euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txapela euskal argentinar sagardoak lehen urtebetetzea ospatuko du ekainean astelehenetik hasita sare sozialetan

2020/05/29

'Txapela’k, euskal argentinar sagardoaren urtebetetzea
'Txapela’k, euskal argentinar sagardoaren urtebetetzea

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Pandemiaren ondorioz hasierako plana aldatu behar izan badute ere, ‘Txapela’ izenarekin Argentinan saltzen den bertan egindako euskal sagardo naturalak bere urteurrena bete eta ospatuko du; izan ere, urte oparoa izan da hau ekimenarentzat eta poza lagunekin partekatu nahi dute, orain gauzak ospatzeko modalitatera egokituz, era birtualera, alegia.

Astelehenetik aurrera hainbat eduki zabalduko dituzte sare sozialetan proiektua nola sortu zen azaltzeko, edaria non eta nola ekoizten den kontatzeko eta batez ere, sagardoaren produkzioaz arduratzen diren langileak aurkezteko, “haiek baitira ezinbestekoak sagarrak kupeletara eta sagardoa gure edalontzietara iristeko prozesuan”, azaldu dio EuskalKultura.eus-i Xabier Aguirre ‘Txapela’ko erreferente eta eledunak.

Ekainean zehar, on line erosten jarraitzeko promozioak plazaratuko dira, errezetak argitaratuko dituzte eta baita izen handiko chefek egindako bideo batzuk ere. Are gehiago, influencer batzuek ere bat egingo dute ospakizun birtualarekin. ‘Txapela’ren sare sozialak hauexek dira: Facebooken, Txapela Sidra Vasca Natural; Instagramen, Txapelasidra. Enpresaren webgunea, www.txapela.mitiendanube.com.

Urte askoan!



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia