euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ez dute aurrera egin beste norbaitek Noriega berriz abiazeko ahaleginek eta familia bertako gauzak saltzen hasiko da

2020/06/12

Noriegako ondasunen salmenta ekainaren 19an (ostirala) eta 20an (larunbata) egingo da, 10: 00etatik 3: 00etara Noriegan bertan
Noriegako ondasunen salmenta ekainaren 19an (ostirala) eta 20an (larunbata) egingo da, 10: 00etatik 3: 00etara Noriegan bertan

PUBLIZITATEA

Bakersfield, AEB. Pandemiak eraginako itxialdiaren ondotik Bakersfieldeko euskal bizitzaren erreferente historikoa izan den hau berriz zabalduko ez zela jakinarazi zenean, jende asko hunkitu zen. Telebista, irrati eta bertako, estatuko eta nazio mailako egunkariek artikulu eta tarteak eskaini zizkioten eta hainbat jendek deitu eta idatzi zuen euren pena eta desasosegua adieraziz, euren bizitzetako parte izan den Noriega desagertzean.

Berriak ez dira hobetu, bada. Duela pare bat ordu, Kalifornian gauerditik hurbil eta Euskal Herrian goizeko zortziak inguru zirenean, jende askoren usteak eta itxaropenak bertanbeheratzen dituen oharra plazaratu du familiak.

Dagoeneko eguna eta ordua ipini dira Noriega barneko objektu eta ondasunak saltzeko. Datorren astean.

Baina komentatzea baino, hobe oharra bera irakurtzea. Hauxe da:

Gure bezero leialei, familia bihurtu diren lagunei eta jarraitzaileen komunitateari,

Espero genuen hilabete honetan albiste on batzuk partekatyu ahal i8zatea Noriega hotelaren etorkizunari buruz, baina zoritxarrez ez da halakorik gertatuko.

Jabeak, Linda eta Rochelle, negozioaren erosle potentzialak izan zitezkeenekin hitz egiten aritu dira, Noriegak bere egungo kokapenean familia estiloko euskal janarien tradizioarekin jarraitzerik izan zazakeelakoan

Tamalez, goraka ari diren alokairu-kostuekin eta COVID-19aren inguruko ziurtasun faltarekin, eta familia estiloko jatetxe bat modu tradizionalean operatu ahal izateko sor daitezkeen arazoekin, eskaintza bakar batek ere ez du funtzionatu.

Ondorioz, asko pentsatu eta eztabaidatu ondoren, negozioa likidatzeko eta bizitzaren hurrengo pantailara pasatzeko erabakia hartu da, Linda eta Rochelleri ongi merezi duten erretreta hartzeko aukera emanez.

Etorkizunean, itxaropena, Rochelleren alabek elkarrekin izan duten ametsa betetzea izan daiteke, esan nahi baita "Noriega" ren bertsio propio bat irekitzea, batera edo bestera, familiarengandik ikasi zuten maitasunezko eta lan gogorraren tradizioak atxikiz.

Ondasunen salmenta ekainaren 19an (ostirala) eta 20an (larunbata) egingo da, 10: 00etatik 3: 00etara Noriegan.

Taberna eta atzealdeko barra, antzinako kutxa gotorra, jangelako mahaiak, berogailuak, hozkailuak, euskal mahai-zapiak eta jatetxeko ekipo ugari salduko ditugu.

Noriega Hotel historikoko artikulu nostalgikoak edo bestelakorik erosi nahi badituzu, hor daukazu aukera.

Gogoan izan eta errespetatu negozio hau izan dela gure familiaren bihotza eta arima azken 89 urteotan, eta hau ezin dela bihurtu galera horri errenta ateratzeko aukera soil bat.

Erabaki izugarri zaila izan da familiarentzat, eta ez da batere modu arinean hartu.

Estimatzen dugu zure ulermena guretzat hain zaila den une honetan, eta badakigu zuetako askorentzat ere oroitzapen bizitza luze bat amaitzen dela.

Erosle serioa bazara edo Noriegaren pieza bereziren bat eduki nahiko zenukeela uste baduzu, pasa zaitez hemendik.

Eta salmenta hasi aurretik galderarik baduzu, utzi mezu bat (661) 324-3885 zenbakian.

Ez dugu Facebookez mezurik erantzungo, baina utzitako deiak eta mezuak itzultzen saiatuko gara, ahal bezain laster.

Maitasunez eta esker onez, berriz ere eskertzen dizuegu zuen sostengu eta babesa.

Mil Esker

Elizalde familia



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia