euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Oskorri (azken agurra ematen), Anari eta Korrontzi Bartzelonan, EH Sona 2015 euskal musika jaialdian

2015/09/29

Eh Sona! 2015 musika jaialdiaren kartela

Bartzelonako Euskal Etxeak aditzera eman duenez, salgai daude dagoeneko Euskal Herria Sona! 2015 euskal musika jaialdiko kontzertuetako sarrerak. Jaialdiaren 18. edizio hau urriaren 30ean hasiko da eta azaroaren 28an amaituko. Aurtengo kartelak Oskorri (azken agurreko biran, taldea desegin aurretik), Anari, Jabier Muguruza eta Korrontzi taldea biltzen ditu, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Montpellierreko Euskal Etxeak 120 bat lagun bildu zituen bere urteroko Euskal Festa handira

2015/09/29

Giro bikaina izan zen Montpellierreko Eskualdunak euskal etxearen festan (argazkia Montpellier EE)

Eskualdunak elkarteak bere urteroko Euskal Festa ospatu zuen iragan irailaren 20an, eta ehun lagundik gora bildu ziren bertara, giro ezinhobeaz gozatzeko prest. Elkarteko partaide gehienak Euskal Herritik bertatik --Zuberoa eta Nafarroa Beheretik bereziki-- Montpellierrera bizitzera joandako euskaldunak dira, elkarteko iturriek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez.

Gehiago irakurri...


Etxeorratzak mendi ibilaldiarengatik aldatu ditu New Yorkeko Eusko Etxeko natura proposamenak

2015/09/29

Adin guztietarako ibilbidea prestatua zuen Leyrek Areizagak, edonork gozatzeko modukoa (Argazkia: L. Areizaga)

Irailaren 20an, Harriman State Park/Bear Mountain mendira joateko proposamena eskaini eta zien New Yorkeko Eusko Etxeak bere kideei. Trenez ordu bakarrera dagoen zonalde honek beste mundu bat ematen du, Sagar Handiko zeru-harraskariekin alderatuta: “Manhattanekin, kaosarekin eta presaz dabilen jendearekin batzen dugu New York askotan, baina inguruan natura asko dago”, esan dio Leyre Areizaga antolatzaileak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


2015 Euskal Argentinar Aste Nazionala: Macachingo Euzko Alkartasuna-k jaiaren programa kaleratu du

2015/09/28

2015eko Euskal Aste Nazionalaren logotipoa

Urriaren 26an hasiko da Argentinako euskal diasporaren jai handa, La Pampako Macachin herrian eta bertako Euzko Alkartasuna euskal etxeak antolaturik. Urtero bezala, ordea, programaren ekintza nagusiak, asteburuan zehar izango dira, tartean Abesbatzen Topaketa, Maral taldearen kontzertua, FEVAren bilera, dantza emanaldien gala, hitzaldiak, gastronomia tailerrak eta musika eta festa ekitaldiak. Eusko Jaurlaritzaren izenean bertarako dira Macachinera Marian Elorza, Sara Pagola, Asier Vallejo eta Andoni Martin.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeetako gazteak euren elkarte eta komunitateen geroa lantzen Gaztemundu 2015ko saioetan

2015/09/28

Gaztemundu 2015eko partaideak atzo Bilbon Guggenheim Museo aitzinean Puppy ondoan (argazkia Martina Larraza-EuskalKultura.com)

Hasia da Gaztemundu 2015. Urtero, euskal etxeetako gazteak pare bat astez Euskal Herrira ekarri eta gai jakin baten inguruan (euskal kultura, euskal etxeen kudeaketa, dantza, musika...) trebatzea asmo duen proiektu honek gaur goizean hasiko ditu aurtengo saioak. Egunero, goizez, elkarteen kudeaketa eta antolaketa gaiak landuko dituzte aurten, eta arratsaldeak Euskal Herria ezagutzeko baliatuko dituzte.

Gehiago irakurri...


Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak emakumeak omenduko ditu bere Urteroko Festan larunbatean Beran

2015/09/28

Euskal Artzainak Ameriketan elkartearen 2015 festaren afitxa

"Atzo, Gaur eta Beti" lelopean, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteak kulturaren transmisioa eta, batez ere, Ameriketara joan ziren emakumeen lana arlo horretan, goraipatuko ditu bere Urteroko Festan. Jaia Beran egingo da urriaren 3an eta bertara bilduko dira elkarteko artzain ohiak eta euren familiak, nafarrak gehienak. Bestalde, aipatu Nafarroa Behereko artzain amerikanoen festa igandean egingo dela, Luhusoko trinketean.

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasiko da Gasteizen Gaztemundu 2015, kultur proiektuen kudeaketari eskainia

2015/09/25

Gaztremunduko aurreko edizioko argazki ofiziala Lehendakaritzan

Larunbatean zehar iristen joan, igandean lehenengo itzuli bat eman Bilbon eta Gasteizen eta datorren astelehenean hasiko da Gasteizen Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu egitasmoaren 2015ko edizioa, munduko euskal etxeetako hamabost gazte partaide. Hautatutakoak astebete pasatuxeko formakuntza hartuko dute kultur proiektuen kudeaketa arloan eta urriaren asteartean Euskal Gizataldeen 6. Mundu Batzarrarekin bat egingo dute, partaide ahostun baina bozkagabe, hori herrialde bakoitzeko ordezkariei baitagokie.

Gehiago irakurri...


Argentinan Euskaraz-en 25. urteurreneko erakusketa ibiltariak Tandilen hasi du euskal etxeetako bere ibilbidea

2015/09/25

Tandilgo De la Sierra eskolako lehenengo mailako ikasleak erakusketan

Arrakasta handia izan du Tandilgo euskal etxean ‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketak. Izan ere euskal etxeko jende ugari eta baita eskoletako ikasleak ere bertaratu dira Gure Etxea-ra euskaldunen hizkuntzaz gehiago ezagutzeko. Biraren bigarren geldialdia Tres Arroyosen izango da, datorren asteartetik urriaren 5era arte, eta horren ostean Azulen, Cnel. Pringlesen eta Macachinen jarriko da ikusgai. Azaroaren erdialdera Buenos Airesera bueltatuko da ENEren ospakizunetan egoteko. 

Gehiago irakurri...


Utah Basque Club arrakastaz izan da partaide Salt Lake-ko Carmelite Fair azokaren edizio berri batean

2015/09/25

Utah-ko Euskal Etxeak saltokia ipini eta bere dantzariekin partaide izan zen 'Carmelite Fair' delakoan (argazkia Utah BC)

Utah-ko Euskal Etxea arrakastaz izan zen partaide joan den igandean Salt Lake City-n, bertan famatua den Carmelite Fair delako azokan. Ekitaldiak jende asko biltzen du urtero eta programan inguru zabal bateko kultura eta nazioetako talde eta komunitateak aritzen dira, bakoitza bere dantzak, janaria eta kulturaren berezitasunak agertzen, ekimenetik ateratako dirua bertako lekaime karmeldarrek daramaten lan sozial eta erlijiosoarentzat delarik, azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko kide Larry Osorok

Gehiago irakurri...


Carlos Gabilondo: "Euskal zinema ezagutarazi eta zabaldu nahi dugu Argentina osoan zehar"

2015/09/24

"Zinemaren gizona" gisa da ezagutua Carlos Gabilondo Argentinako euskal etxeetan. Zinemazaletasunak, irakasle eta kulturarekiko bokazioak eta euskaltzaletasunak bultzatuta milaka kilmetro egiten ditu musutruke euskal zinema eta euskal gaiei buruzko eztaba

Behin bakarrik izana da Carlos Gabilondo fisikoki Euskal Herrian, 2006an, baina bere eguneroko martxa argentinarra euskaltzaletasunak lagunduta bizi du. Orain mende t'erdi pasexe Eibarko baserria utzi eta argentinaratu zen euskaldun baten berbiloba den honek 65 urte dauzka eta Argentina osoan dabil, jatorri italiarreko emazte Norma lagun, euskal zinema saioak eskaintzen hamaika euskal etxe eta elkartetan. "Nire harri koskorra jartzeko modua dut", aitortu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia