euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da gaeliko irlandarraren aldeko Korrika: Rith 2016 izena du eta Irlanda osoa zeharkatuko du

2016/03/08

Aurreko edizio bateko irudian, irlandako gaztetxo kuadrila bat Rith lasterketaren lekukoa eramaten
Aurreko edizio bateko irudian, irlandako gaztetxo kuadrila bat Rith lasterketaren lekukoa eramaten

PUBLIZITATEA

Iragan ostiralean, martxoaren 4an abiatu zen Rith 2016, Irlandan eginten den gaelikoaren aldeko lasterketa. Korrika irlandar honetan 1.000 kilometrotik gora egingo dituzte, herrialde osoa zeharkatuz. Lasterketa martxoaren 14ean amaituko da Dublinen. Rith hitzak gaelikoz ‘korrika egin’ esan nahi du. Gaelikoa Irlandako errepublikan hizkuntza ofiziala da, baina egoera larrian dago, erabilerari dagokionez batez ere. Uhartean 130.000 inguru dira Irlandako gaelikoa lehen hizkuntza dutenak.

Donostia-San Sebastián. Argia aldizkariak aditzera eman duenez, ostiralean abiatu zen Rith 2016 lasterketa. Korrikaren ereduari jarriki sortua da lasterketa eta datozen egunotan Euskal Herrian eta Diasporan egiten den bezalaxe, irlandar asko eta asko kaleetara aterako dira euren hizkuntzaren aldeko aldarrikapena egiteko.

Rith lasterketa 2010ean egin zen lehen aldiz eta bi urtean behin egiten dute. AEKren webgunean gogoratu duten gisan, bertara joaterik ez, baina ekonomikoki laguntza eman nahi duenak Rith-en webgunean ziber-kilometroak eros ditzake.

Argiak azaltzen duenez, irlandera Irlandako hizkuntza nagusia izan zen, Erdi Aroan ingelesak iritsi arte. 1922an Irlandako Errepublikak (jatorriz Irlandako Estatu Askea deitua) independentzia lortu zuenez geroztik, Irlandako hizkuntza ofiziala da, ingelesarekin batera. 1998an, Ostiral Santuko Akordioaren ondoren, Erresuma Batuaren agintepean dagoen Ipar Irlandako hizkuntza gutxitutzat onartu zuten ofizialki, Ulsterko eskozierarekin batera. 2005eko ekainaren 22an Europar Batasuneko lan hizkuntzetako bat izendatu zuten legez.

Hemen 2014ko Rith-eko irudiekin egindako bideoa.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia