euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Alberto Iglesias musikagile donostiarra bigarrengoz Oscar sarietako Soinu Banda onenaren hautagai izendatu dute

2008/01/23

Alberto Iglesias, berriz ere Oscarretarako bidean
Alberto Iglesias, berriz ere Oscarretarako bidean

PUBLIZITATEA

Alberto Iglesias donostiarra berriz ere Oscar sarietarako lehian arituko da aurten. Amerikar Zine Akademiaren sariak munduko garrantzitsuenak dira seguraski eta ez da marka makala Iglesiasena, sarietarako izendapena jasotzen duen bigarren aldia delako. Marc Fosterrek zuzenduriko The Kite runner filmaren soinu bandarengatik izendatu dute Iglesias. 2006an 'The Constant Gardener' filmeagatik jaso zuen izendapena.
Soinu banda onenaren kategorian Iglesiasek honako aurkariak izengo ditu: Dario Marianelli ('Expiación'), James Newton Howard ('Michael Clayton'); Michael Giacchino ('Ratatouille') eta Marco Beltrami ('3:10 to Yuma').The kite runner filma Khaled Hosseini idazlearen eleberri batean oinarritzen da. Luzemetraiak Amirren istorioa dakarkigu: urtetan Ameriketan bizi ostean Amir bere herrira, Afganistanera, bueltatuko da Hassan lagunaren semeari laguntzeko.

Alberto Iglesias Donostian jaio zen 1955ean eta bertan eman zituen musika munduko lehen pausoak. Pianoa, Harmonia eta Musikagintza ikasi zituen. Zine arloko euskal musikagile nabarmenetakoa da eta Julio Medem eta Pedro Almodovar bezalako zuzendari ezagunekin egin du lan. Azken boladan nazioartean ere bidea egiten ari da, Oscar izandapenak jaso dituzten bi lanekin. Azken emaitza Steven Soderbergh zuzendaria Ernesto 'Che' Guebarari buruz egiten ari den filmaren soinu banda izango da.


Lotura interesgarriak

Alberto Iglesiasi buruzko informazio gehiago (ingelesez)
www.imdb.com

Alberto Iglesias Oscarretako bidean 'El Jardinero Fiel' filmarekin
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko otsailaren 3an


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia