euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Diasporako Euskaldunak: Sanfermin giroko artikulua argitaratu dute Nafarroan Esther Ciganda estatubatuarraz, "pilotari eta korrikari"

2018/07/10

"Bere praka motzek soilik salatzen zuten 'giri' gisa. Estatu Batuetara migratutako nafarren alaba, Far Westeko baserritarren azentuaz mintzo du euskara. haurra zela ezagutu zituen Iruñeko Sanferminak,entzierroa korritu zuen eta Euskal Pilota Mundu-Txapelketetan parte hartu zuen". Noticias de Navarra egunkariak Sanfermin giroko artikulua argitaratu du astelehen honetan, Dani Burgui-k sinatua, Esther Ciganda euskal amerikarraz. Washington estatuko Moses Lake herrian jaioa, oso pertsona ezaguna da AEBetako euskal diasporaren munuan.

Gehiago irakurri...


"Migrazioa eta Mugikortasuna kanpoan den euskal komunitatean" aztergai ostegun-ostiral honetan EHUko Uda Ikastaroetan

2018/07/09

Kanpoan den euskal komunitate osora nola hurreratu --komunitate historikora zein egungo diaspora berrira-- eta alor honetan mugitu eta politikak garatzeko osagai, baldintza, jakingarri eta ekarpenak aipatu, landu eta mahaigaineratuko ditu ikastaro honek, Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko lankidetza eragin eta elkarren aurrerabidea bultzatzeko bideak arakatuz, tartean euskal gazte atzerriratuei ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak ‘Kontaketa Harrigarriak 2018’ Literatur Lehiaketako irabazleen izenak jakinarazi ditu

2018/07/09

Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak tinko jarraitzen du urtero bere Literatur Lehiaketa antolatzen. ‘Kontaketa Harrigarriak’en 10. edizioa bukatu berria da eta sariak Euskal Etxea antolatzaile duen San Inazio jaiaren baitan banatuko dituzte antolatzaileek, abuztuaren 28an, goizeko 10:30etan. Hona ekainaren 30ean argitaratutako epaiak aldarrikatzen dituen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Emakumeari buruzko hitzaldi batekin amaitu da joan den ostiralean Uruguaiko Carmelon "Begiradak Eraldatzen' erakusketa

2018/07/09

Maite Bengoa Tejeriak euskal emakumeari buruz hitz egin zuen Carmelon Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxetan bisitagai egon ondoren, Carmelo herriko Ibai Ondoko Etxera iritsi zen ekainaren bigarren hamabostaldian ‘Begiradak eraldatzen’ erakusketa. Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) plazaratutako hainbat kanpainatako materiala biltzen duen erakusketa da 'Begiradak Eraldatzen'. Kontzientziazio honen inguruan bestelako ekintza eta proposamenak bildu ditu ...

Gehiago irakurri...


Kirol eta dantza tailerrekin emango ditu gaur lehenengo pausoak ‘Anima Zaitez! 2018’ programak Villa Mariako Euzko Etxean

2018/07/09

'Anima Zaitez!' programaren 2018ko ekintzak (lehenengo astea) Iritsi berriak dira Villa Mariara 2018ko ‘Anima Zaitez!’ truke programan parte hartuko duten Euskal Herriko lau gazteak. Nerea Aretxabaleta Aramendi bizkaitarra, Beñat Aizpurua Vazquez gipuzkoarra, Oihane Ardanaz Garasa nafarra eta Gorka Etxeandia arabarra Argentinan daude eta larunbatean Sanferminak Rosarioko Zazpirak Bat-en ospatu ondoren, harrera egin zieten atzo Villa Mariako Euzko Etxeko ...

Gehiago irakurri...


Igandean, uztailaren 8an, hasiko da Nevadako Renon NABO Udaleku 2018, 7 estatutako 100 gazte partaide

2018/07/06

NABO Udalekuren aurreko edizio bateko argazkia, Wyoming-eko Buffalon Aurtengoa ere iritsi da eta datorren igande hau izango da Nevadako Reno hirian 2018ko NABO Udalekuan parte hartuko duten 100 haur eta gaztetxoen elkarretaratze momentu eta biltoki. Gurasoek euren seme-alabak eraman eta bertan utziko dituzte, Kate Camino zuzendari duen begirale-taldearen esku, eurekin ia pare bat asteko bidea egin dezaten. Igandea, beraz, familien egun batzutarako despediden eguna izango ...

Gehiago irakurri...


Aukera ederra: Madrilen, euskara ikas dezakezu Konplutensean, eta 6 kreditu lortu egiten ari zaren ikasketetan

2018/07/06

Madrilgo Unibertsitate Konplutensean ikasle bazara, hauxe duzu aukera ederra euskera ikasteko eta aldi berean aurrera egiteko zure ikasketen kredituekin. Hasi berria da 2018-2019 ikasturterako matrikulazio epea eta hauxe duzu momentua zeure euskarari merezi duen bultzada emateko, eta modu eroso eta errazean, Karlos Cid Abasolo madrildar irakasle euskaldun ezaguna irakasle duzula gainera. Zergatik ez informazioa ...

Gehiago irakurri...


Patagonia argentinarrean, Barilocheko Mendiko Euzko Etxeak bere biziarteko kideak saritu zituen elkartearen 37. urteurrenean

2018/07/06

Barilocheko Euskal Etxearen 37. urteurren jaia Urtebetetze festa Nahuel Huapi Lakuaren aurreko euren egoitzan ospatu zuten Mendiko Euzko Etxeko lagunek afari batekin. Afalostean dantza ikuskizuna eskaini zuten euskal elkarteko dantzariek, Mendiko Dantzariek, eta beste batzuen artean, Zuberoako Maskarada dantzatu zuten. Dantza erakusketa bukatuta, publikoa ere animatu zen eta erromeria berandu arte luzatu zen.

Gehiago irakurri...


‘Askatasunaren Bidea’ elkarte argentinarrak Euskal Kultur Tailerreko ikasleekin ospatu zuen bere 9. urteurrena

2018/07/06

Askatasunaren Bidea elkartearen 9. urteurrena Buenos Aires probintziako ‘Askatasunaren Bidea’ elkarteak 9 urte bete ditu ekainaren 21ean eta Mariana Fernandez Castelli irakaslea eskaintzen ari den Euskal Kultur Tailerreko kideekin ospatu zuen. Tailerrean euskal emakumearekin lotura duten gaiak jorratzen ari dira aurten tailer-kideak, esan nahi baita euskal emakumea arlo, egoera eta historiaren une ezberdinetan aztertuz. Saioa bukatuta, ...

Gehiago irakurri...


Aldarean 40 bat apaiz eta fraiderekin, Belokeko komentuan eman zaio azken agurra aita Adrien Gachiteguy aldudar diasporazaleari

2018/07/05

Adrien Gachiteguy eta AEBetako euskal diasporari buruzko bere liburua (arg. EuskalKultura.com)

97 urte bete berritan, gaixotasunak eraman du Aita Adrien Gachiteguy aldudar beneditarra. Gaztetan Afrikan eta Ipar Ameriketan ibilia, ongi ezagutu zuen euskal diaspora. Izan ere Estatu Batuetako euskaldunei buruz 1955ean argitaratu zuen liburua erreferentziala da mundu hura ezaguteko. Jende alde ederrak parte hartu du Belokeko Fraidetxean egindako ehorzketetan. Aldarean baziren 40 bat apaiz eta fraide, Lazkaotik eta Estibalitzetik etorriak barne. Entzun dira ere Jean-Mixel Bide iloba, aihertar artzain laborariaren lekukotasuna, eta artikulu honen amaiera dauden Laka bertsolariaren hiru bertsoak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia