euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Adi Argentinako edo Euskal Herriko chefak! Errentagai dago Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko jatetxea

2020/05/28

Laurak Bat-ek alokairuan jarri du bere jatetxea
Laurak Bat-ek alokairuan jarri du bere jatetxea

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Laurak Bat Euskal Etxearen behe solairuan dagoen jatetxea errentan atera da aste honetan. Dituen instalazioak --taberna, jantokia eta sukaldea-- "egoera ezin hobean" eta berehala sartu eta abiatzeko moduan daudela adierazi du elkarteko Zuzendaritza Batzordeak eta, beraz, proposamenen zain geratzen direla, proiektu gastronomiko berri batekin ahalik eta lasterren hasi ahal izateko.

EEko lehendakari Arantxa Anituak EuskalKultura.eus-i jakinarazi dionez, “Jakin badakigu une zaila dela hau eta datorrena agian zailagoa… baina gure jatetxeak abantaila batzuk baditu; duela gutxi berritu dugu aretoa, altzariak gureak dira eta bertan geratuko dira eta sukaldea baldintza onenetan dago. Alegia, alokatu nahi duenak oso inbertsio txikia egin beharko luke, beti ere egitekotan”.

Laurak Bat prest dago jatetxea berriro irekitzeko proposamenak jasotzeko, beti ere erakundearen helburuekin –euskal kulturari eustea– bat etorri eta errespetatzen dituzten proiektuak. Modalitateari dagokionez, alokairua izango da. Proposamenak secretaria@laurakbat.com.ar helbidera bidali behar dira.

“Enpresari argentinarrak, baina baita ere, zergatik ez, Euskadiko enpresariak gonbidatu nahi ditugu beren proposamenak bidaltzera. Uste dugu aukera ona izan daitekeela Euskadiko chef eta enpresarientzat ere –oraintxe gainera ganbioa onura handikoa zaie kanpotik etortzen direnei– sukaldaritza eskola bat irekitzeko edo Buenos Aireseko zirkuito gastronomikoan izen bat egiteko”, gonbidatzen du Anituak.

Gogora dezagun 2018 urtetik oraingo maiatzera arte, Shanti Aboitizen ‘Amalur’ Jatetxea egon dela Laurak Baten, baina Koronabirusak eraginiko krisi egoera ekonomikoagatik, ateak itxi behar izan dituela.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia