euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Massachusetts-era ibilaldia antolatu du New Yorkeko Eusko Etxeak Simon Berasaluzeren lanak ikusteko

2009/06/24

Iazko txangoan parte hartzaileak (argazkia JulianAbio) Bigarren urtez New Yorkeko Eusko Etxeak txangoa antolatu du, Simon Berasaluzeren lana ikusteko. Iaz artista euskaldunaren beirateak ikusteko lehenengo txangoa egin zen New Jerseyra, bertako hainbat elizetara, eta aurtengoan pausoak Massachusetts-eraino helduko dira. Uztailaren 11ean izango da. Leominster hiriko Santa Zezilia eliza ikusi ahal izango da. Berriz ere, parte hartzaileek John Gomez izango dute gidari. Eusko Etxetik esan dutenez, kultur bira honetan parte hartu nahi dutenek, hobe dute lehen bait lehen Eusko Etxetik pasa eta izena ematea.

Gehiago irakurri...


Ezkondu zirela 60 urte bete eta familia eta lagunekin ospatu dute San Frantziskon JB eta Graziana Uhaldek

2009/06/24

Jean Baptiste eta Graziana Uhalde San Frantziskoko Euskal Etxean familiaz inguraturik (Herria argazkia) Ospatu berria du San Frantziskon (AEB), bertako 'Basque Cultural Center' delako euskal etxean, bere 60. ezkontz urtebetetzea Graziana eta Jean-Baptist Uhalde bikote ezterenzubiarrak. Aspaldi Estatu Batuetara etorririk, familia euskal-amerikar handia hazi dute, eta euskaldun atxiki. Familia osoaren bozkario, besta ederra egin dute familiakoak eta lagunak bildurik, atsegina eta maitasuna nabari zen giro arras abegikorrak lagundurik. Honen guztiaren lekuko izan zen Mattin Etchamendy ezterenzubiarra, hau ere euskaldun amerikanoa, eta honela kontatzen zigun joan den asteko Herria astekarian, ohiko baxenabartar euskaran.

Gehiago irakurri...


Sorginak eta aztiak Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxera bildu dira San Juan gaueko ospakizunean

2009/06/24

Sorgin Afarian parte hartu zuten kideetako batzuk sorgin eta aztiz jantzita Iparraldeko Euskal Etxeak Sorgin Afaria antolatu zuen joan den asteburuan, Buenos Airesen San Juan sua ospatzeko. Bateko eta besteko osagaiak bilduz, edabe magikoa bailitzen, akerra eta sorginak solstizioaren festara etorri zituen, umorea eta giro on eta koloretsua baldintza eta ezaugarri izan zituen hitzordu gautxorian. Ohi baino jende gehiago bertaratu ziren, antolatzaileen esaten. Euskal Etxea leizezulo edo harpe baten modura, oihal ilun, puxika beltz eta paperezko sagu zaharrekin mozorroturik, partaideak azti eta sorginak izan ziren gehienbat.

Gehiago irakurri...


Bilera batera deitu du ostegunean Boisen Emprebask-USA elkartea sortu nahi duen talde eragileak

2009/06/23

Emprebask-USAk eginiko azkeneko aurkezpenaren irudia, joan den apirilean Salt Lake Cityn, NABOko buruzagi eta ordezkarien aurrean (argazkia EuskalKultura.com) Emprebask-USA --Estatu Batuetako euskal jatorriko enpresari, exekutibo eta profesionalak bildu nahi dituen elkarteak-- bilera batera deitu du datorren ostegunerako Boisen, elkartekide izateko interesa izan dezaketen guztiei zabalik. Ekimen berriak, aurretik Txile eta Mexiko bezalako beste herrialde batzuetan egin den bezala, euskal jatorriko pertsona eta eragileak bildu eta harremanetan jarri nahi ditu, euren kezkak, ahaleginak, arazoak, soluzioak eta informazioa partekatzeko, ekonomia alorreko AEBetako euskal sare bat sortuz. Boiseko bilera datorren ostegunean, ekainaren 25ean, izango da, arratsaldeko zazpietan Euskal Etxean, eta aurretik Miamin, San Frantziskon eta Salt Laken eginikoen ondotik dator.

Gehiago irakurri...


Hernan Luis Sorhuet biologo eta idazle euskal-uruguaitarrak haur liburua aurkeztu du klima aldaketaz

2009/06/23

Hernan Luis Sorhuet 'El clima cambió. ¿Hacia dónde vamos?' liburuaren ale bat sinatzen (argazkia Norma Rios) Hernan Luis Sorhuet uruguaitarra da, Hazparne herri lapurtarrean jatorria duen familia batean sortua. Euskal kulturarekiko harremanari eutsi dio eta Montevideoko 'Euskal Erria' Euskal Etxeko kide da, eta urtetan aritu izan da bertako zuzendaritzako kide. Biologia irakasle eta El País Montevideoko egunkariko kazetari, haurrentzako liburuen egile ere bada Sorhuet. 2007. urtean bere familiari buruzko 'Sorhouet' liburua argitaratu zuen, bertan azaltzen zuela bere familiak Hazparnetik Uruguairaino ibilitako bidea. Orain, 'El clima cambió. ¿Hacia dónde vamos?' liburua aurkeztu du, klima aldaketari buruz haurrentzat egindako lana.

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako 'Euskal Batasuna' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du; Mikel Xabier Irazusta, lehendakari

2009/06/23

Bahia Blancako Euskal Batasuna-ko egoitza artxibo irudi batean Aurten ehun urte betetzen ari den erakunde honen estatutuek diotenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko Bahia Blancako 'Unión Vasca' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritu ditu, Ohiko Batzar Nagusian bildurik. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazki batean azaltzen duenez, Mikel Xabier Irazustak eutsiko dio lehendakaritzari eta berarekin izango dira Batzordeko partaide Miren Lore Markiegi, lehendakariorde; Maria Amelia Irastorza, idazkari; eta Jose Manuel Lopetegui, diruzain, beste zenbait karguren artean.

Gehiago irakurri...


Kultur ekitaldia etzi Buenos Airesko Eusketxen,'Florencio de Basaldua, euskal argentinarra' liburua kari

2009/06/22

Aitor Alava aurreskua dantzatzen Andrés de Irujori egindako omenaldian (argazkiak EuskalKultura.com)  Euskal dantza eta musika ikuskizun batez eta 'Florencio de Basaldua, euskal argentinarra' liburuaren aurkezpena ekitaldia eginez ospatuko du Eusketxe Buenos Airesko Eusko Kultur Etxeak aurtengo San Juan eguna. Ekitaldia etzi, arratsaldeko zazpietan hasiko da Mexiko 1880ko euskal egoitzan, Ekin Dantza Taldearen eskutik. Euskal abestiek ere euren lekua izango dute Euskaltzaleak-eko Abesbatza eta Alkartasunaren Otxoteari esker. Liburuaren aurkezpena, berriz, Juan José Guarestiren (iloba) etorriko da. Eusketxetik gogora arazten dute, bestalde, salgai daudela honez gero Euskal Herrira bidaiatzeko elkarteko 2009ko zozketa bonoak.

Gehiago irakurri...


Munduko euskaldunak eta euskal etxeak ere partaide, Bilbon egin den 'Peru Abarka' liburuaren irakurketan

2009/06/22

Kirmen Uribe euskal idazleak hasi zuen irakurketa (argazkia eitb.com) Euskal Herri osoko laurehun lagunek irakurri zuten txandakatuz joan den ostegunean Juan Antonio Mogel idazle bizkaitarraren 'Peru Abarka' (1802) eleberria. Jendaurreko irakurketa Bilboko Arriaga antzokian gauzatu zen, bertara bildu zirelarik, bideo eta pantailen bidez, munduko hainbait euskal etxetako euskara ikasleak, besteak beste Frankfurt, New York, Boise, Erroma, Londres, Buenos Aires, Valparaiso, Montevideo, Montreal, Valladolid eta Bartzelonatik. Honekin bigarren edizioa izan du Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako 'Klasikoen Irakurraldia' ekimenak. Iaz Pedro Axular nafarraren 'Gero' (1643) irakurri zen.

Gehiago irakurri...


La Nacion-eko artikulu batek Txileko Santiagoko Eusko Etxeko jatetxeko sukaldaritza tradizionala laudatu du

2009/06/22

Santiagoko Eusko Etxeko jatetxea artxiboko irudi batean (argazkia EuskalKultura.com) Laudorioak jaso ditu Santiagoko Euskal Etxeko jatetxeak egiten duen sukaldaritza tradizionalak, joan den igandeko La Nacion egunkariko Magazineak argitara eman duen gastronomia artikulu batean. Cesar Feres kritikariaren aburuz, Eusko Etxean goraipa daitezke "duintasunez, kokotxak baratxuriekin, bakailaoa bizkaitar erara, giltzurrunak xerezez, arrain mota ugaria (meroa, berrugeta, itsas aingira) eta aspaldian hartu ditudan tripakirik onenak, urdai-azpiko, piper eta txorizo askoduna". Kazetariaren esanetan, nazionalitate jakin bati lotutako klub eta elkarteetako jatekoa beheiti doan testuinguru batean, Eusko Etxeak eutsi egiten dio, prezioetan zuhur eta oro har ongi egindako sukaldaritza batez.

Gehiago irakurri...


'Gure etxean euskal izaera arnastu ere egiten da': Euskonews Sergio Recarte euskal argentinarrarekin solasean

2009/06/19

Sergio Recarte, jatorri nafarreko euskaltzale argentinarra "Sergio Recarte euskal jatorria duen argentinarra da. Euskal kultura Argentinan zehar zabaltzen ematen du bere denboraren zati handi bat. General Villegaseko (Argentina) Euskal Etxearen bazkide eta sortzaileetako bat da, baita euskal kulturari buruzko Beti Aurrera buletinaren sortzailea eta Euskonewseko Kosmopolita ataleko ohiko kolaboratzailea ere". Honela hasten da Maider Sillero kazetariak Sergio Recartez egiten duen aurkezpena, ondoren elkarrekin izandako elkarrizketa argitaratzeko, guztia Euskonews astekari elektronikoko azkeneko zenbakian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia