euskal diaspora eta kultura
2016/01/28
Datorren larunbatean, hilaren 30ean, Klubeko urteroko jaia ospatuko dute Utah-ko euskaldunek, St. Ambrose Hall-en. “Urteko jairik handiena da Euskal Etxearentzat”, esan dio Cirbie Sangroniz dantza irakasleak EuskalKultura.com-i. Data berezia, beraz, oso urte berezi batean; izan ere, NABOk antolatzen duen Udalekua, aurten, Salt Lake City-n bertan izango da.
2016/01/27
Necochea eta Donostia harreman estua duten hiriak dira, "Loco" Azua euskaldunak han aurreneko hotela sortu zuenez geroztik (1885ean!). Bertako hondartzei Donostiakoen tankera hartu omen zien eta hotelari "Perla de San Sebastián" izena jarri zion. Herrikideek zorotzat jo zuten, turistak barra barra zetozela ikusi zuten arte. Egun hiria Argentinako gune turistikoetako bat da. "Loco" Azuaren grina donostiarrak bizi bizirik dirau herriko euskaldunen artean eta eztanda egiten du urtero urtero San Sebastian Astearekin; Danborrada eta Konstituzio Plazako bandera igoera eta guzti. Ez baduzu sinisten, ikusi argazkiak!
2016/01/27
Zozketa berria antolatu du EuskalKultura.com-ek eta gaur zabalduko da bertan parte hartzeko epea. Zozketagai, liburu bat eta CDak: liburua (ingelesez), "Becoming Basque, Ethnic Heritage on Boise's Grove Street", John Bieter, John Ysursa eta Dave Lachiondo editore; CDetan, Maral b_euskal argentinarraren "Maral, canciones para la sobre mesa", 16 euskal kanta bilduta; Kalakan taldearen "b_aldeak"; eta CD bikoitz bat, "Atzo eta egungo Xiberoko dantza jauziak", 52 dantza aire bildurik, ezinbestekoa Diasporako edozein euskal dantza talderentzat. Parte hartzeko, email bat bidaltzea besterik ez.
2016/01/26
Mexiko Euskal Etxeak iragan larunbatean ospatu zuen San Sebastian eguna eta urtero legez elkartea Sarriegi maixuaren doinuekin bete zuten danborrariek. "Zalantzarik gabe urteko festarik onenetakoa da, gainera lehenengoa da eta 2016 urte hau nolakoa izango den iragartzen duena", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakari Josu de Garritzek.
2016/01/25
Mundu osoko hamaika Euskal Etxek egin zuten bat donostiarrekin San Sebastian ospatzen, Danborrada aitzakia. Diasporako talde bakoitzak, baina, bere errealitatera egokitu zuen jaia. New Yorkeko EEko Itziar Albisu eta Quebec-eko Iñigo Ruizekin egin du berba EuskalKultura.com -ek, bi hiriotako euskaldunen eskarmentua islatzeko. “Oso festa polita da”, esan du komentzituta Albisuk, “eta ez duzu zertan donostiarra izan beharrik murgildu eta jaiaz maitemintzeko”.
2016/01/25
Eusko Jaurlaritzak eta euskal erakunde nagusiek abian jarri dute "Euskararen Txantxangorria", euskaldunoi euskara erabiltzeko eta zaintzeko gonbidapen berri bat luzatuz. Diasporatik hasiek dira gutxi batzuk kanpainarekin bat egiten, eta webguneko mundu mapan adierazi dute Argentinan, Brasilen, Katalunian, Espainian... eta beste hainbat lekuetan ere egiten dela euskaraz. Zuk ere bat egin eta jarri txantxangorri berri bat munduan!
2016/01/22
Argi eta soinu ikuskizun batek inauguratuko du bihar ofizialki Donostia San Sebastian 2016. Antolatzaileek ekitaldiaren datu gutxi argitu dituzte, horrela ikusleak harritu eta emozionatu ahal izateko. Inaugurazio ikuskizunaren arduraduna Hansel Cereza da, la Fura dels Baus antzerki konpainia ezaguneko kide ohia, eta ekitaldian ikusleek parte hartze handia izango dutela aurreratu du. Maria Cristina zubia izango da ekitaldiaren ardatza eta bi ibarretan 50.000 lagun baino gehiago espero dira.
2016/01/22
Hogeita bi urte besterik ez ditu, baina Chascomus herrian euskal jatorriko haur argentinarrrentzat bukatu berria den Udalekuko koordinatzaile izan da. Paula Berasain Chascomusko Zingirako Euskaldunak-eko partaide da. Euskalduna izatea zer den beretzat galdetuta, "baloreak, oinarria, taldea, nortasuna, etxetik kanpoko bigarren etxea, lagunak eta etorkizun" iturri zaiola esan digu.
2016/01/21
Seattle-ko The Cloud Room tabernako barman Jay Kuehner-ek euskal sagardoaz eta mescalarekin –Maguey landare mexikarretik eratorritako alkoholdun zukua– sortutako 'Txiki Manzana' koktela 2015eko edaririk onenen zerrendan sartu du The Seattle Times egunkari estatubatuarrak. “Hiriko tragorik onena?”, galdetu dio bere buruari Kuehnerrek, EuskalKultura.com-ekin hizketan. “Batek daki, baina ziur egon koktel hau eskatzen duen lagun taldea zaratatsua eta atsegina dela”.
2016/01/21
Floridako Legebiltzarrak hasi berriak ditu Tallahassee-n (estatuko hiriburuan), aurtengo aurrekontuak zehazteko bilerak. Jai Alairen etorkizuna mahai gainean dago, beste hainbat gaien artean, baina “baikor” daudela adierazi dio EuskalKultura.com-i Mercedes Mendive aktibistak, Fernando Lejardi pilotari erretiratu berriaren emaztea ere badenak. “Ongi aterako da dena, baina badugu oraindik zer borrokatua”. Otsail amaiera arte iraungo dute bilerek.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus