euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buletin Ofizialak argitara eman du 2016ko Gaztemundun parte hartzeko deialdia, gastronomia giltzarri

2016/07/12

Gaztemundu 2016 deialdia atzoko, uztailaren 11ko, EHAA buletinean argitara emana
Gaztemundu 2016 deialdia atzoko, uztailaren 11ko, EHAA buletinean argitara emana

PUBLIZITATEA

EHAA buletin ofizialak atzo eman zuen argitara Gaztemunduren 2016ko deialdia, eta beraz gaurtik aurrera hasten da korritzen eskabideak aurkezteko hilabeteko epea. Euskal gastronomia izango da aurtengo ikastaldiaren ardatza. Eskabideko parte, hautagaiek bideo bat aurkeztu beharko dute gastronomi proposamen bat eginez. 25 dira eskainitako lekuak, urriaren 1etik 16 bitartean Donostian garatuko den edizioan.

Vitoria-Gasteiz.  2016ko urriaren 1etik 16ra euskal gastronomia landuko dute Gaztemunduko edizio berrian parte hartuko duten 25 pertsonek. Deialdiak argitzen duenez, aurtengo prestakuntza-gaia sukaldaritza da, euskal gastronomiako jakiak prestatzea. "Gai hori aukeratzeko, kontuan izan da euskal etxeetan badaudela euskal jatetxeak eta elkarte gastronomikoak, eta horregatik beharrezkoa dela balio handiko ondare soziokultural hori –euskal gastronomiako jakietan bildutako sukaldaritza, alegia– gehiago ezagutzea eta praktikatzea".

Hautagaiak 18 eta 35 urte bitartekoak beharko dute izan 2016ko urtarrilaren 1ean eta euskal etxe bateko kide gutxienez hiru urtez, baita ere aurretik Gaztemundun parte hartu gabeak 2003 ondoren. Euren sukaldaritza ezaupideak aurkeztu beharko duten bideoaren bidez balioztatuko dira.

-Parte hartzeko informazio osoa eta eskabidea, hemen (pdf, euskaraz); edo hemen (elebiduna). Jatorriko informazioa pdf-an bildutakoa da, ofizialki balioa duena beraz



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia