2024/06/27

Oholtzen gainean daramatzan 40 urteak ospatzea du birak helburu eta Kanariar Uharteetan hasiko da, urtarrilean, eta Europa, Amerika eta Asiako hainbat hiritara iritsiko da 2025. urtean zehar. Azken kontzertua urriaren 4an izango da baina hiria oraindik zehaztu gabe dago. Hamaika urte pasa ditu musikari irundarrak oholtzetara igo eta nazioarteko birarik egin gabe, eta honakoak helburu zehatza du: ...
Gehiago irakurri...
2024/06/26

Jarduera eta emozio handiko orduak bizi izan dira joan den asteburuan Mar del Platako Denak Bat-en, euskal etxea bi ekitaldi garrantzitsuren egoitza izan baita, batetik, euskal etxe argentinarretako musikarien biltoki, FEVAko musikarien urteko lehenengo bilkuran, Bahia Blancako Euskal Aste Nazionaleko euren partaidetza prestatzearren; eta horrez gain, 2024ko Dantzari Ohiaren Jaia egin du, bertako Beti Alai dantza ...
Gehiago irakurri...
2024/06/26

Pucelako euskal elkarteak aldiro egin ohi duen Euskal Herrirako irteera egin du. Joan den astebutuan, Valladolideko Gure Txoko Euskal Etxeko lagun kuadrilla bat Donostiaraino heldu zen, elkarteko abesbatza ordezkaritzako ikur eta erakusgarri aitzindari harturik. Abesbatzak kontzertu dezente eskaintzen ditu Gaztela eta Leon erkidegoan eta kanpoan ere bai. Kasu honetan, joan den igandean Donostiako Artzai Onaren ...
Gehiago irakurri...
2024/06/25

Atzerriko goi-mailako zentroetan euskara irakasteko irakurleei bideratutako prestakuntza ikastaroa antolatu dute beste behin Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskararen eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errektoreordetzak. Ikastaroa urriaren 4tik azaroaren 30era burutuko da ostiral eta larunbatetan, EHUko Donostiako Campuseko Elbira Zipitria eraikinean ...
Gehiago irakurri...
2024/06/25

Guillermo Larregui Euskal Etxearen sorrera data esanguratsua da Argentinan, izan ere, aberri-data nagusietako bat ere bada-eta, Banderaren Eguna, hain zuzen. Joan den ekainaren 20an Chacabucoko Euskal Etxeak 35 urte bete zituen eta aurtengo ospakizunak ezaugarri bereziak izan zituen. Uztailean jai handi batekin ospatu behar dute, baina bitartean, ohiko topa eginez ospatu zuten eta, Argentinako ...
Gehiago irakurri...
2024/06/24

Euskal Etxeei zuzendutako emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko prestakuntza eta sentsibilizazio-proiektuaren baitan, maskulinitateei buruzko jarduera birtual bat egingo da. Topaketak “Zer esan nahi du 21. mendeko gizona izateak? Gizonen zeregina berdintasunean oinarritutako gizarte bat eraikitzeko” du izenburua eta Berdintasunean eta Maskulinitateetan aditua den Josetxu Riviere Aranda izango ...
Gehiago irakurri...
2024/06/24

Haur eta gazte musikariak ere partaide, kontzertu arrakastatsua eskaini zuten joan den larunbatean ekainaren 15ean Mendozan, bertako Denak Bat Euskal Etxearen egoitzan, hiriko Cantate taldeak eta Euskal Etxeko Abesbatzak. Talde anfitrioiko kide askoren debuta izan zen eta publikoa abegikor eta harreratsu izan zuten, txalo zaparrada ederrak eskainirik. Estilo desberdinetako ...
Gehiago irakurri...
2024/06/21

Ilusio handiz bizi du jende askok Euskal Herrian San Juan Gaua eta ilusio berarekin ospatzen dute munduan zehar sakabanatuta dauden euskal etxe eta euskaldunek. Berez ekainaren 23an bada, San Juan Egunaren bezperan, Diasporan asteburuaren bueltara ekartzen dute deialdi gehienek. Adibidez, Berlinen, gaur bertan, ostirala, egingo dute ospakizuna. Berlingo 'Gernika' euskal elkarteak, Berlingo katalan Castellers ...
Gehiago irakurri...
2024/06/20

"Ez daukat euskal odolik, Itziar Ituñoren zalea naiz eta beragatik hasi nintzen euskara ikasten” aitortu dio EuskalKultura.eus-en Buenos Airesko korrespontsalari Maria Sol Cicero argentinarrak, aste honetan bertan ebatzi den Madrilgo Euskal Etxearen Poesia Lehiaketako irabazleetako bat denak. Madrilgo Euskal Etxeak hamabi urte daramatza euskarazko poesia lehiaketa hau antolatzen eta hau izan ...
Gehiago irakurri...
2024/06/20

Mallorcako Artea Euskal Etxeak iragarri berria du euskara irakasle baten bila ari dela, uda ostean hasiko den ikasturteari begira. EuskalKultura.eus-en erredakziora bidali duen oharrean dioenez, plazaratu duen proposamena datorren urrian hasi eta ekainera arte luzatuko den ikasturterako egiten du, eta EGA duen edo irakaslea den pertsona bat xerkatzen du, Euskal Etxeak Palman, Obra Cultural Balear-ekin duen ...
Gehiago irakurri...