2019/06/25

Hiru hamarkada daramatza Guillermo Larregui Euskal Etxeak euskal kultura hirian zein eskualdean zabaltzen. Karia horretara, urteurren berezi hau, 'Probintziaren Interesekoa' izendatu du Buenos Aires probintziako Legislaturak, Mauricio Barrientos diputatuak bultzatutako proposamen bati esker. Probintzia mailako errekonozimendu honekin batera, azpimarratzekoa da hiriko alkate Victor Aiola ...
Gehiago irakurri...
2019/06/24

Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa eta egarria euskal diasporaren munduan, nazioartean barrena barreiaturiko euskaldunen eguna ospatu eta Diasporaren izaera bera eta bere partaidetza eta ekarria Euskal Herriari aldarrikatzeko. Iritziak han-hemenka ideia-bilketa publiko batean eskatu ostean, Jaurlaritzak erabaki zuen ospatzeko eguna irailaren 8a izango zela, eta hala egin zen ...
Gehiago irakurri...
2019/06/24

Ekainaren 14an Viña del Mar-en zendu zen aita Kepa Bilbao Lacari agur hunkigarria eman ondoren, datozen asteetan eskainiko dituen ekintzen berri zabaldu du Viña del Mar-Valparaisoaldeko euskal gizataldea biltzen duen Eusko Etxeak. Datorren ostegunean, ekainaren 27an, Euskal Kantuen Gaua egingo dute Valparaisoko La Pará Kultural kultur gunean. Topaketan Euskal Herriko euskarazko eta ...
Gehiago irakurri...
2019/06/24

Ekintzarako Gizarte Konpromisoa bultzatzen duen FOCOS Fundazioak edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako idazleak gonbidatzen ditu ‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdian parte hartzera. Testuak argitaragabeak behar dute izan eta genero literarioari dagokionez, artikulu edo elkarrizketak, kontaketa laburrak edo olerkiak izan daitezke. Nolanahi ere, Argentinan bizi edo bizi izan diren emakume ...
Gehiago irakurri...
2019/06/21

Bi hiriok senidetzeko ahalegin eta kontaktuak 2016an hasi ziren eta denbora honetan hiri kaliforniarreko ordezkariek Lapurdiko kostaldeko hiria bisitatu dute eta baita donibanelohizundarrek ere euren kide kaliforniarra. Urrats berriarekin bat, ikasle trukeak egingo dituzte bi hirion artean eta, izan ere, kultura aldeko konexio eta loturak dira, gazteak tartean dituztenak bereziki, zubilana egiteko planteatu diren ...
Gehiago irakurri...
2019/06/21

Etxepare Euskal Institutuak egindako Ezohiko Deialdiaren baitan Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal etxeetan irakasle ari diren Euskara Munduan programako ikasleek uztailaren 26tik 28ra egingo dituzte euren euskara maila egiaztatzeko probak, Buenos Airesen. Deialdi berezi honen arduraduna Euskara Munduan programako erreferente den Jose Francisco Zinkunegi izango da eta aztertzaileak, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/21

“Elkartu, gogoratu, mintzatu eta Egunabar taldearen une onenak oroitzeko” helburuarekin antolatu zuen Anaitasuna Euskal Etxeak dantzari eta dantzari ohien lehenengo Topaketa hau. Jaia joan den larunbatean, ekainaren 15ean egin zuen eta egitarau abersatsa prestatu zuten antolatzaileek egunaren edergarri: argazki eta bideo bildumak, pintxo, tripaki eta txistorrek osatutako menua eta eskulanak. ...
Gehiago irakurri...
2019/06/20

"The Story of the Basque Children Refugees from the Spanish Civil War" du izena ekainaren 15etik uztailaren 16ra bitartean Londresen garatzen ari den ekimenak. Izenburu hori duen erakusketa zabalik dago Islington Museoan (245 St John Street, London EC1V 4NB), sarrera doanik, Erresuma Batura heldu ziren 4.000 haurren istorioa azalduz. Programa bereko parte, hitzaldiak, lekukotasun-emanaldiak, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/20

“Euskaldunen Bidea” izeneko egitasmoaren baitan, Caraboboko Unibertsitateko sortzaile eta lehenengo errektore izan zen Alejo Zuloaga Egusquiza omenduko du Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak Unibertsitateko errektoretzan eraikitzen ari den monolito batekin. Alejo Zuloaga Egusquiza legelaria 1853an jaio zen Carabobo estatuko San Joaquin herrixkan sustrai gipuzkoarrak zituen ...
Gehiago irakurri...
2019/06/20

38 urte bete ditu Barilocheko Mendiko Eusko Etxeak ekainaren 15ean eta afari batekin ospatu du Nahuel Huapi lakutik metro gutxitara kokatzen den bere egoitzan. Hirurogeita hamar bat lagun bildu ziren ospakizunean, etxeko menuaz gozatu eta Mendiko Dantzariak taldeko txikiek eskainitako euskal dantza ikuskizuna txalotzeko, ohorezko aurreskua tarteko. Topa egiteko unean, hitz batzuk zuzendu ...
Gehiago irakurri...