euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentina eta Txileko Nafar Etxeetako 41 gaztek hartuko dute parte Iruñean Nazioarteko XI. Nafarroa Ikastaroan

2007/07/18

Catalán kontseilaria gazte partehartzaileekin egindako argazkian; uztailaren 30ean amaituko da Ikastaroa, Iruñean eginen den diploma ematearekin
Catalán kontseilaria gazte partehartzaileekin egindako argazkian; uztailaren 30ean amaituko da Ikastaroa, Iruñean eginen den diploma ematearekin

PUBLIZITATEA

Argentina eta Txileko nafar etxeetako kide diren hemezortzi eta hogeita zortzi urte arteko 41 gazte parte hartzen ari dira, joan den astelehenaz geroztik Nafarroako Gobernuak eraturik herrialde honetan garatzen ari den Nazioarteko XI. Nafarroa Ikastaroan. Eusko Jaurlaritzak antolatzen duen Gaztemundu programaren parekoa den ekimenak bi asteko iraupena izan ohi du eta kanpoko gazte nafarrei bertako historia eta kultura ezagutaraztea dauka helburu. Aurtengoan partaide diren gazteetarik, 33 Argentinatik etorriak dira, Mar del Plata, Bolívar, Rosario, Mendoza eta Buenos Aireseko Nafar Etxeetatik, eta beste zortzi Txilekotik.
Egunotan tartekatuko dituzten txangoetan, gazte parte-hartzaileek bost merindadeetako hiriburuak bisitatuko dituzte –hala nola Iruñea, Tutera, Lizarra, Zangoza eta Erriberri– baita Foru Komunitateko beste leku garrantzitsu batzuk ere, besteak beste Leire, Orreaga, Baztan, Erronkari eta Aralar. Era berean, Olite edo Erriberriko Antzerki Klasiko Jaialdiko antzezpen bat ikusi eta Volkswagen ibilgailu fabrika ezagutzeko aukera ere izango dute.

[2007ko Nazioarteko Nafarroa Ikastaroko partaideen argazki ofiziala]

Ikastaroak bi lehiaketetan parte hartzeko aukera emango die gazte amerikarrei, bat literarioa, lurralde hau esaldi edo eslogan baten bidez definitzeko, eta bigarrena, bakarrizketa lehiaketa bat, Nafarroako edozein gai edo alderdiri lotua.

Diploma eta beka emate ekitaldi batek ekarriko dio amaiera Ikastaroari, uztailaren 30ean. Ekimenak bildu dituen 41 parte-hartzaileetatik, 33 Argentinakoak dira bertako bost nafar etxeetakoak, honela banaturik: Mar del Plata (9), Bolívar (8), Rosario (7), Mendoza (7) eta Buenos aires (2). Gainerako zortzi gazteak Santiagon egoitza duen Txileko Nafarroako Etxekoak dira.


Lotura interesgarriak

Buenos Aireseko Nafar Etxea, Argentinan
www.centronavarro.org

Rosarioko Nafar Etxea, Argentina
www.centronavarro.com

Espainiako Nafar Etxeen Federazioa
www.hogarna.org

Argentina, Txile eta Espainiako Nafar Etxeek San Fermin ospatuko
2007ko uztailaren 6ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

Gobernuak Espainiar Estatuko Nafar Etxeak dirulagunduko ditu
2007ko uztailaren 4ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

Uruguaira emigratutako nafar baten bertsoak liburu batera ekarriak
2007ko uztailaren 2an BasqueHeritage.com-en argitara emana

'Kanpoan den Nafarraren Eguna' ospatu da Auritzen
2007ko ekainaren 11ean BasqueHeritage.com-en argitara emana

Juan Antonio Urbeltz iruinsemeak Jimeno Jurio Saria jaso du
2007ko maiatzaren 9an BasqueHeritage.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia