euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Argentinako Euskal Aste Nazionala 2014ren ardura duen La Platako Euzko Etxeak zuzendaritza berritu du

2014/05/07

Argentinan, Buenos Aires probintziako hiriburu den La Platako Euzko Etxeak berritu duen bere Zuzendaritza, besteak beste 2014ko Euskal Argentinar Aste Nazionala antolatzeko erronka izango duena, azaroaren 2tik 9ra (argazkiaEE) 2014ko Argentinako Euskal Aste Nazionala antolatzeko ardura duen La Platako Euzko Etxeak Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin du, besteak beste iazko txosten eta balantzeak onartu eta estatutuen araberako Zuzendaritza berritzea egiteko. Espero zen bezala aldaketa handirik ez, besteak beste buru baitira Javier Clúa, lehendakari; Jorge Batiz, lehendakariorde; Maria Fernanda Astigarraga, idazkari; Iñaki Azkarate, idazkariorde; Sergio Ochotorena, diruzain; eta Patricia Pulido, diruzainorde.

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxeak harrera egin zion Perun Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkaritzari

2014/05/06

Limako Country Clubean egin zen merkataritza bidaiaren azken ekitaldia, Peruko enpresari eta agintariekin (argazkia LimaEE) Martxoaren hondarrean Limako Euskal Etxeak Bizkaiko Foru Aldundiko eta hainbat enpresetako ordezkaritza bat hartu zuen, Perura egin zuten merkataritza bidaian. Apirilaren 3a arte luzatu zen egonaldian Perun lan harremanak eta negozio aukerak sustatu zituzten ordezkarei bizkaitarrek. Euskal etxea izan zen Limako egonaldiko anfitrioia, SPRIren Peruko bulegoarekin batera. Bizkaitar ordezkaritzaren buru Foru Aldundiko Ekonomia Sustatzeko diputatua izan zen.

Gehiago irakurri...


La Oreja de Van Gogh ere ‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaian: Euren sarrerak zozketagai, lortu zeurea!

2014/05/06

2014an Argentina eta Mexiko bisitatuko ditu La oreja de Van Gogh-ek Gero eta gutxiago falta de 2014ko ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ iristeko eta parte hartuko duten erakundeek atzerako kontua egiten duten bitartean, ekintza eta izen berriak ari dira sartzen etengabe jaiaren programan. Azken nobedadeen artean atzo arratsaldean Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak baieztatu du La Oreja de Van Gogh talde donostiarra bertaratuko dela festako Euskadi-Basque Country-ren standera. Bertan, eta Eusko Jaurlaritzak bultzatutako ekimenean, taldeak Argentinan emango dituen kontzertuetarako bina sarrera zozketatuko dira bi galdera ondo erantzuten dituzten artean. Taldea gustukoa baduzu, anima zaitez eta erantzun, galderak oso errazak dira-eta! Argentinatik Mexikorako bidea hartuko du taldeak.

Gehiago irakurri...


Lore eskaintza eta meza Rosarion, Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurrena gogoan

2014/05/06

Rosarioko Zazpirak Bat-eko txikiak Aberri Eguneko ospakizunean (argazkiaEE) Ekintza andana baten egoitza da aurten ere Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxea. Esparru askotako proposamenak eskaintzen dizkio komunitateari euskal kultura ezagutarazi eta parte hartze zabala eta aktiboa bultzatzeko. Eta eguneroko aktibitateak martxan dituela, euskal egutegian gorriz dauden data bereziak ere gogoan dituzte rosariotarrek. Azken egunotan, ekitaldi bana egin dute Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren 77. urtemuga gogoratzeko, biak Gernika Plazan, Parana ibaiaren ertzean, etxeko kide, dantzari eta hainbat herritar lagun.

Gehiago irakurri...


Ohiko kantu eta musika lantzen dituen euskal talde baten bila ari dira Korsikan ekainerako

2014/05/05

Korsikako Savagna taldeko musikari eta kantariak (argazkia Tavagna) Uztaritzeko Euskal Kultur Erakundearen bidez heldu zaigu abisua, interesgarria izan daitekeena Euskal Herriko hainbat musika eta kantu taldeentzat. Korsikako Tavagna elkartea ohiko kantu eta musika lantzen dituen euskal talde baten bila dabil, ekainaren 2tik 8ra Kortsikan, Korsikar Hizkuntzaren Astearen karietara antolatu duen programara biltzeko.

Gehiago irakurri...


Gaztemundu 2014, euskal dantza talde zuzendariei dedikatua, Donostian uztailaren 5etik 20ra

2014/05/05

Gaztemundu 2014 deialdia maiatzaren 2ko EHAAn argitara emana Eusko Jaurlaritzak 2014ko Gaztemundu programarako deia zabaldu du, iragarriz aurtengoan Donostia oinarri izanik egingo dela uztailaren 5etik 20a bitartean eta Diasporako dantza taldeetako zuzendari eta arduradunei dedikatuko zaiela, Oier Araolaza dantzari eta dantza irakasle eibartarra buru. Aurtengoan ez da parte hartzeko adin mugarik izango eta eskabideak aurkezteko epea ekainaren 3an amaituko da.

Gehiago irakurri...


‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaian bukatuko du igandean Toti Martinez de Lezeak Argentinarako bere bisita

2014/05/05

Toti Martinez de Lezea Egun gutxiko baina ekintzez betetako bidaia egingo du aste honetan Toti Martinez de Lezea idazle euskaldunak Argentinara. Helburua Atlantikoaren alde honetan bere lana era masiboagoa ezagutaraztea da eta hori dela eta Buenos Aireseko Liburu Azokan hartuko du parte. Hala ere, eta berak azaldu duen legez, “bidaia egiteko arrazoi nagusia da Argentinako euskal jatorrizko jendea ezagutu ahal izatea; haiekin elkartu nahi dut Euskal Herriari buruzko hainbat gauza kontatzeko”. Kari horretara, Buenos Aires eta La Platako euskal elkarteak bisitatu ondoren ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ festan ere izango da Martinez de Lezea.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com AEBetan izango da maiatzean, Los Banos, Bakersfield eta San Frantziskoko euskal jaietan

2014/05/05

NABO Convention 2014 eta Kern County Basque Club-aren 70. urteurrenaren logoa, Bakersfield bertako Pierre Ygoa euskal artista diseinatzaileak egina Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariak Kaliforniara bidaia egingo du hil honen erdialdera, besteak beste NABO federazioaren Convention 2014 bileran parte hartzeko, maiatzaren 23an Bakersfield-en, Kern County Basque Club euskal etxearen 70. urteurrenarekin batera. Horrez gain, maiatzaren 17 eta 18an Los Banoseko euskal jaialdian hitzaldia emango du eta bidaia San Frantziskon amaituko du, San Francisco Basque Club-en urteroko euskal piknikean.

Gehiago irakurri...


Saltoko Euskaldunen taldea etorkizunari begira: zuzendaritza berria, dokumental bat eta liburu bat

2014/05/02

Saltoko Euskaldunen Taldeko kideak Immigranteen Eguneko festaz gozatzen artxiboko irudi batean (argazkia SaltoEE) Uruguaiko Salto hiriko euskal etxeak zuzendaritza berritu du eta Adela Soto buru duen taldea etorkizunari begira makina bat egitasmo eta ekitaldi ari da prestatzen. Horien guztien artean, aipagarria Saltoko euskaldunei buruzko dokumental bat egiteko proiektua, Alicia Cano zuzendari euskal-uruguiarraren gidaritzapean. Horrez gain, elkarteak liburu bat argitaratzeko asmoa du ere, eta ikastaro berriak ari da prestatzen, elkartea hiriko biztanleei irekitzeko asmoz.

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Guillermo Larregui EEak bere 25. Urteurreneko Dantzari Topaketa Erregionala deitu du

2014/05/02

Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeko dantzariak (argazkiaEE) Erakundearen 25. urtemugaren urtean eskualdeko euskal etxeak bildu nahi ditu Guillermo Larregui Euskal Etxeak bere lehenengo Dantzari Topaketa Erregionalean. Hitzordua abuztuaren 9an izango da eta herriko plazan burutuko den dantzaldiaren ostean erromeria batekin jarraituko du jaiak. Ostatuari dagokionez, antolatzaileek jakinarazi dute instituzioa arduratuko dela dantzarien aloimenduaz eta hori dela eta otorduei eta bidaiaren kostuari baino ez dietela aurre egin beharko. Buenos Airesko Nafar Etxearen partaidetza ere baieztatu dute..

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia