euskal diaspora eta kultura
2015/11/19
200dik gora lagun bildu ziren Chascomuseko Pilota Klubean Euskal Jaian parte hartzeko, tartean Cañuelasko dantza taldea. Festaren baitan, 2015-2016 eperako etxeko alkatea izendatu zuen Zingirako Euskaldunak-eko batzordeak; hautatua, Graciela Basterra izen zen. Berri honekin batera, chascomustarrek 2016ko Udalekuren data iragarri dute: ekitaldia 2016ko urtarrilaren 5tik 9ra izango da.
2015/11/18
EuskalKultura.com-ek zozketatzen duen proiektagailuaren zozketan parte hartzeko azken epea larunbat honetan bukatuko da, 24:00etan (Euskal Herriko ordua). Ordura arte, zabalik daukazu epea proiektagailua zein euskal etxerentzat izango den esateko. Zure emaila ateratzen bada, zeure izenean emango zaio saria hautatutako euskal etxeari. Oraindik bozkatu ez baduzu, ez utzi gerorako eta egiozu oraintxe. Adi parte hartzeko arauei, eta zorte on! Emaitzak astelehenean argitaratuko ditugu.
2015/11/18
Mexikoko Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta Jose Maria Basagoiti Noriega Artxibategi Historikoak antolatuta, Mexiko eta Euskadiren arteko kultur topaketa egingo da azaroaren 26an Mexiko DFko "Vizcainas" ikastetxe historikoan. Topaketaren helburua euskal kulturak Mexikon duen presentzia eta eraginari buruz hausnarketa egitea da.
2015/11/18
‘Euskara Argentinan. Euskararen pausoen atzetik’ erakusketaren aurkezte ekitaldia Liburutegi Nazionalean izan zen, bertako zuzendari Horacio Gonzalez, FEVAko lehendakari Hugo Andiazabal eta Euskadiren Argentinako ordezkari Sara Pagola partaide. Erakusketa azaroaren 9ra arte bisitatu ahal izango da, goizeko 9etatik gaueko 9etara, ‘Juan L. Ortiz’ aretoan.
2015/11/17
Benetako istorio batean oinarrituta, Josunerena, ‘Gu, nosotros’ ikuskizunak Euskal Herritik Argentinara iritsi ziren hainbat etorkinen historia irudikatzen du. Emankizunean zehar, Josune neskatoaren bizitza antzeztuko dute Union Vasca euskal etxeko adin guztietako dantzariek, euskal eta argentinar folklorea bilduz. Emanaldia bihar da, iluntzeko 8:30etan, Bahia Blancako Udal Antzokian.
2015/11/17
2015/11/17
Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Ana Urrutia ETBko aurkezleak Poziktibity proiektuaren 2015. urteko laugarren bideoa aurkeztu zuten atzo Bilbon. Aurkeztutako bideo hau Euskararen Nazioarteko Egunari lotuta dago. Azken bideo honekin Euskadiko hainbat erakundek, tartean Bizkaiko Foru Aldundiak, Arabako Foru Aldundiak eta Bilbo, Gasteiz eta Donostiako Udalek, bat egin dute proiektuarekin.
2015/11/16
Mariasun Landa eta Juan Kruz Igerabide idazleek Miamiko Liburu Azokan parte hartuko dute aste honetan, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Azoka atzo hasi zen, baina euskal idazleak asteburuan helduko dira. Landak eta Igerabidek hainbat ekitaldia eta jardueretan parte hartuko dute, horien artean "De cocodrilos bajo la cama y caminos de tinta en la nieve: dos maestros de la literatura infantil vasca" mahainguruan.
2015/11/16
Argentinako Mar del Plata hirian jokatu da aurten Nazioarteko Mus Txapelketa, bertako Denak Bat Euskal Etxea antolatzaile. Lehiaketaren 38. edizioan, hogeitalau muslarik hartu dute parte eta Andres Fernandez eta Norberto Rodriguez espainiarrek eurenganatu dute txapela. Anfitrioiek oso balantze ona egin dute eta nobedadeen artean ekitaldiaren zerbitzura ipinitako teknologia berrien erabilera azpimarra daiteke.
2015/11/16
Hogei urte dira Keiko Suzuki iritsi zela Nagoya-tik, Japonian, Iruñera, Filologia Hispaniarra ikastera. Gaur egun japoniera irakasle dihardu Nafarroako Hizkuntz Eskola Ofizialean, euskaldundu egin da eta pilotazaletzat aurkezten du bere burua. Elkarrizketa egin diote Sara Huarte eta Iñaki Portok eta Noticias de Navarra egunkarian gaztelaniaz argitaratu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus