euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aldaketak munduan Euskal Telebista harrapatzeko seinaleetan: hobekuntzak ETB Basque-n maiatzaren 1etik aurrera

2024/04/26

Maiatzaren 1etik, aldaketak ETB Basque nazioarteko euskal seinalean
Maiatzaren 1etik, aldaketak ETB Basque nazioarteko euskal seinalean

PUBLIZITATEA

Bilbao, Bizkaia. 2021etik ETB Basque izenarekin ezagutzen den EITBren nazioarteko seinaleak –Europarako ETB Sat eta Amerikarako Canal Vasco seinaleak batu zituena– utzi egingo dio satelite-teknologiaren bidez banatzeari eta IP teknologiaren bidez (Internet) banatuko zaie kable-operadoreei maiatzaren 1etik aurrera. Aldaketak ez du eragin zuzenik izango ikus-entzuleengan, berdin jarraitu baitute telebista-seinalea pantailetan jasotzen —kable-operadoreek ezinbesteko aldaketa teknologikoa egin badituzte bederen–, baina kalitate hobearekin.

EITBk argitu duenez, “Seinalearen kalitatea handitzeaz gain, teknologia berriarekin errazagoa izango da zerbitzuaren jarraipen pertsonalizatuagoa egitea”. Trantsizio teknologiko honek urrats garrantzitsua ekarriko du EITB Taldeari, euskararen eta euskal kulturaren erreferentziazko hedabidea izaten jarraitze aldera. Euskal telebista publikoak munduko ikus-entzule guztien eskura jarriko ditu doako euskarazko streaming plataforma hauek:

-Primeran, telesailak, filmak, dokumentalak, kontzertuak eta genero anitzeko euskarazko edukiekin
-Makusi, gaur estreinatuko da, euskarazko eta euskal kulturari buruzko edukiak ume eta gazteentzat
-Guau, euskarazko audio edukien plataforma, Eitb-ko irratienak barne
-Orain, WhatsApp bidezko albiste zerbitzua.

Aipatutako plataformez aparte, ikus-entzuleek eskuragarri dauzkate munduko edozein txokotatik EITBren edukiak (bai telebistakoak bai irratikoak) Nahieran aplikazioan. Doakoa da eta eskuragarri dago Android eta IOSeko ‘store’ dendetan baita telebista adimendunetan ere. Bestela ere, saiatu EiTB Youtube Kanala.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia