euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Amurrio’ etxeko goxoki eta txokolateak: euskal sustraiko ekimen argentinar tentagarria, Buenos Aires hiriburuan

2020/06/12

Edurne Crespillo Canz-ek egin du 'Amurrio'ren logoa: lauburua eta Amurrioren 'A'a elkartuz
Edurne Crespillo Canz-ek egin du 'Amurrio'ren logoa: lauburua eta Amurrioren 'A'a elkartuz

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Ekainaren 15ean hasiko da eskaerak jasotzen eta banaketak egiten –beti ere konfinamenduak oztopatzen ez badu– Buenos Aires hirian sortu berri berria den 'Amurrio' gozotegi eta txokolategia. Postreek, tartek, budinek, alfajoreek, txokolateek… goxoki guztiek zapore argentinarra izango dute, zalantzarik gabe, baina euskal ukitu batekin. ‘Amurrio’, Cecilia Canz euskara irakasle argentinarraren ekimen pertsonala da eta dendaren izenak berak ere zerikusi handia du bere euskalduntzearekin eta bere Euskal Herriarekiko ikaste prozesuarekin.

“Gure ama, Miren Edurne Aranoa Zulueta, Amurrion (Araban) jaioa da eta txiki-txikia zela Bilbora joan zen bizitzera. 1941an, Espainiako gerra zibilaren ostean, Argentinara etorri zen". "Baina izena ez nuen horregatik aukeratu. Izena beste pasadizo bati dago lotuta”, azaldu dio Ceciliak EuskalKultura.eus-i.

“Duela 30 bat urte Lazkaora joan nintzenean Maizpiden euskara ikastera, asteburuetan Amurriora joaten nintzen izebarengana. Berak hur txigortuak prestatzen zituen, gaziak, eta zapore eder hura ez dut geroztik sekula ahaztu. Urte asko pasa eta gero, Argentinako Gastronomia Eskolako azken azterketa egin nuenean, hur haiek jarri nizkion pastelari eta pentsatu nuen ‘egunen batean nire gozotegia badut, ‘Amurrio’ jarriko diot izena’”.

Hiriburuko azoka gastronomikoetan izandako esperientzia ezin hobeak, urrats berri bat ematera animatu zuen irakaslea eta orain 'Amurrio' gure telefono eta ordenadoreetan dago. Gozokiak dastatzen hasteko, Instagram-era sartu baino ez da behar, dauden produktuen artean aukeratu eta Instagram-en bertan eskatu. Nola aurkitu ‘Amurrio’ Instagramen? Oso erraza! Erreparatu, eta ohartuko zara ekimen berriaren logotipoak lauburua eta Amurrio izeneko  'A'a lotzen dituela.

Zorionak, Ceci!

Amurrio.pasteleria Instagram-en



Komentarioak

  • Dastatzeko prest

    Murrizketak kentzen dituztenean, Buenos Aireserako neure buruari ipini diodan egin beharretako bat, Euskaltzaleaketik pasatzearekin batera, Amurrioren produktuak dastatzea izango da. Pentsatze hutsarekin ahoa ur bilakatzen zait

    Nelba Gozozale (Buenos Aires, Argentina), 2020/06/14 11:32

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia