euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Aissa Intxausti Lekeitiotik eta Dylan Inglis Bristoldik elkarrekin arituko dira bertsotan asteburu honetan ETBn

2020/10/09

Dylan Inglis, Alissa Intxausti eta Eider Perez asteburu honetan ETBk emitituko duen Hitzetik Hortzera saioan
Dylan Inglis, Alissa Intxausti eta Eider Perez asteburu honetan ETBk emitituko duen Hitzetik Hortzera saioan

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Pantaila bidezko bertso-eskola da ikusiko duguna: Aissa Intxaustik Lekeitiotik botatako bertsoei Dylan Inglisek erantzungo die Ingalaterratik. Eta ezohiko bertso-eskola honetaz gain, plazakoa ere erakutsiko dute, astero bezala, asteburu honetan, ETBk Eider Perez aurkezle bertsolaritzari eskaintzen dion Hitzetik Hortzera saioan, Bertsolari Elkartetik adierazi denez.

22 urte dituen Dylan Inglis gazte ingelesak, urte eta erdian euskara ikasi ondoren, bertsolaritzari ekin dio, eta horixe aurkeztuko digute Hitzetik Hortzeran

Bertso-eskola guztiek dituzte berezitasunak, baina ezohikoenetako bat ezagutuko dugu Hitzetik Hortzeraklo datorren programan. Aissa Intxausti bertsolaria Lekeitioko eta Markina-Xemeingo bertso-eskoletan aritzen da kantuan; Aissak, ordea, badu bertsokide berezi bat. Hilero pantailaz bestaldetik kantatzen dio Dylan Inglisek. Ingalaterrako 22 urteko gaztea da Inglis, bost hizkuntza menperatzen dituena, eta tartean da euskara. Orain, bertsoaren hizkera ezagutzen ari da, Aissaren laguntzarekin. 

Asteburuko programan Lekeitioko portutik jardungo du Intxaustik, eta bideo dei bidez Bristoleraino mugituko da, han izango baitu bere zain Dylan Inglis. Bertsolaritzak nola eta noiz txunditu zuen kontatuko digu gazte ingelesak eta, ez hori bakarrik, bertsotan ere ikusiko dugu Inglis, Bertsolari Elkarteak eta ETBk ekoizten duten saiotik plazaratu dutenez.

Hitzetik Hortzera datorren larunbatean ikusi ahal izango da, lehenengo emisioan, 21:00etan, ETB1en; igandean goizaldeko 2:40etan ETB-Sat/Canal Vascon. Eta behin ETB1en emitituta, eskuragai egongo da noiznahi ikusteko EITB Nahieran atarian.

Bideoa Dylan Inglisekin (Argia astekaria):



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia