euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Mus Federazioak bertan behera utzi du Ayacuchon jokatzekoa zen 2020ko Txapelketa Nazionala

2020/06/03

2020ko Argentinako Txapelketa Nazionala, bertan behera
2020ko Argentinako Txapelketa Nazionala, bertan behera

PUBLIZITATEA

Ayacucho, Argentina. COVID-19ren zabalkundea ekiditeko hartutako neurriek baieztapen berri bat bildu zuten atzo, kasu honetan  Musari dagokionean, bart baieztatu baitzion Argentinako Mus Federazioak EuskalKultura.eus-i abuztuan hiriko Euskal Odola Euskal Etxea antolatzaile Ayacuchon jokatu behar zen Txapelketa Nazionala bertan behera geratu dela behin-betiko.

Federazioko presidentea den Fernando Mujicak azaldu digunez, “Oso zaila da jakitea momentu honetan abuztuan egoera aski normalizatuta egongo ote den lehiaketa behar bezala antolatu ahal izateko". "Beste alde batetik Uruguain egin behar zen 2020ko Mundiala ere ez da egingo, beraz… nazioarteko txapelketa nagusirako sailkatzeko aukerarik gabe, aurtengo motibazioak ere jaitsi egiten dira erabat”.

Behin erabakia hartuta, Federazioaren betebeharra 2021eko Txapelketa Nazionala non egingo den adosteari lotzen zaio. “Datorren urteko txapelketaren egoitza San Nicolaseko Euskal Etxea izango zen, beraz beraiekin bildu behar dugu jakiteko ea plan horrekin jarraitu nahi duten edo posible den Ayacuchoren egoitza datorren urtera pasatzea. Horrela izanez gero, egoitzen zerrenda urtebete mugituko genuke”, azaldu digu Mujicak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia