euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aitunea, euskal elastiko eta diseinuak egin eta saltzen dituen webgune berria, Argentinatik Euskal Herrira

2007/06/29

Aitunea web gunearen portada
Aitunea web gunearen portada

PUBLIZITATEA

Egun batzuk besterik ez dira webgunea zabaldu duela eta aipagarria da honezkero bere disenuek lortu duten arrakasta. Ez dago begiratu besterik konturatzeko zergatik. Elastikoak, katiluak eta eranskailuak dira, euskal diseinudunak, Argentinan euskal arimaz eginak. Begibistakoa dute euskal inspirazioa, eta abilki emendatzen diote horri jatortasuna, xinpletasuna, modernotasuna eta freskotasuna. Lauburuak, ikurriñak eta euskarazko esaldiak ardatz harturik, Maria Virginia Laborde euskal-argentinarrak euskal kultura bizirik eta lanean dela nahi dio iragarri munduari. 'Begi komunikazioa kultura komunikatzeko bide bat da, dantza eta musika izan daitezkeen bezala', azaldu dio BasqueHeritage.com-i.
Proiektua 1998an bururatu zitzaion Maria Virginia Laorden Oiarzabali, hain zuzen ere Gaztemundu programan parte hartu zuenean. 'Euskal Herrian egin nuen egonaldi hartan euskal kulturarekiko interesa piztu zitzaidan. Gaztemundun irudia eta diseinua, kultura ezagutzera emateko bide bezala erabiltzeko ekimena aurkeztu nuen. Nire lana [diseinugintza] eta grina batzen saiatzen nintzen', azaltzen du. Laorden Cañuelaseko Euskal Etxeko kidea zen eta Euskal Herrian bere amonaren sorterria ezagutzeak euskal kultura ezagutzera emateko gogoa areagotu zion.

[Maria Virginia Laordenek egin eta Argentinatik mundura zabaldu dituen diseinuetako batzuk, internetez ezagutzeko eta erosteko aukerarekin]

Ekimenak Aitunea webgunearen forma hartu du azkenik eta bertan Laordenek, berak diseinatutako elastikoak, edalontziak, pegatinak eta abar saltzen ditu. Diseinuak oso alai eta koloretsuak dira eta dagoeneko interesa sortu dute Argentina, AEB, Txile, Uruguai eta Boliviako internautengan. 'Asko pozten nahi ezagunen batek elastiko bat ikusi eta kaixo zer den galdetzen didanean, euskal kulturan interesa hartzen ari delako', aipatzen du Laordenek.

[Ezkerreko irudian, Aitunea zigiluko beste bi produktu: elastiko bat eta ikurrin bat; eskuinean, Maria Virginia Laorden, besoetan Aitunea diseinuetako bat daraman Felipe iloba]

Webgunearen izen bereziari dagokionez, Aitunea izen oso esanguratsua da egilearentzat. 'Aitunea nire amonaren baserriaren izena da. Txikitan beti entzuten genion 'Aitunea hau, Aitunean bestea...' eta oso hunkigarria izan zen niretzat etxe hura ikustea Gaztemundun egon nintzenean, nire amona ez zelako sekula bueltatu'. Amonari eginiko omenaldiak aukera eskaintzen die orain mundu osoko euskaldunei bere diseinu alai eta modernoak ezagutarazi eta zabaltzeko.


Lotura interesgarriak

Aitunea web gunea
www.aitunea.com.ar

Cañuelaseko Euskal Etxea, Argentinan
www.geocities.com/canuelasdenakbat


« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia