euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kirmen Uriberen "Mussche" eleberria 2015 urteko bost liburu onenen artean hautatu dute Japonian

2015/12/29

Kirmen Uribe abenduan izan zen Japonian "Mussche" aurkezten (argazkia Etxepare)

Kirmen Uribe idazle ondarroarraren "Mussche" liburuak harrera oso ona izan du Japonian eta urteko bost liburu onenen artean hautatua izan da. "Mussche" azaroan argitaratu zen herrialde honetan, eta epe labur honetan literatura adituen kritika oso onak jaso ditu. Eleberria euskaratik itzuli du, zuzenean, Nami Kaneko itzultzaileak.

Gehiago irakurri...


‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak I. Euskal Asteburupasa egin zuen Santa Lucia del Esteko hondartzan

2015/12/29

Uruguaiko Euskara Ikasleek Uruguaiko bandera eta ikurrina jarro zituzten udalekura iritsi bezain laster

Helduentzako "udaleku labur moduko bat" antolatu dute abenduan Uruguaiko FIVUko hiru euskara iraskaslek --Andrea Bella, Maria Laura Moreno Sasiain eta Martin Zabalzak-- euren euskara ikasleak bildu eta asteburu osoan euskaraz bizitzeko. Esperientziaren balantze paregabea egin dute eta errepikatu eta urtero bederen antolatzeko asmoa adierazi diote EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Gaur eta bihar aurkeztuko da ‘Piano bat bertsotan’ ikuskizuna Mar del Platan; urtarrilean, Bahian eta Chascomusen

2015/12/28

'Piano bat bertsotan' ikuskizuneko flyer-a

‘Piano bat bertsotan’ du izena inprobisazio saioak eta baita ere ikuskizuna aurrera eramaten duen euskal elkarteak. Taldea osatzen duten musikariak Argentinan dabiltza egunotan eta biraren baitan Necochean eta Tandilen jo zuten larunbatean eta igandean. Gaur eta bihar Mar del Platan izango dira; urtarrilaren 2an Bahia Blancan, eta 4 eta 5ean Chascomusen, Udalekuren programa barruan.

Gehiago irakurri...


"Euskal musika klasikoa" liburua frantsesez telekargatzeko aukera ematen dute EKEk eta Etxeparek

2015/12/28

"Euskal Musika Klasikoa" liburuaren azala

Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Etxepare Institutuaren lankidetzari esker, sarean deskargatu daiteke "Euskal musika klasikoa" liburua bertsio hirueledunean: euskara, frantsesez eta ingelesez. Karlos Sánchez Ekiza Euskal Herriko Unibertsitateko musikaren historia irakasleak idatzia da lana, eta Kattalin Totorikak itzuli berri du frantsesera. Euskal Kultura Saila bildumako beste lanak ere doan deskargatu daitezke sarean.

Gehiago irakurri...


Argitaratuak Buletin Ofizialean euskal etxeen eta euren federazioen 2015eko dirulaguntzak

2015/12/28

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) abenduaren 24an eman ditu argitara munduko euskal etxeen eta euren federazioen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finantziatzen laguntzeko dirulaguntzak. Data horren biharamunetik hasita, hilabeteko epea daukate interesatuek gora jotzeko. 782.307 dira esleitu direnak, gehiena IV. kapituluan (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza) eta kopuru sinboliko bat VII.ean (azpiegitura eta ekipamendu gastuak).

Gehiago irakurri...


Zorionak EuskalKultura.com egiten dugun guztion izenean!

2015/12/24

Apurka apurka, emeki emeki, pixkanaka pixkana iritsi gara 2015aren bukaera aldera. Hemen da berriz ere Gabona eta Urte Berria ere bertan dugu. 15 urte beteko ditu 2016an interneten EuskalKultura proiektuak. Erraz esaten da eta badirudi atzo izan zela, baina hor dira 15 urte horiek. Izango dugu horri buruz  hitz egiteko tarterik, eta nolabait ere ospatu beharko dugu, irakurle eta lagunekin, bistan da, bozkarioa partekatuz eta elkar lagunduz. Gaurkoan, ordea, mezu xinplea baino ez dakarzugu: Zorionak, eta gure agiantza onenak, irakurle!

Gehiago irakurri...


Erromako A.C.E. elkarteak Euskanta 2015-eko abestiak sortu ditu zentro okupazional bateko lagunekin... euskaraz!!

2015/12/24

Euskanta 2015en kantak ez ezik ilustrazioak ere egin dituzte partehartzaileek

Musikarekin eta euskararekin harreman berezia du Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak eta bere ekimenetan biak uztartzea lortzen du askotan. Aurtengo ENE sariaren irabazleak sei urte daramatza dagoeneko Euskanta izeneko proiektua sustatzen, hau da, erromatarrei abestiak euskaraz sortu eta produzitzeko aukera ematen. Orain arte umeak izan dira protagonista; aurten, aldiz, Lanuvio herriko zentro okupazionaleko lagunak. Emaitza entzun nahi? Segi irakurtzen!

Gehiago irakurri...


Salt Lakeko EVE WinterFest jaialdian parte hartuta emango diote agurra 2015ari Utah-ko Triskalariek

2015/12/24

Lanpetuta ibili dira aurten Utah-ko Triskalariak, baina plan ederrak dituzte 2016rako ere (Argazkiak: U.T.)

Datorren asteartean, abenduaren 29an, hartuko du parte, lehenbiziko aldiz, Utah-ko Triskalariak dantza taldeak estatuko hiriburuko EVE WinterFest festibalean. Salt Lake Cityko Salt Palace-n izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita, ordubetez. Jaialdi kultura anitzak hiru egun iraungo ditu eta Cirbie Sangroniz dantza taldeko irakasleak EuskalKultura.com-i esan dionez, “ohorea da guretzat bertan egotea, ilusio handiz arituko gara”.

Gehiago irakurri...


2015ari agur esateko, Olentzeroren bisitak, euskal jaiotzak eta jaiak Argentinako hainbat euskal etxetan (argazkiak)

2015/12/24

Tandilgo Euskal Jaiotza abenduaren 20an izan zen, Gure Etxearen aurreko plazan

Urtean zehar elkarrekin buruz buru lan egiten duten euskal etxeetako lagunak urte zaharrari ‘agur’ esateko ere biltzen dira. Laster udako atseden garaia hasiko da Argentinan baina hori baino lehen badoan 2015 urtea behar bezala agurtzen ari dira euskal argentinarrak: ospatuz, euskal tradizioari eutsiz eta datorren urtean kulturaren alde lan egiten jarraituko dutela adieraziz.

Gehiago irakurri...


Maria Gainzarain: "Euskal Etxea aurkezpen-leku ezinhobea da euskal sortzaileentzat Madrilen"

2015/12/24

Madrilen bizi den Maria Gainzarain gasteiztarra espainiar hiriburuko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kide eta kolaboratzaile da (argazkia EuskalKultura.com)

Madril eta Paris, euren baitan euskal biztanle eta bisitari asko biltzen dituzten hiriak dira. Biak dauzkate euskal etxe aktiboak, hiriko euskaldunei zerbitzatzea eta euskal kulturaren eta euskal errealitate eta ekarpenen ispilu eta erakusgarri izateko zereginean. Maria Gainzarain gasteiztarra Madrilen bizi da eta hiriburu espainiarreko kolaboratzaile da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia