euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mezua zuzendu dio Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak Diasporari Euskararen Eguna dela eta

2015/12/03

Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiaren mezua Diasporako gipuzkoar eta euskaldunei 2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna kari (ikus behean bideoa)

Azken urteotako ohiturari jarraituz bideo instituzionala egin eta zabaldu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak munduan barreiatuta dauden gipuzkoar eta euskaldunei, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Diasporako euskaldunei, dauden lekuan daudela euskarari egiten dioten ekarpena eskertu ondoren, "hizkuntz berdintasuna"ren kontzeptua aipatzen du, euskararen erabileraren ikuspegitik euskarak euskaldunen artean behar duen lekua egokia aldarrikatuz.

Gehiago irakurri...


Erromako Associazione Culturale Euskara (ACE) euskal etxeak irabazi du aurtengo ENE saria

2015/12/03

Associazione Culturale Euskara elkartearen logoa

Erroman eta Italian euskararen alde egindako lanarengatik, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguneko saria (ENE saria) eman dio Associazione Culturale Euskara euskal etxeari. Urte gogor baten ostean, sari hau ekinean jarraitzeko akuilutzat hartu du elkarteak, ilusioz eta kemenez. Elkarteak bihar ekingo dio bere urteroko euskal asteari (aurten, Euskal Astia) eta, horrez gain, abenduan bi liburu argitaratuko ditu italieraz: Sarrionandiaren "Lettere ad Ainhoa" eta Xabier Erkiziaren "Robin".

Gehiago irakurri...


Mundu osoko euskaldunek bat egingo dute gaur Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen

2015/12/03

Bahia Blancako Euskararen Eguneko afixa

Iritsi da, Gaur da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Aurten , gainera, omenaldi berezi bat eginez euskaldunberriei, euren ekarpen handi eta baliotsuari. Aurreko egunetan Euskal Herrian bertan eta Diasporako beste leku batzuetan egingo diren ekitaldiak aipatu ditugu. Gaurko artikulu honetan, ENEren ospakizunak Argentinako euskal etxeetan barrena.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeak standa edukiko du Durangoko Azokan, Diasporan egiten den kultur lanaren ordezkari

2015/12/02

Bartzelonako Euskal Etxea elkarte gaztea eta kulturalki oso aktiboa da (argazkia Igotz Ziarreta)

Ostiraletik aurrera Durangoko Azokan egongo da Bartzelonako Euskal Etxea, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eta azokak abian jarri duten programa bati esker. Helburua zera da, azokako bisitarien artean Zortzigarren Herrialdeko euskaldunen lana eta euskal kulturarekiko engaiamendua ezagutzera ematea. Bartzelonako euskal etxea, esaterako, euskal kulturaren erakuslehio da Katalunian eta azken urteotan makina bat euskal idazle, kantari, politikari, herri eragile eta sortzaile pasa dira bertatik. Egunotan, horietako asko azokako standean izango dira bisitari.

Gehiago irakurri...


Ameriketako euskal argitaldarien bilera Montevideon, "Euskararen Eguna-Euskal Liburua" saioen baitan

2015/12/02

Ekitaldietako programa

Euskararen Eguna eta ospakizun honen inguruan mundu osoan antolatutako ekitaldiak erabateko protagonista dira egunotan Diaspora osoan. Jarduera horien artean, Argentinakoekin eta beste herrialde batzuetakoekin batera, Uruguaikoak nabarmendu dira, "Euskara Eguna 2015 - Euskal Liburua Ameriketan" izeneko jardunaldiak egingo baitira Montevideon, abenduaren 3, 4 eta 5ean, Euskal Erria EEa antolatzaile, tartean Ameriketako euskal argitaldarien bilkura bat. Azpimarratzekoa, lehenengoz aspaldiko partez, Nafarroako Gobernuko ordezkari ofizial batek parte hartuko duela ospakizunean: Mikel Irujok Nafarroako Gobernuaren ordezkari denak Bruselan.

Gehiago irakurri...


Patxi Baztarrikak emandako hitzaldiaren baitan ikasturteko agiriak jaso zituzten La Platako euskara ikasleek

2015/12/02

Patxi Bazterrikak eskuratu zizkien ikasturteko agiriak La Platako ikasleei (argazkia Euskadiko Ordezkaritzak)

Argentinan Euskaraz Programaren 25. Urteurreneko egitarauaren barruan, “Euskarak azken 30 urteotan izan duen bilakaera soziala: kasu paradigmatikoa” hitzaldia eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak La Platako Presidentzia Aretoan. Unibertsitateko eta Euzko Etxea-ko hainbat euskara ikaslek hartu zuten parte aktibitatean, eta hitzaldia bukatzean 2015eko ikasturteko agiriak jaso zituzten.

Gehiago irakurri...


Montevideotik Sydneyra, Euskararen Eguneko ospakizunak munduko bazter guztietara helduko dira

2015/12/01

Londresko euskaldunak Euskararen Eguna ospatzen National Gallery museoko eskaileratan aurreko edizio batean (argazkia Londres EE)

Etzi ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna eta urtero legez, mundu osoko euskal etxeek bat egingo dute hitzorduarekin. Diasporako euskal komunitateak dira munduan euskal kulturaren erakusgarri onenak eta, beste behin ere, gizon eta emakume hauek euren ahalegina eta denbora emango dute euskararekiko euren engaiamendua erakusteko. Buenos Aires, Montevideo, Sydney, Boise, Bartzelona, Mexiko... hona hitzordu horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


Ohorezko bazkide izendatu du Mikel Ezkerro Toki Eder EEak eta Omenaldia egingo die Euskadiko bazkideei

2015/12/01

Mikel Ezkerro Jose C Paz-eko Toki Eder Euskal Etxe-ko Ohorezko Kide da, Buenos Aires probintzian

Omenaldi bazkaria abenduaren 6an izango da eta urteari amaiera emateko egingo diren ekintzen baitan eskainiko da. Ohorea euskal etxeko kide diren Euskal Herrian jaiotako 16 lagunei egingo zaie, Euskal Etxearen egoitzan. Horrekin batera, Toki Eder-ek jakinarazi du euskal elkarte josecepaztarrak Ohorezko Kide izendatu dutela Mikel Ezkerro irakaslea.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz egin du bere XII Biltzarra Mexiko Hiriko Mikeldi euskal talde eno-gastronomikoak

2015/12/01

Mikeldiko taldekideak "Valle de Guadalupe" ardo-eskualdera egin zuten irteera batean

Hamabigarrenez egin dute euren urteroko Biltzarra Mexiko Hiriko Mikeldi euskal talde eno-gastronomikoko kideek. Hainbat erronka eta aukera ere ekarri dituen urte baten ondoren, taldekideak elkarteko diruzain den Mikel Merodio anfitrioi zutela bildu ziren ogia partitzeko eta elkarteak 2016rako proposatuko dituen planak aztertzeko, azladu dio EuskalKultura.com-i taldeko bozeramale Julen Garritzek.

Gehiago irakurri...


Nerea Mujika, Gerediaga: "Urtez-urte euskal etxe ezberdinak ekarri nahi ditugu Durangora stand batekin; aurten, Bartzelona"

2015/11/30

Durangoko Azoka

Ate joka da dagoeneko Durangoko Azoka, eta aurten, gainera, urtemuga biribila ospatzeko prest; izan ere, euskal kulturaren bilgune honek mende erdia bete du. 50 urte hauetan Diasporarekin harreman oparoa mantendu du azokak, eta horrela jarraitzeko egitasmo berri bat jarri dute abian, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan: urtero urtero euskal etxe bat gonbidatu nahi dute azokara. Aurten Bartzelonako Euskal Etxea izango da bertan, Nerea Mujika Gerediaga elkarteko presidenteak EuskalKultura.com-i adierazi dionez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia