euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Carmelo Urza: "USAC munduko hainbat herrialdetara iristen da egun, baina gure erroak Euskal Herrian daude"

2015/12/23

Carmelo Urza, 67, USACeko egoitza nagusiaren atarian, Nevadako Unibertsitateko Renoko kanpusean (argazkia EuskalKultura.com)

Carmelo Urzak bizitza osoa darama unibertsitari amerikarrei atzerrian ikasteko aukerak ematen. Boise State unibertsitatean lizentziatua, Iowakoan Letretan doktore, 30 urtetik gora bete ditu USACen zuzendari, bulego nagusia Nevadako Unibertsitateko Renoko kanpusean, bertako egoitzako banderen artean ikurriña ere badagoela eta partzuergoaren logoa lauburua izanik, ekimen osoaren jatorri euskaldunaren adierazgarri.

Gehiago irakurri...


Bristoleko Euskal Etxeak aurkezpen ofiziala egin zuen eta logo lehiaketako bi finalistak aukeratu zituen

2015/12/23

Bristoleko Euskal Etxeko bazkide eta lagun batzuk elkartearen aurkezpen ekitaldian (argazkia Bristol EE)

Iragan abenduaren 5ean Erresuma Batuko hegomendebaldean bizi diren euskaldunek Bristoleko Euskal Etxearen aurkezpen ofiziala egin zuten. Ekitaldian elkartearen zuzendaritza batzordea aukeratu zen eta euskal etxearen logoa aukeratzeko lehiaketan bi diseinu finalistak hautatu zituzten bazkideek. Euskal etxe berria martxan da dagoeneko eta ideia eta asmo berriekin bor bor dator.

Gehiago irakurri...


Euskal etxe berri bat onartu du Eusko Jaurlaritzak erregistro ofizialean: Marseillako Euskal Etxea

2015/12/23

Marseillako Euskal Etxe gaztearen logoa

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak euskal etxe berri bat onartu zuen ofizialki atzoko Gobernu Kontseiluan euskal etxeen erregistroaren baitan: Marseillako euskal etxe gaztea "Marseillako Euskal Etxea-Maison Basque de Marseille" izenarekin onartua izan da euskal etxeen erregistro orokorrean.

Gehiago irakurri...


Euskal sukaldaritza, zinea eta musika San Luis probintziako Etorkinen Jaian, Villa Mercedesko EEaren eskutik

2015/12/23

San Luis probintziako Etorkinen Jaiaren 15. edizioa

Probintziako Immigranteen Jaia bere 15. ediziora iritsi da aurten San Luisen eta Villa Mercedesko Euskal Etxeak bermatu du euskaldunen presentzia. Euskal Herritik propio etorritako Kepa Ramos Herrero enpresari bilbotarra lagun, euskal etxeko kideek jaiaren programako ekintza guztietan hartu zuten parte. Euskara ere entzun zen Calle Angosta delako jai-gunean, Carlos Gabilondok aurkeztutako Loreak filmari eta Camerata de la Luna abesbatzak emandako kantaldiari esker.

Gehiago irakurri...


Montevideotik eta Santiagotik ere, Euskararen Eguneko argazki gehiago: euskal hiztunak kalera atera ziren festa ospatzera

2015/12/22

Montevideoko Aldaxka euskal elkarteko kideak kalera atera ziren herrikideei euskal hizkuntzaren berri ematera

Urte ia amaitzear dela, oraindik ere ari zaizkigu heltzen Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunetako argazkiak. Azken zakukada honetan bildu ditugu Txileko Santiagoko "Colectividad Vasca" elkarteak egin zuen festakoak eta Montevideoko Aldaxka euskal elkartearen ospakizunekoak; azken hauek hiriko kaleetan ibili ziren euskararen berri ematen Montevideoko hiritarrei.

Gehiago irakurri...


Meggan Laxalt: “Leku fisikoak beti izango dira garrantzitsuak, gizakien arteko harremanen muinean daude”

2015/12/22

Meggan, Boiseko Basque Block-ean, amaitu berri duen masterrerako egindako beste proiektu baten parean; berak dekoratu zuen elektrizitate kutxa hori, euskal izenekin (Argazkia: M.L.M.)

Azaroaren 20an defendatu zuen tesia Meggan Laxalt Mackey-k, Boiseko ‘Basque Block’-en bertan. Gune sinbolikoa, inondik ere, ‘Lekuak: The Basque Places of Boise, Idaho’ (Lekuak: Boiseko euskal guneak) deitutako lana aurkezteko. Leku Ona jatetxe sotoan izan zen aurkezpena, berrogei lagun inguru aurrean. “Oso gauza polita izan zen; galdera asko eta ederrak egin zizkidaten entzuleek ere”, esan dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Olentzeroren bisita jaso duen Chascomusko Euskal Etxeak egun batzuk luzatu du Udaleku 2016rako izen-ematea

2015/12/22

2016ko Udalekua sustatzeko afixa

Ahalik eta lagun gehienen partaidetza bultzatze aldera, astebete atzeratu du Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak Udalekuan parte hartzeko izena emateko epea. 12 eta 16 urte arteko gazteei zuzendutako ekitaldi hau urtarrilaren 5etik 9ra izango da, aurten euskal musikarekin lotuta dagoen nobedade polit batekin. Udalekua heldu bitartean, Olentzeroren bisita jaso dute joan den igandean Chascomuseko lagunek.

Gehiago irakurri...


Gabonak euskal estiloan zoriondu nahi? Hona Olentzerori idazteko edo postal pertsonalak sortzeko aplikazioak

2015/12/21

"Olentzeroren gutuna" aplikazioari esker zure mezua nahi duzun unean bidali ahalko duzu

Gaur Santo Tomas eguna eta Gabonak ate joka; heldu da garaia Eguberriak zoriontzeko familiari eta gertukoei. Lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei eta sarean badira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak 2016ko Euskal Aste Nazionalerako logoa diseinatzeko lehiaketa jarri du abian

2015/12/21

2015eko Macachingo Euskal Aste Nazionalaren logoa

Diseinuak bidaltzeko epea urtarrilaren 15ean bukatuko da eta emaitzak urtarrilaren 23an jakinaraziko dira, euskal etxe antolatzailearen San Sebastian afarian. Sariari dagokionez, 4000 peso irabaziko ditu logo hautatuaren egileak, esku diruz.

Gehiago irakurri...


Oroipen eta malkoak Toki Eder Euskal Etxeak Euskadin jaiotako kideei egindako omenaldian

2015/12/21

Toki Eder Euskal Etxeko kideak, euren diplomak jasotzen

Euskal Herrian jaioak diren erakundeko berrogeita hamar kide omendu zituen Jose C. Pazeko Euskal Etxeak urte amaierako bazkarian. Zeremonia oso hunkigarria izan zen batez ere diplomak eman zitzaizkienean Argentinan bizi diren saridunei.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia