euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz ekin diote Buenos Aires-ko Euskaltzaleak elkartekoek 2007 euskara eta euskal kultura ikasturteari

2007/03/15

Euskaltzaleak-en euskara eta euskal kultura tailerraren lehenengo saioa, atzo Mexiko 1880n
Euskaltzaleak-en euskara eta euskal kultura tailerraren lehenengo saioa, atzo Mexiko 1880n

PUBLIZITATEA

Arrakastaz hasi ziren joan den astelehenean Buenos Aires-ko Euskaltzaleak elkartean 2007 ikasturte berriko euskara eta euskal kultura eskolak. 'Betiko helburuak jarraituz eta betiko gogoekin', Marina Aranguren bertako euskara irakasleak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Astelehenetik hasita, egunero joan dira agertzen maila eta ikastaro bakoitzeko ikasle-irakasleak, Mexiko 1880 kaleko euskal eskolaldiari hasiera emanez. Aurten, 'aurreko hirurogeita hamar urte baino gehiagotan bezala', Euskaltzaleak elkartea euskara eta euskal kultura arloan hartua duen engaiamenduari erantzuten saiatuko da Buenos Airesen, 'bertako euskal irakasleen eskutik, Euskal Herriko euskaldunekin amankomunean daukagun euskal kulturaren mesedetan'.
Astelehenean eman zitzaion hasiera aurtengo ikasturteari. Klaseak asteko egun guztietan banatzen dira. Izan ere, hauxe da aurtengoan Euskaltzaleak-ek interesatuei luzatzen dien ikastaro proposamena: bi gela lehenengo urratseko (astelehenetan eta asteazkenetan, 19etatik 21etara bata; astearteetan eta ostegunetan, 20etatik 22etara, bestea); bigarren urratseko beste bat (astearte eta ostiraletan, 19etatik 21era); laugarren urratsekoa (astelehen eta ostegunetan, 19.30etatik 21.30etara) eta bosgarren urratsekoa (astearte eta ostegunetan, 19etatik 21era).

Horretaz aparte, atzo euskara eta euskal kulturari buruzko bigarren mailako tailer bat ere hasi zuten (asteazkenero, 18:30-21:30 ordutegian). Tailer hau, 'aurrekoa bezala, kulturaren bidez euskara ikasteko helburuarekin. Lehenengo urratsa egin eta euskara klaseetara etorri ezin dutenei zuzendua dago gehienbat', dio Teresa Zavaletak, ikastaroaren ardura daraman irakaslea eta aldi berean Euskaltzaleak-eko lehendakaria denak.

Euskaltzaleak-etik aditzera eman denez, bestalde, apirilaren erdialdera hasiko dira ikasleen eta Mexiko 1880eko Etxearen lagunen arteko topaketak, ikasleek elkar ezagutu eta ekitaldi ludikoen bidez ongi pasatu eta ber denboran euren euskara praktikatu eta klaseetan ikasitakoa hobekiago finka dezaten.


Lotura interesgarriak

Euskaltzaleak-en webgunea
www.euskaltzaleak.org.ar

Euskaltzaleak-ek euskara eta euskal kultura ikastaroak iragarri ditu
EuskalKultura.com-en 2007ko martxoaren 6an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia