euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrasateko Lezetxiki kobazuloko indusketa arkeologikoak hasi ditu Aranzadi Zientzia Elkarteak

2010/07/09

Lezetxikin lanean ari diren gazte eta ikerlariak (Argazkia: Noticias de Gipuzkoa)
Lezetxikin lanean ari diren gazte eta ikerlariak (Argazkia: Noticias de Gipuzkoa)

PUBLIZITATEA

Arantzadi Zientzia Elkartea Arrasateko Lezetziki koban indusketa arkeologikoak egiten hasi da, Euskal Herri barne eta kanpoko hainbat gazteen lana baliatuz, elkarteko adituen gidaritzapean. Uztailaren 1eko astean ekin zitzaion lanari, duela 150.000 urteko giza arrastoak aurkitu dituzten koba honetan, eta oraingo aldian uztailaren 17ra arte jarraituko dute bederen.

Arrasate, Gipuzkoa. Lezetxiki koba 1927an aurkitu zuten eta Jose Miguel Barandiaranek indusketa garrantzitsuak egin zituen 1956tik 1968ra bitartean. 1996tik aurrera Aranzadi izan da ardura horretan aritu izan dena. Bertan aurkitutakoak dira, esaterako, Euskal Herrian atxeman diren giza arrasto zaharrenak, duela 150.000 urtekoak.

Aranzadik 15 urte daramatza Lezetxikin lanean, baina lan hauek bukatzeaz haratago, Alvaro Arrizabalaga, indusketen zuzendariak adierazi duenez, oraindik lan asko geratzen da egiteke. Izan ere, duela 150.000 urteko arrasto garrantzitsuak ari dira agertzen.

Oraingoz, uztailaren 17ra bitarte lanean jarrituko dute Arrizabalagaren agindutara, hogei gazte inguruk. Gehienak Euskal Herrikoak, baina baita  Katalunia eta Madrildik espresuki bertaratutakoak ere badaude.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia