euskal diaspora eta kultura
2017/10/04
Espainiako poliziaren jokabideak zortziehundik gora zauritu utzi zituen populazio zibilean joan den igandean, urriaren 1ean, Kataluniako gobernuak deitutako --eta epaileek legez kanpokotzat jotako-- erreferendum deiari erantzun zion bi milioitik gorako biztanleria bozkatzera joan zenean. Bartzelonan eta beste hamaika herri eta hiri katalanetan jasotako irudiek mundua zeharkatu dute komunikabideen eta sare sozialen bidez eta, horien aurrean, euskal diasporako hamaika pertsona eta erakundek alkartasuna adierazi diote Kataluniako herriari.
2017/10/03
‘Y volverán a ser árboles’ izeneko literatura elkarteak Bakearen Nazioarteko Egunaren baitan antolatutako ekimenekin bat eginez, bi ekintza burutu zituen Pehuajoko Etxe Alai Euskal Etxeak. Goizean, euskal gizataldeko zenbait ordezkarik haritz bat landatu zuten herriko Bakearen Arkuaren aurrean. Arratsaldean, Euskal Etxearen egoitzan bildu ziren lagunak, aurten Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrena dela-eta, Bizkaiko herrixkak jasandako erasoa gogora ekartzera.
2017/10/03
Estatu Batuetako Euskadiren Ordezkaritza, New Yorken egoitza duen Europar Amerikar Merkataritza Ganberako (EACC ingeleseko bere sigletan) kide da eta elkarte honek hilabetero ateratzen duen buletinak bere euskal partaide hau nabarmendu du "Monthly Member Spotlight" izeneko atalean bere azkeneko alean, 2017ko irailekoan. 1926an sortutako irabazteko asmorik gabeko erakunde hau elkarte pribatu, independente eta ez-politkoa da eta itsasoz bi aldeetako harremanak sustatzea du helburu.
2017/10/02
‘Otegui’ zubiak Lavalleja departamentua zeharkatzen duen San Francisco errekaren bi ertzak lotzen ditu, Minas hiriaren sarreran. Zubia eraikiarazi zuen euskal jatorrizko Otegui familiari omenaldia egite aldera, Zubiaren inaugurazioaren 90. Urteurrenean, euskal gizataldea gonbidatu zuten Lavallejako Udalak, bertako Kultur Etxeak eta Otegui sendiaren ondorengoek berek, urtemuga ospatzeko.
2017/10/02
Euskal zinema Argentinako bazter orotan zabaldu dute Gabilondok eta haren emazte Norma Carrizok. 2011n ekin zioten filmak autoan sartu eta zinemaren bidez euskal kultura ezagutarazteari. Honako elkarrizketa Berria egunkariak eman du argitara, Pello Zubiriak eginik Carlos eta Norma Donostian direla-eta Zinemaldian parte hartu eta kontaktu eta proposamen berriak argentinaratuz euren lanari eutsi eta hobetzekotan.
2017/09/29
Urriaren 2an hasiko dira aurten ‘Universidad Vasca de Buenos Aires’ (Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea) taldeak antolatutako Euskal Jardunaldiak. Ekitaldiak Kongresu Argentinarreko Liburutegian izango dira, arratsaldez, eta sarrera libre eta doan. Ekitaldiaren aurtengo edizioa Buenos Airesko Zutarriak euskal taldearen emanaldi batekin hasiko da baina beste hainbat jarduera mota eskainiko dira urriaren 11ra arte, tartean, zine emanaldiak eta hitzaldiak.
2017/09/28
Urkulluren bidaia urriko azken astean eta azaroko lehenengoan izango da. Lehendakariak Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Azpiegitura sailburua lagun izango du, besteak beste, bidaiaren eduki ekonomiko handiagatik. Kointzidentziaz, Kanada eta AEBetako euskal erakundeen bilgarri den NABO federazioak datorren asteko asteburuan egingo du bere Udazkeneko Bilera Montrealen. Bere bidaian, Urkullu Montrealgo euskaldunekin biltzea aurreikusten da.
2017/09/28
Erakundearen kultur programaren barruan ‘Donibane Lohizune, hiri liluragarria’ izenburupeko hitzaldia emango du gaur Mariana Fernandez Castelli Historia irakasleak argentinar hiriburuko Iparraldeko Euskal Etxean. Hitzordua 19:30etan da, irekia nahi duen ororentzat. Komunitateari begirako aktibitateen eskaintza zabaltzeko, euskara klaseak ere sartu ditu instituzioko Kultur Azpibatzordeak urteko programan. Eskolak asteartetan dira, 19etatik 21etara eta ikastaroa abenduraino luzatuko da.
2017/09/27
Eñaut Gereñu Mujika lehendakari duen zuzendaritza berria hautatu du Valparaisoko Eusko Etxeak irailaren 12an eginiko ezohiko biltzar nagusian, elkartearen ohiko bilera batera deituz urriaren 6rako (azken orduan, aldatu egin da 5eyik 6ra). Eñaut Gereñurekin batera, zuzendari talde berriko kide dira Gonzalo Arrellano, lehendakariorde; Sandra Travieso, diruzain; Juan Manuel Olaechea, diruzainorde; Beatriz Arizaga, idazkari; eta Lorena Espinosa, idazkariorde, beste zenbaiten artean.
2017/09/27
Ostiralean hasiko dira iristen Viedmara eskualdeko euskal elkarteetako ordezkariak. Topaketako aktibitate nagusiak, berriz, larunbatean izango dira, goizeko bederatzietatik biharamuneko ordu txikiak arte. Orain arte baieztatu dute euren partaidetza Comodoro Rivadavia, Neuquen-Cipolletti (Baskos de la Confluencia), Rio Colorado, Puerto Madryn eta San Martin de los Andes hirietako euskal etxeek. Topaketarekin batera Euskal Zine Zikloaren emanaldi berri bat ere eskainiko ere Viedmako Aberri Etxea Euskal Etxeak, bertaratu nahi duten guztientzat.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus