez.

Euskal eta nafar etxe gehienetan, azken asteburu honetan egin dira ekintzak, uztailaren 7an bertan –Argentinako jai egunaren bezperan– edo asteburuan zehar. Bi ospakizunak bakoitza bere aldetik antolatu dituztenen kasuan, San Fermin jaia datorren asteburura pasatzea erabaki dute, asteburu honetan Independentzia Argentinarraren Bigarren Mendeurrena ospatuz.

Concordian, esaterako, San Fermn programa uztailaren 14tik 16ra burutuko da, dantzak, desfilea, zinema eta afaria barne. Pergaminon ere datorren asteburuan ospatuko da: larunbat goizeko 10etan txupinazoa botako dute hiriaren erdigunean, eta gauean San Fermin afaria egingo dute Lagun Onak-eko kideek elkartearen egoitzan, Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko kideak lagun.

Bolivarreko Nafar Etxeak erabaki bera hartu du eta urtero antolatzen duen programa aste honetan hasiko du, ostegunean, eta 17an bukatuko dute, San Fermin bazkari erraldoiarekin. Hona 2016ko Sanferminen lehenengo irudi kronika bat:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia