euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz bukatu da Mexiko Hiriko Euskal Etxean Josu Garritz-ek emandako euskal sukaldaritza tailerra

2019/06/03

Mexikoko Euskal Etxearen sukaldaritza tailerra
Mexikoko Euskal Etxearen sukaldaritza tailerra

PUBLIZITATEA

Mexiko Hiria, Mexiko. Erantzun ederra lortu du maiatzean zehar hiriburu mexikarreako Euskal Etxeak bere txokoan egindako sukaldaritza tailerrak. “Talde jendetsua osatu dugu eta oso giro politean aritu gara", "azpimarratzekoa ikasleen eta irakaslearen jarrera ona”, adierazi dute antolatzaileek Maiatzeko lau astearteetan, zenbait plater ezagun, –tartean arraina koskera erara, txibiak tintan, arrain pastela, bakailaoa bizkaitar erara eta patata tortila– egiten irakatsi du Garritzek. Klase bakoitzaren amaieran, prestatutako platerak dastatu eta jan dituzte. Arrakasta ikusita, urteko bigarren zatiari begira proposamen gastronomiko berriak antolatzekotan da Euskal Etxea.

Bisita bat ere jaso du Mexikoko Euskal Etxeak maiatzean Etxepare Euskal Institututik. 'Euskara Munduan' programaren koordinatzaile Jose Francisco 'Kinku' Zinkunegi euskal elkarteko bazkide eta arduradunekin bildu zen euskararen erakunde barneko egoera aztertu eta datozen urteetan emango diren pausoak zehazteko.

Erakundearen urteko elkarretaratze sustraituenetako bat ere ospatu dute maiatzean hiriburuko euskal mexikarrek, bereziki baina ez soilik Baztango jatorridunek. 'Baztango Eguna' maiatzaren 18an egin zen, “lagun ugari, janari ona eta edari are hobeaz” gozatzeko, aitortu dute; izan ere, bazkide kopuru handia biltzen duen eskualdea baitira baztandarrak eta euren ondorengoak Mexikoko Euskal Etxean.


[2019ko Baztango Eguna Mexikon]


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia