euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kanadako Cape Bretongo Unibertsitateak Konferentzia antolatu du irailean Euskal-Mi'kmaw Kultur-Trukeari buruz

2018/07/12

Euskaldunen eta Mi'kmaq-en arteko harremanak aztergai irailaren 27 eta 28an Vape Breton-en, Kanadan Eskozia Berriko Sydney-n egoitza duen Cape Bretongo Unibertsitate (CBU) kanadatarra Konferentzia ari da antolatzen irailaren 27 eta 28an Euskaldunen eta Mi'kmaw leinuaren arteko kultur trukeaz eta, izan ere, zabaldu berria du bertan parte izateko izena emateko epea. Unibertsitateko Unama-ki College-ak 70etik gora partaide bilduko ditu bi herrialdeon artean luzeak diren loturak eta komunean daukaten historia ...

Gehiago irakurri...


Cordobako Euskal Etxeari laguntzea, Euskal Herrirako bidaia bat irabazteko aukera izanez: Salgai daude Gure Txokoaren laguntza bonoak

2018/07/12

Laguntza bonoa erosteko egonbitea Iaz bezala, kanpaina bat abiarazi du Cordobako Euskal Etxeak erakundearen gastuei aurre egiteko dirua biltzea helburu. 1000 pesoko 210 laguntza bono plazaratu ditu eta erosten dituztenen artean Euskal Herrira joateko joan-etorriko hegazkin txartel bat zozketatuko du. Erosteko erraztasunak ipini dituzte; bonoa kuotatan ordain daiteke, eta bost kuota horiek ordainduta zozketa bat egingo da bonoak erosi dituztenen ...

Gehiago irakurri...


San Fermin jaiaren astean zapi gorriak non-nahi Euskal Herrian eta euskal diasporan ere bai (I)

2018/07/11

2018ko Sanferminak direla eta Rosarioko Nafar Etxeak eskainitako meza Milaka dira mundu osoan sanfermintzaleak. Baina haietako batzuk bakarrik daukate aukera Iruñera bertaratzeko uztaileko lehenengo astean jaia barrutik bizitzeko. Diasporako kideen artean, beste askok euren herriko euskal edo nafar etxean ospatzen saiatzen dira, zazpi gorria eskuan, bihotza Nafarroara begira.

Gehiago irakurri...


Boisen euskal diseinuko bitxi, apaingarri eta osagaiak egiten dituen Ahizpak enpresa, 'Uztaileko Artista' Elkoko Museoan

2018/07/11

Boisen egoitza duen Ahizpak diseinu & arte enpresa 'Uztaileko Artista' hautatu du Elkoko Northeastern Nevada Museum-ek Bitxiak, apaingarriak eta etxerako edo soinean eramateko diseinuzko objektu eta gutiziak asmatu eta gauzatzen dituzten bi ahizpek sortu zuten Boisen (Idaho) Ahizpak enpresa. Maite Iribarren-Gorrindo and Izar Bicandi Nevadan jaiotako euskal diasporako bi ahizpa dira, Estatu Batuetako Mendabaldeko euskal komunitateen gerizpean haziak eta euren euskaltasun horretatik egiten diote ekarria diseinuaren munduari. Uztail ...

Gehiago irakurri...


2018ko Argentinako Euskal Astea: Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak jaialdiaren logoa ezagutarazi du

2018/07/11

2018ko Mar del Platako Euskal Aste Nazionaleko irudia Argentinako Euskal Aste Nazionaleko irudiak bi ospakizunen esanahia adierazi behar zuten: Euskal Astearen ikur behar zuen izan eta, aldi berean, elkarretaratzearen antolatzaile den Denak Bat Euskal Etxearen 75. urteurrena ere behar zuen islatu. Diseinuak, arauen arabera, euskal kultura eta nortasuna iraunaraztearen baloreak ere jaso behar zituen. Aurkeztutako lanen artean –guztira ...

Gehiago irakurri...


Plaka bat desestali dute duela 80 urte gerrako euskal haurren babesleku izan zen etxe batean Gales-ko Newport-en

2018/07/11

Plaka desestaltze ekitaldia Newport-eko Caerleon-en eta plakaren detailea (argazkiak  South Wales Argus) Newport hiri galestarrak plaka bat desestali zuen joan den astelehenean duela 81 urte bertara gerra bonbardeketen izukeriatik ihesean iritsi ziren euskal haurren oroiz. 56 haur ailegatu ziren orduan Euskal Herritik eta Pendragon House izeneko etxean geratu ziren hasiera batean, izan ere aurrerantzean elkartasun pasadizo haren oroigarri izango den plaka duen etxean, Newport-eko Caerleon auzoan. ...

Gehiago irakurri...


200 unibertsitatetik gora bildu dira Deustuan Goi-Hezkuntzako Erakunde Jesuiten Mundu-Batzarreko partaide

2018/07/10

Hirugarren eguna du gaur Deustuko Unibertsitatean, Goi-Hezkuntzako Erakunde Jesuiten Mundu-Batzarrak. "Transforming Our World Together" (Mundua elkarrekin eraldatuz) 300dik gora errektore eta buruzagi, munduko 200dik gorako unibertsitate, college eta goi-hezkuntzako erakunde jesuitetatik etorriak, Bilbo eta Euskal Herria hautatu dute elkargune. Izan ere, biharko saioa Loiolako Santutegian egingo da eta bertan sinatuko dute International Association of Jesuit Universities (IAJU) erakundearen sorrera ofiziala.

Gehiago irakurri...


Ez ahantzi, abuztuaren 2a da azken eguna euskal etxeek 2018ko deialdirako eskabideak aurkez ditzaten

2018/07/10

Euskal etxe eta federazioentzako dirulaguntza deialdia abian da joan den astetik eta epeak, beraz, aurrera doaz. Gogoratu Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak deitu eta Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak ebazten duen deialdiaren xedea, euskal etxe eta federazioen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuetan laguntzea dela, eta eskabideak abuztaren 2a aurkez daitezkeela.

Gehiago irakurri...


Txileko Santiagoko Unibertsitate Katolikoak euskara ikastaro bat eskainiko du, hiru hilabetekoa, orori zabalduta

2018/07/10

Ikastaroa zabaltze afixa Txileko Pontificia Universidad Católica-ko Letra Fakultateak euskara klaseei irekiko dizkie ateak aurten lehen aldiz. Kurtsoa irailean hasiko da eta hiru hilabetetan hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, Europako Hizkuntzen Markoaren A1.1 maila, alegia.

Gehiago irakurri...


"Haztearren, gogoeta" izeneko gazteentzako Tailerrera gonbidatzen du FEVAk, uztailaren 28an Necochean

2018/07/10

FEVAk joan den martxoan Olavarrian antolatutako euskal etxeen topaketa Euskal etxeetako gazte jendeari zuzendutako ekintza Ana Idigorasen ardurapean egingo da eta programa honi jarraituko dio: goizeko 10etan, parte-hartzaileen harrera eta FEVAko agintarien agurra. 10:30etan, tailerraren hasiera; 13etan, bazkaria; 15etatik 18etara, tailerraren jarraipena; 18etatik 18:30etara, atsedenaldia; 18:30etatik 20etara, tailerraren amaiera eta ondorio irakurketa.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia