euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Javier Ibaldo tenorearen eskutik, Gala Lirikoa egin zen Lapridan Immigrantearen eguna ospatzeko

2010/09/17

Javier Ibaldo tenor euskaldun argentinarra, Natalia María Petrelli sopranoa eta Mariana Ficher pianojolea 250 bat lagun bildu ziren joan den irailaren 4an Lapridako 'Hispano Argentino' Antzokian Gau Liriko batez gozatzeko. Ikuskizuna iluntzeko 8ak aldera hasi zen, eta oso errepertorio zabala eskaini zuten tauletan batu ziren musikariek, tartean, Javier Ibaldo, --Lagunen Etxea Euskal Etxeko sortzaileetako bat eta dantzari ohia--, Mariana Ficher eta Natalia María Petrelli. Kalitate handiko kontzertu honekin ospatu zuten etorkinen eguna Buenos Aires probintziako Lapridakoek.

Gehiago irakurri...


Udako Euskal Unibertsitate (UVV) argentinarrak Euskal Herriaren berri eramango du Tres Lomas herrira

2010/09/17

Udako Euskal Unibertsitateak Tres Lomas herrian gaur eta bihar emango duen ikastaroaren afixa Duela bi urte eta Buenos Airesko Euskal Echea Elkartearen eskutik Argentinan jaio zen bertako Udako Euskal Unibertsitatea (Universidad Vasca de Verano, UVV) bere mugak gainditzen ari da. Gaur eta bihar Euskal Herriko hainbat gai aurkeztuko dituen ikastaro bat emango dute proiektuaren arduradunek Tres Lomas herrian bertako Mario Luis Espada alkateak gonbidaturik. Kurtsoa hasteko bezperan 30 lagunek izena emana dutela adierazi diote Tres Lomasko Udaletxetik EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Guztia prest da Sunbillan harrera egiteko heldu den igandean Artzain ohi Amerikanoen 2010eko bilkurari

2010/09/17

Sunbillako artzain ohi elkarretaratzeko antolatzaileak aurkezpen prentsaurrekoan: ezker-eskuin, Jose Mari Arretxea, Fermin Zelaieta, Francisco Errandonea (Sunbillako alkatea) eta Jesus Mari Jorajuria (argazkia DiariodeNoticias) Guztia prest da eta Sunbilla, Nafarroan, 'Amerikano'en biltoki bilakatuko da datorren igandean. Goizeko hamarretatik hasita, Estatu Batuetan artzain ibili eta ondoren itzultzea erabaki eta geroztik Euskal Herrian bizi diren artzain ohiek euren urteroko festa egingo dute Bortzirietako herri honetan. Lekukoa hartuko die honela Sunbillak azkeneko urteetan Lesaka, Aldude-Gernika, Elizondo eta Auritzen eguniko elkarretaratzeei. 700 txartel saldu dira bazkarirako.

Gehiago irakurri...


Argentinako Idiazabal herriak 100 urte bete ditu eta Goierriko Idiazabalgo ordezkariak izan ziren ospakizunetan

2010/09/17

Ioritz Imaz Baztarrika Goierriko Idiazabaleko alkateak eta Eliberto Favalli Argentinako Idiazabaleko alkateak Mendeurreneko monumentua inauguratu zuten Garrantzi handiko bi data berezi ospatu dituzte Cordoba probintziako Idiazabaleko biztanleek. Alde batetik, herriak 100 urte bete ditu; beste alde batetik, izen bera duten Argentina eta Euskal Herriko bi herri hauen arteko senidetzea hamarkada osoa daramatza lorpen onenak lortzen. Hori dela eta, Ioritz Imaz Baztarrika Goierriko Idiazabaleko alkatea eta Kepa Oiarbide zinegotzia Argentinaratu ziren urtemugaren jaietan parte hartzera. Herriarekiko harremanak sendotzeaz gain, agintari euskaldunek herrien arteko senidetza berritu dute.

Gehiago irakurri...


Parte hartze handiarekin bukatu da Kolonbiako 7. Euskal Astea; balioespena baikorra da

2010/09/16

Julian Celayari ongi etorria Euskal Etxean (argazkia Irekia) Joan den larunbatean bukatu zen Kolonbiako 7. Euskal Astea eta Bogotatik Euskal Etxeko antolatzaileek egiten duten balioespen baikorra eskuratu dugu. Asteak izan duen parte hartze handia eta bertaratu direnen erantzuna azpimarratu dute arduradunek. Jose Urdiain bilbotar tenoreak Arte Ederretako Antzokian eman zituen bi kontzertuetan adibidez, mila entzuletik gora bildu ziren.

Gehiago irakurri...


Carlos Noain eta Naia Mandaluniz: New York hiria musikarekin bonbardatzen Naica proiektuarekin

2010/09/16

Naia Mandaluniz eta Carlos Noain (argazkia Naica) Carlos Noain Hondarribikoa da, eta Naia Mandaluniz, berriz, Gernikakoa. Musikariak biak, euren ikasketen ibilbide luzean elkar ezagutu eta gaur egun senar-emazte dira. New Yorken bizi da bikotea eta bertan sortu dute Naica izeneko proiektua. Indie, pop eta elektronika jorratzen ditu taldeak -'Orfidal musika deitzea gustatzen zaigu', dio Naiak- eta jo eta su dabiltza emanaldiak eskaintzen 'hiri honetako eskaintza aktibo bat izan nahi dugulako'. Garikoitz Udabe kazetariak jarraian jasotzen dugun elkarrizketa egin die Berria egunkarian.

Gehiago irakurri...


'Gure Zainak' hitzaldiaz ospatu dute Coronel Moldes-eko euskaldunek herria sortu zeneko 106. urteurrena

2010/09/16

Gustavo Echandia (euskara irakaslea), Pablo Cufre (euskara irakaslea), Itati Bartolomei, Marita Echave, R. Askasibar, Mikel Ezkerro eta Maria Celia Aguirre Iraila da Cordoba probintziako Coronel Moldes herriko urtemugaren hilabetea eta kari horretara bertako udala hainbat ekintza antolatzen ari da. Ekimen horien artean, Moldesko euskaldunak hitzaldi bat ematera gonbidatuak izan dira eta 'Gure Zainak' Euskal Etxeak Mikel Ezkerrori zuzendu zaizkio “Euskal Sustraiak” izena hartu duen hitzaldia eskaintzeko Coronel Moldesko euskaldunei baina alduberean baita bertako komunitateari ere.

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Rosevillen Erramuntxo Caballero ezterenzubitarra hil da; adixkide bat joan da

2010/09/16

Erramun edo Raymond Caballerori buruzko hilondoko artikulua San Frantziskon ezagutu genuen Erramun edo Raymond Caballero, duela hogei bat urte. Bera, bere emaztea eta semea. Baita anaia ere, eta anaiaren familia eta ondokoak. Euskal Herrian Nafarroa Behereko Ezterenzubiri lotua zen familia bateko partaide, anitx baxenabartarrek egin bezala emigratu eta Estatu Batuetara pasatu zen, eta Kalifornian sortu zuen familia, amerikano eta euskaldun. Kalifornia beretik Mattin Etxamendik Herria astekarira igorri hitzak bildu ditugu hona, Erramunen gorazaharre. Doluminak familiari.

Gehiago irakurri...


Urrundik EEko dantzariak Euskal Herriaren ordezkari Parana-ko Immigranteen Eguneko ikuskizunean

2010/09/16

Urrundik euskal elkarteko dantza taldeak eman zuen erakustaldiko irudia (argazkia UEE) Entre Riosko probintzia hiriburuko "Micieslao Trembecki" elkarteak antolatuta, Immigranteen Egunaren karietara urtero antolatzen den folklore jaialdia egin da aurten ere Paranan. Euskaldunen ordezkari, Parana bertako Urrundik euskal elkarteko dantza taldeak euskal dantza erakustaldia eskaini zuen 3 de Febrero Udal Antzokiko areto nagusian eginiko ekitaldian, beste hamaika gizataldek eginiko erakustaldiari amaiera emanez.

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzaren Txile eta Perurako Ordezkaritzak eta Emprebask-Txilek harremanak berreskuratu dituzte

2010/09/15

Emprebask-Txile eta Jaurlaritzaren Txile eta Perurako Ordezkaritzaren arteko bilera ondoko irudia, Alejandro Sande eta Ana Urchueguia (ezkerreko biak) buru (argazkia EJ) Lehen aldiz bildu dira Ana Urchueguía Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, Emprebask-Txileko egungo presidente Alejandro Sanderekin eta elkarteko idazkari orokor Marcela Aguirrerekin. Elkarretaratzea Euskadiren Txile eta Perurako Ordezkaritzaren egoitza txiletarrean egin da, Las Condesen, Santiago hiriburuan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia