euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Armendariz diputatuak 'probintziaren interesekoa' aldarrikatzea eskatu du Itxaropen EEaren 15. urteurrena

2013/05/27

Buenos Aires probintziako Behe Ganberako Alejandro Armendariz dioputatuak (UCR) probintziaren interesekoa aldarrikatzea eskatu die legegileari eta exekutiboari Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15. urteurren eguna (argazkia CNSaladillo.com.ar)
Buenos Aires probintziako Behe Ganberako Alejandro Armendariz dioputatuak (UCR) probintziaren interesekoa aldarrikatzea eskatu die legegileari eta exekutiboari Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15. urteurren eguna (argazkia CNSaladillo.com.ar)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires probintzia argentinarreko Behe Ganberako Alejandro Armendariz diputatuak (UCR), uztailaren 7an Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15 urteurrena ospatuko dela-eta, hiriaren 150. urteurreneko urtearekin bat eginez bestalde, aldarrikapen publiko hori egitea eskatu du, gogora ekarriz gainera euskal elkartea haste-hastetik bultzatu zuen taldea, tartean Alberto Aguirre, Maria Zabala, Maria Eugenia Echezarreta, Mercedes Curuchet, Olga Leiciaga eta Asencio Ibarbia.

Saladillo, Argentina. Halaxe jaso du albistea Saladillo bertako CNSaladillo.com.ar agerkariak, islatuz Alejandro Armendariz diputatuak proiektu bana aurkeztu dizkiela Buenos Airesko Behe Ganberari zein exekutiboari, probintziaren interesekoa izenda dezaten Saladilloko Itxaropen Euskal Etxearen 15. urteurrena. 2013ko uztailaren 7an, San Fermin egunez, beteko ditu urteak Saladilloko Itxaropen-ek,

Armendarizek --bera ere euskal jatorrikoa-- gogora ekarri zuen 1998ko uztailaren 7an Club Social-eko liburutegian jende talde bat bildu zela euskaldunen eta euskal jatorriko jendearen bilgarri izatea xede izango zuen elkarte bat sortzearren eta hor zeudela Alberto Aguirre, Maria Zabala, Maria Eugenia Echezarreta, Mercedes Curuchet, Olga Leiciaga [geroago Misiones probintziara aldatu eta han ere bertako euskal etxea sortuko zuena] eta Asencio Ibarbia.

Elkarte honen oinarrian, azaldu du Armendarizek, "Saladillon bizi den euskal jatorriko familia kopuru handia dago eta hauen gogoa euskal kultura sendotu eta zabaltzeko, izan dantza, hizkuntza, zinema, gastronomia edota beste zernahi adierazpideren bitartez".

Hautetsiak azaldu duenez, azken 15 urteetan euskal etxearen jarduna emankorra izan da oso. Argentinako euskal elkarteen federazioko kide da (FEVA), Euskal Argentinar Aste Nazionalean partaide da urtero, Mus Txapelketa Nazionalean hartzen du parte, tailerrak eta kultur programak garatzen ditu eta amaitzekotan da pixkanaka eta urtetan zehar eraikitzen joan den egoitza dotore duen eraikina, izan ere elkartearen 15. urteurreneko eta hiriaren 150. urteurreneko ekitaldi programaren barnean inauguratu behar duena.

Armendariz legegileak aurreratu du hau guztia ospatzeko iragarri diren ekitaldien artean Gernikako Bonbardaketaren Erakusketa aipa daitekeela --Gernikako Bakearen Museoaren eskutik-, Saladillo Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren egoitza izango dela abuztuaren 17, 18 eta 19an, tradizio handia daukaten buseca-k maiatzaren 25ean eta uztailaren 9an programatu direla, eta urtea bukatzeko eta Euskararen Nazioarteko Egunarekin bat eginez Euskal Herrirako bidaia baten zozketa egingo dela abenduaren 3an, besteak beste.

 



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia