euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinak eta AEBk asteburuan erabaki dituzte hurrenez hurren 2022 Nazioarteko Mus Txapelarako euren ordezkariak

2022/06/21

AEBko txapeldunak, Juan Jose Vizcay eta Felipe Cerdan, Chinon, euren garaipenaren adierazgarri diren plakak eskuetan
AEBko txapeldunak, Juan Jose Vizcay eta Felipe Cerdan, Chinon, euren garaipenaren adierazgarri diren plakak eskuetan

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Estatu Batuek eta Argentinak joan den asteburuan --hurrenez hurren Chino, Kalifornian eta Ayacuchon, Buenos Aires probintzian-- jokatutako finalen bidez erabaki dute, urriaren 8tik 16ra Boisen (AEB) gauzatuko den Munduko Txapelketara ordezkari bidaliko dituzten bikoteen izenak. Estatu Batuei dagokienez, finala Los Angelesealdeko Chino herriko euskal etxeak, Chino Basque Club-ek antolatu zuen, NABOko Mus Adarraren laguntzaile.

Bikote Txapelduna Nevadako Gardnervilleko Mendiko Euskaldun Clubaren ordezkari bertaratutako Juan Jose Vizcay eta Felipe Cerdanek osatutakoa izan zen. Bigarren lekuan, berriz, Idahoko Gooding-dik bertako Gooding Basque Association euskal etxetik etorritako Andres Lejardi eta Jose Eugene-k osatutakoa izan zen. Herrialde osoko euskal etxe eta elkarteetatik bildutako 38 bikotek hartu zuten parte egun osoko ekitaldian.

'Asteburu luzea' Argentinan

Argentinan, berriz, Boisen urrian jokatuko den nazioarteko txapelketara herrialdearen ordezkari joango den bikote txapelduna asteburuan hautatu zen baita ere, baina behar da esan joan den asteburua berezia zela Argentinan, aurreko ostirala eta ondoko astelehena jai izanik, 'feriado largo' edo 'asteburu luzea' baitzen. Kasu honetan, mus txapelketa nazionala ostiral arratsaldean hasi zen, igande osoan segitu eta astelehena, txapelduna eta txapeldunordea erabakitzeko azken partidarentzat utzi zen, 

Lehiatu ziren bi bikoteak, La Platako Euzko Etxekoa eta Cañuelaseko Denak Bat Euskal Etxekoa izan ziren. Azken honek irabazi zuen, esan nahi baita Cañuelaseko Denak Bat elkarteko Mariano Mazzantini eta Eduardo 'Carpito' Makuch bikoteak, eta, ondorioz, eurak hoango dira AEBko nazioartekora. Bigarren, La Platako Euzko Etxeko Iñaki Azcarate eta Xabier Aramayo bikotea. Alboko areto batean jokatu zen txapelketa paraleloa Iñaki Aramayo Lazcano-José Luis Macchi bikoteak bereganatu zuen.

Hona Ayacuchon txapela bikote irabazleari emateko momentua:


Txapela eta irabazle kopa jasotzea txalo artean



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia