euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

300 bat lagun bildu ziren Buenos Airesen Argentinan Euskaraz programaren 25 urteak ospatzeko

2015/11/30

Giro ederra eta lagun ugari Argentinan Euskaraz programaren 25. Urteurren jaian

Jaiak Argentinako hainbat euskal etxetako euskara ikasle eta irakasleak bildu zituen, garai guztietakoak, 1990an Macachineko lehenengo barnetegian hasi zirenak, gaur egun Euskara Munduan programan aritzen direnak eta baita 25 urte hauetan euskara ikasi, irakatsi eta maitatu duten lagunak. Ospakizun programaren baitan, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikaren “Euskarak azken 30 urteotan izan duen bilakaera soziala” izeneko hitzaldia eta Magdalena Mignabururen ‘Euskara Argentinan; nortasuna eta sentimendua’ liburuaren aurkezpena ere burutu dira asteburuan zehar.

Gehiago irakurri...


Renoko CBSn omenaldia historian giltzarri izan duen Douglass-i, haren izena eta zentroarena betirako lotuz

2015/11/30

William A. Douglass bere bikotearekin Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroari bere izena ezarri zioten egunean.

Berrizendatze zeremonia hilabete hasieran gertatu zen, baina ezin genuen pasatzen utzi azaroa aipatu gabe Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak (CBS, Center for Basque Studies, bere ingelesezko deituran) fundatzaile eta hainbat urtez zuzendari izan zuen William A. Douglass antropologoari egin zion omenaldi berezia, izan ere zentroa bera irakaslearen izenarekin berbataiatuz. Omenaldi horretan bertan, Jon Bilbaoren izena eman zitzaion unibertsitate bereko Euskal Liburutegiari. 

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu eta jendetsua izan da Txileko 2015eko Euskal Astea, gazteen partehartze nabarmenarekin

2015/11/27

Gazte askok parte hartu zuen Euzko Etxeko frontoian egin ziren ekitaldietan (argazkiak Berriketari)

Hilaren 19tik 22ra Txileko Santiagoko Euzko Etxean bilgune izan da Euskal Asteaz gozatu nahi zuten euskaltzaleentzat eta ekitaldien harrera bikainarekin oso pozik agertu dira antolatzaileak. Bereziki aipagarria da gazteen parte hartze handia, beraiek izan baitziren protagonista elkarteko frontoian egin ziren Olinpiadetan eta hiriko kaleetan barrena ibili zen Korrika Txikian. Euskal Astean Bizkaitik etorritako Foru Aldundiko ordezkaritza bat ere izan zen partaide, Unai Rementeria Diputatu Nagusia buru.

Gehiago irakurri...


Rafa Molina: "Neuquen-en abiatzekotan gara euskal etxea, Athleticen partidak telebistaz ikusteak bizitza ematen dit"

2015/11/27

Rafa Molina durangarra, herriminak jota, euskal etxe bat sortzearren ari da lanean Neuquen-en, Argentinan (argazkia EuskalKultura.com)

Rafa Molina durangarra da. 54 urte dauzka eta badira bost bat urte iritsi zela Neuquen-era bere egungo bikotearekin, argentinarra berau, Euskal Herrian ezagutu ondoren. Ez zaio erraza gertatzen ari baina gogor ari da euskal etxe bat sortzeko lanetan. kontinente barneko hiri patagoniar honetan bizi diren euskal herritarrak eta euskaldunen ondorengoak biltzearren.

Gehiago irakurri...


Txinerara eta japonierara itzuli dute Kirmen Uribe idazlearen ‘Muscche': eleberriak arrakasta du Asian

2015/11/27

Kirmen Uribe idazlea

Kirmen Uribe idazle ondarroarrak Asiara bidaia egingo du datorren astean, Txinan eta Japonian 'Mussche' eleberria aurkezteko. Liburua argitaratu berria da txineraz (Lijang Publishing House argitaletxea) eta japonieraz (Hakusui Sha argitaletxearekin). Uribek aurkezpenak egingo ditu Beijing-en, Tokion eta Kioton. Iñaki Mendizabalek sinatzen du artikulua Deian.

Gehiago irakurri...


Mexikoko Euskal Etxeak emakumeei omenaldia egingo die larunbatean Emakume Alai festarekin

2015/11/26

Mexiko Hiriko Euskal Etxea elkartea

Mexikoko euskal komunitateko emakumeek hitzordu galduezina dute larunbat honetan Euskal Etxean, bertan egingo den "Emakume Alai" festako izarrak izango baitira. Festaren helburua elkartearen ehun urtetik gorako ibilbidean euskal kulturaren alde etengabe lanean aritu diren emakumeei omenaldia egitea da, hala agertu diote EuskalKultura.com-i Itxaropen Palacios, Itziar Urkiola eta Miren Aguirre antolatzaileek. Kultur transmisioan egindako lan hori aintzat hartzeaz gain, festan ongi pasatzeko gogoa, umore ona eta sorpresak izango dira nagusi.

Gehiago irakurri...


Badator General Las Herasko 5. Euskal Astea-Urte Amaiera Jaia, herri kirolak, pilota, musa eta dantzak barne

2015/11/26

Gral. Las Herasko Zazpirak Batek antolatutako Euskal Astearen afixa

General Las Herasko Zazpirak Bat Euskal Etxeak antolaturik, abenduaren 1etik 13ra luzatuko da 2015 honetan Buenos Aires probintziako herri honetako Euskal Astea. Urtero egiten legez, hainbat ekintza burutuko dira programa barruan, guztiak baserri kultura eta ohiturekin lotuta. Gonbitea luzatuta dago eta lehiaketetan edota azken bazkarian parte hartu nahi duenak izena ematea baino ez du.

Gehiago irakurri...


David Romtvedt: “Ez nuen euskal artzainen bizitza bakartiari buruzko beste istorio estereotipiko bat kontatu nahi”

2015/11/25

Idazleak hamar gehi bat gai sartu ditu Zelestinaren istorioa kontatuaz batera (Argazkia: D.R.)

‘Zelestina Urza in Outer Space’ (Zelestina Urza espazio hutsean) du David Romtvedt idazle, musikari eta unibertsitate irakasle oregondarrak (AEB) azken nobela eta amaitu berri du berau aurkezteko bigarren bira. Montanan, Coloradon, Idahon eta, batez ere, bizitoki duen Wyoming-en egin ditu aurkezpenak. Bill Douglass izenaz berbataiatu duten Renoko Center for Basque Studies-eko blogean argitaratu dutenez, “Iparraldeko bere jaioterria atzean laga eta Wyomingo herri txiki batean instalatzen den emakume baten istorio erakargarria kontatzen du eleberriak”. Romtvedt-ek berak EuskalKultura.com-i esan dionez, “ez nuen euskal artzainen bizitza bakartiari buruzko beste istorio estereotipiko bat kontatu nahi”.

Gehiago irakurri...


2016ko Euskal Udaleku Chascomusen: abenduaren 20ra arte egongo da zabalik izena emateko epea

2015/11/25

2016ko Udalekua sustatzeko afixa

Ekitaldia Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolatuko du, eta urtarrilaren 5etik 9ra luzatuko da. Gonbitea euskal etxeetako 12 eta 16 urte arteko gazteei dago zuzenduta eta helburua, udan ere euskal kulturaz goza dezaten. Izena emateko epea abenduaren 20an bukatuko da; voucherren prezioa emailez eskatu behar zaie antolatzaileei. 

Gehiago irakurri...


Mendiburutar anaiak: Nancy ama gogoan, beharra dutenen alde "magia" egiten duten euskal-kaliforniarrak

2015/11/25

Brian eta John Mendiburu (argazkia The Northwest Voice)

Mendiburu Magic Foundation elkarteak 15 urte daramatza lanean, minbizia eta beste gaixotasun batzuk dituztenei laguntzen. Datorren abenduaren 9an fundazioak 15. "Mendiburu Compassion Awards" sariak banatuko ditu Bakersfieldeko Wool Growers Basque Restaurant jatetxean. Elkartea 2000. urtean sortu zuten Brian eta John Mendiburu anaiek, minbiziz hil berria zen Nancy amaren omenez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia