euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastatsua ‘Don Vasko’ garagardoen eta ‘La Cocina del Vasco’ren partaidetza Rio Cuartoko San Patrizio Jaialdian

2021/03/31

"Euskal standa", Rio Cuartoko San Patrizio Jaialdian, Cordoba probintzia argentinarrean
"Euskal standa", Rio Cuartoko San Patrizio Jaialdian, Cordoba probintzia argentinarrean

PUBLIZITATEA

Rio Cuarto, Argentina. Argentinako gizatalde atzerritarren artean dagoen elkartasuna agerian berriro ere joan den larunbat-igandean Cordoba probintziako Rio Cuarton ospatu duten San Patrizio Jaialdian. Argentinako Garagardo Artisauen Elkartea (ARCA) eta ‘Letras con Cafe’ Kultur Gunea antolatzaile, euskal stand bat arrakastatsu aritu da ekitaldiko jai-esparrua bilakatu zen herriko Tren Geltoki Zaharrean. Pandemiak baldintzatuta, 700 bat lagun bildu ziren asteburuan zehar jai irlandarrak deituta.

Euskal standa euskal gizataldeko bi erreferentek muntatu zuten. Batetik, Beto Mendizabalek, bera ekoizle duen ‘El Vasko’ artisau-garagardoa eskaini zuen. ‘Ale’ motakoaz gain, garagardo berdea ere prestatu zuen Mendizabalek jaialdirako propio, Irlandar Kolektibitatearen omenez.


[Euskal sukaldariak lanean]


[Beto Mendizabal garagardo egilea eta Sergio Eguiazu sukaldaria]

Jateko eskaintzari dagokionez, Sergio Eguidazuren eskutik, sukaldariak duela hilabete batzuk martxan jarritako ‘La Cocina del Vasco’ proiektuaren barruan, txerriki ogitartekoak eta 'txorizoa sagardo erara' zerbitzatu ziren. “Txorizoak egiteko orduan, beste euskal-cordobatar baten lana baliatu genuen standean, Marita Echaveren errezeta erabili baitugu”, aitortu dio Eguidazuk EuskalKultura.eus-i.

Euskal partaidetza arrakastatsua gertatu zen oso, eta publikoa ez ezik antolatzaileak ere pozik agertu ziren oso proposamenarekin. Are gehiago, etorkizunari begira gizatalde jaia antolatzeko ideia ere buruan darabiltela jakinarazi dute cordobatarrek.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia