2014/05/02

Argentinan egiten ari den biran, Kepa Etchandy euskal argazkilariak ‘Amerikanuak’ bere liburua aurkeztu du Chacabucoko Euskaldunen Lagunen Taldearen 2014ko Kultur Zikloaren barruan. Egonaldiaren baitan, Mundo Vasco aldizkariaren arduradunekin ere bildu zen artista baionarra, bideari berriro ekin aurretik. Gogora dezagun datozen egunotan Buenos Airesko hainbat euskal erakundetan ikusi ahal izango direla Etchandy-ren lanak eta baita hiriburuko Liburu Azokan ere.
Gehiago irakurri...
2014/05/01

Corpus Christin bizi da Olga Leiciaga, Argentinako iparralde urrunean, Iguazuko urjauzietatik ez urrun, San Ignacio herriaren ondoan, probintzia honi Misiones izena eman zioten jesuiten misio erorien eskualdean. XIX. mendean Argentinara heldu ziren euskaldunen ondorengoa, Olga Rosa Leiciaga Elordi irakasle erretiratua da, pare bat euskal etxeren fundatzailea eta lankidetza eta alkartasuna praktikatzen duena bere auzoko komunitate indigenekin.
Gehiago irakurri...
2014/05/01

Badator laugarren "Txikifest" jaialdia, aurten ere New Yorkeko txakolin zaleen egarria asetzeko prest. Eder Montero sukaldari bilbotarrak Etxeorratzen Hirian gobernatzen duen Txikito jatetxeak antolatzen du Manhattango Txakolin Egun hau eta urtetik urtera gero eta lagun gehiago biltzen dira bertara, giro bikainak eta jan-edan tentagarriak deituta. Aurten ere Euskal Herriko txakolindegi onenen ardoak izango dira dastagai eta NYko hamar jatetxek tragoari laguntzeko pintxoak prestatuko dituzte. Festan bildutako dirua Edible Schoolyard NYC erakundearentzako izango da.
Gehiago irakurri...
2014/04/30

Maiatzaren 8an hasiko da Birminghameko Unibertsitatearen 4. Euskal, Katalan eta Galiziar Zine Zikloa. Herrialde hauetako zinea eta kultura ezagutzera ematea du helburu, besteak beste, unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak antolatu duen jaialdiak. Euskal luzemetrai batekin abiatuko da egitaraua, Telmo Esnalen "Urteberri on, amona" lanarekin hain zuzen ere. Zuzendaria bertan izango da filma aurkezteko.
Gehiago irakurri...
2014/04/30

Joan den asteburuan Santa Feko Rosarion, bertako Zazpirak Bat euskal etxearen eskutik, hasi zuen Joseba Gotzon kantariak Argentinara egiten ari den bira berria, oraingoan Xoán Curiel kantari galegoa lagun. Gaur asteazkena berriz ere Rosarion, baina Centro Galegoan arituko da, eta astean zehar Santa Fen, San Nicolas de los Arroyosen eta Paranan.
Gehiago irakurri...
2014/04/30

Segitzen dute euskal etxeek munduan zehar eginiko Aberri Egun ospakizunen oihartzunek eta ekitaldiak hainbeste direnez --oraindik ere ari dira gertatzen-- pixkanaka ari gara ematen. Venezuela izango da seguruenik Diaspora osoan solemnitate handiagoz ospatzen den herrialdea. Tradizio da bertako hiru euskal etxeetan, Caracas, Valencia eta Puerto La Cruzen, eguna euskarazko meza batekin hastea eta euskal eta venezuelar banderak mastan igotzea ereserkien doinupean, lore-eskaintzak eginez, ondoren pilota partidak ikusi eta senidetasun bazkariarekin bukatzeko. Honela egin zen bi lehenengoetan, Puerto La Cruz-eko EEan aurtengo ospakizunak etxe partikularretan bilduta egin baitira.
Gehiago irakurri...
2014/04/29

Chema Salcedo kazetari peruarra oso maitea duen proiektua ari da burutzen: 1936ko gerlan gudari izan zen bere aitari buruzko dokumentala. MAI Irrintzi batailoikoa izana eta gerraostean espetxetik pasatua, bere aita familia osoarekin Perura aldatu zen 1951ean, egun kazetari den Chemak bost urte zeuzkala. Jose Salcedo Molinuevo 2012an hil zen eta azkeneko hilabeteotan semea Euskal Herrian errodatzen ibili da eta orain Liman amaitzen ari da dokumentala, aste gutxi barru, ekainean dirudienez, estreinatzeko.
Gehiago irakurri...
2014/04/29

Munduko hainbat euskal etxetatik 2014ko Aberri Eguneko argazki andana ari zaigu heltzen, EuskalKultura.com-eko irakurleekin partekatzeko. Atal berri honetara ekarri ditugu Txileko Santiago hirian Gure Etorkia elkarteak eta Hilario Olazaran txistu eta dantza taldeak antolatu zuten festa, aurten ere San Cristobal muinoa euskal giroarekin alaitu zutelarik. New Yorken ere giroa bikaina izan zen euskal etxeak egin zuen afarian, eta Miamin bertako euskal elkarteak Joseba Andoni mutikoaren aldeko kanpainarekin jarraituz, bazkide eta lagunak piknik batean bildu zituen.
Gehiago irakurri...
2014/04/29

‘Buenos Aires celebra’ izenarekin ezaguna den ekitaldia, Buenos Aires Hiriak bertan bizikide bizi diren kolektibitateen omenez antolatzen duen festa da. Hiriko leku esanguratsuenetako batean gauzatzen da, Mayo Plazaren inguruan hain. Euskal kolektibitateari dagokionez, bitan egokitu zaio jaialdi erraldoi honetako protagonista izatea eta 2014koa hirugarrena izango du, aurrekoetan legez Laurak Bat euskal etxea antolatzaile eta FEVA eta beste hainbat euskal etxe lagun. ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ datorren maiatzaren 11an ospatuko da, eta euskal erakundeen partaidetza handiagoarekin batera, proposamen berriak ere eskainiko ditu hiriburuaren bihotzean.
Gehiago irakurri...
2014/04/28

Ezusterik gabe, joan den larunbatean egindako hauteskundeen ondorioz, orain arte FEVAko diruzain eta Junin hiriko Arbola Bat Euskal Etxeko lehendakari zen Hugo Andiazabal hautatu dute Argentinako euskal etxeek FEVAko lehendakari berria. 20 aldeko eta 3 bozka txuriko emaitza berarekin, Javier Ederra idazkari eta Pedro Mauregui Larranda diruzain atera dira. Biltzarra bukatuta, Sara Pagola eta Asier Vallejorekin bildu ziren Laurak Bateko bilkurara. Euskal etxeetako kideen aurrean izan zuen agerraldian, diru laguntzei buruz, Gaztemunduz eta Memoria Historikoa berreskuratzeko programei buruz hitz egin zuen Vallejok.
Gehiago irakurri...