euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Euskal Yutuber Lehiaketa: minutu t'erdiko bideoak euskaraz, Diasporako gazteek ere har dezakete parte

2019/10/29

PUBLIZITATEA

Bilbo, Bizkaia. Bilboko Azkue Fundazioa eta Bizkaiko Foru Aldundia antolatzaile, lehiaketan Euskal Herri osoko gazteek --Diasporakoak ere-- parte har dezakete, 13 eta 16 urte bitartekoek, alegia 2003tik 2006 urteen artean jaiotakoek. Bideoak euskaraz egindakoa beharko du izan, iraupena gehienez minutu t'erdikoa, hautatzen den gai baten ingurukoa, eta irudietan kartoizko kutxa bat agertu behar duela, eta baita ere "Gustatzen zaidalako egiten dut" esaldia.

Partehartzaileek euren Youtube kanaletan argitaratu beharko dituzte bideoak, publikoan, gero lehiaketara aurkezteko eta horetarako formularioa bete beharko dute. Lanak bidaltzeko epea urriaren 28tik azaroaren 24ra bitartekoa izango da. Sari-emate ekitaldia Bilboko Euskararen Etxean egingo da azaroaren 30ean.

Sari bana emango da 13-14 eta 15-16 urteko kategorietan. Bi irabazleek Iphone 7 Plus bana jasoko dute, eta Youtuber Bizkaitar onenak, berriz, kamera bat, GoPro Hero 7 Black. Parte hartzaile bakoitzak nahi adina lan aurkez ditzake.

Oharra Diasporako gaztetxoentzat eta euskara irakasleentzat: Honakoa aukera ederra izan daiteke munduko euskal etxeetako 12-16 urte bitarteko gaztetxoentzat, euskaldunzaharrentzat zein euskara ikasten ari direnentzat. Hori bada zure kasua, ez zalantzarik izan eta parte hartu edompasa informazio hau zure ingurukoei. Zinez eskertzen dugu gure Diasporako gazteen partaidetza!

-Hauek dira arauak
-Hau beteta eman dezakezu izena eta bideoa bidali



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia