euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifeseko Euskal Etxearen egoitzak 60 urte bete ditu, garai desberdinetako dantzarien bilkura bat eginez

2007/04/17

Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea (foto DenakBat)
Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxea (foto DenakBat)

PUBLIZITATEA

Ekitaldi xume baina emozioz betearekin, garai desberdinetako dantzariak bildu ziren Arrecifeseko Euskal Etxean egoitzako areto nagusiaren inaugurazioaren 60 urteurrena ospatzeko. Joan den apirilaren 7an izan zen ekitaldia eta aspaldiko 'Itxarkundia' dantza taldeko kideak eta gaur egungo 'Ugarritzak'-eko dantzariak batu ziren hainbeste saio eta dantzaldi hartu zituen aretoan. Afalostean Euskal Etxeko egoitza eraiki eta euren lanarekin mantendu zuten hainbat euskal-argentinar belaunaldiengatik topa egin zuten bertan bildutakoek.
Euskal Etxeko Juan Lucio Agotegarayk gogora ekarri zuen bezala, 1934a arte Arrecifeseko Euskal Elkarteak ez zuen gune propiorik izan. Urte horretan Lamadrid kaleko lur saila eta etxea erosi zuten, gaur egun ere Euskaldunak Denak Bateko egoitza dena. Erosi eta gutxira sapaia konpondu eta zorua berritu egin ziren eta eraikinaren estiloa aldatu egin zuten Lucio Etxaniz Iturria nafarrak aurkeztutako euskal baserri baten estiloko proposamenari jarraiki.

Azkenik, 1947ko apirilaren 6ean eta Aberri Eguneko ospakizunen barruan Euskal Etxea bedeinkatua izan zen. Ekitaldiko albokoak honokoak izan ziren: Pascuala Oriozola de Etxaniz, Cecilia M. de Bilbao, Juana Bigurrarena de Zabala, Alicia Etxaniz de Agotegaray, Francisco de Basterretxea (orduko Euskadiko ordezkaria Argentinan), Lucio Etxaniz, Ignacio Galarza (Rosarioko Zazpirak Bateko lehendakaria), Jesús de Zabala eta Pablo de Zavaleta.

Euskal Etxeko saloia oraintxe berritua izan da, Eusko Jaurlaritzak emandako dirulaguntzari esker, besteak beste. Berriztatze prozesuan elektrizitate eta hodiera aldetik hobekuntzak egin dira, eta hormak, lehioak eta berogailuak ere aldatu dituzte. Lan hauei esker Euskal Etxeak saloia kanpoko elkarteei alokatzen jarraitu ahal izango du, betidanik euskal etxearentzako garrantzitsua izan den diru iturria mantenduz. [Ezkerreko argazkian salio berritua (argazkia ArrecifesEE]

2007ko ekimenak

Euskaldunak Denak Bat euskal etxea zentru oso aktiboa da. Euskal dantzen arloan, adibidez, bi talde mantentzen ditu, bat gazteena eta beste haurrena, eta larunbatero biltzen dira entsaiatzeko. Euskarari dagokionez Boga sisteman oinarritutako ikastaroa eskaintzen du. Bestalde elkarteko korua, 'Iruki alaiak', Juan Pablo Mujica zuzendaritzapean bildu da berriz. Beste ikastaro batzuk patinenak, Patricia Olivaren eskutik, eta taekwondo klaseak dira, azken hauek Luis María Saez irakaslearekin. Datozen ekitaldiei dagokienez, hurrengo hitzordua datorran larunbateko bilkura eta Aberri Eguneko ospakizunak izango dira.


Lotura interesgarriak

Euskaldunak Denak Bateko dantzarien bloga
http://fotolog.terra.com (2005)

Euskaldunak Denak Batek bere 85 urteurrena beteko du
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko otsailaren 24an

Arantzazuko Ama birjinari errezuak Arrecifesen
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko abuztuaren 31an


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia