euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Andrea Bidart: "Uztailaren 14ko kontzertua Bidarrain, birraitatxi-birramatxiren herrian, oso berezia izanen da neretako"

2019/07/11

Kontzertua emango du Andrea Bidart Oteiza kantari euskal kaliforniarrak datorren igandean Bidarrain. Emanaldia goaitatzen ari da Hego Kalifornian sortua baina familiaz Nafarroako bi aldeetako arbasoak dituen Andrea Miren, eta emanaldi hau ez du nonbait bat gehiago izango. "Neretako kontzertu berezia izanen da, zertaz nere birraitatxi eta birramatxi, amaren aldetik, ...

Gehiago irakurri...


Iñaki Unamunoren busto bat inauguratu du Macachinen bertako Udalak Independentzia Plazan, Euskal Etxe aurrean

2019/07/11

Mus Txapelketa Nazionala bertan abiatu baino ordu batzuk lehenago inauguratu dute Macachinen Iñaki Unamuno bergararraren omenezko bustoa. Irudian, bere ondoan, txaloka, Arantxa Anitua eta Sara Pagola. Zorionak, Iñaki! Iñaki Unamunoren omenezko busto bat desestali du joan den asteburuan Macachingo Udalak, Independentzia plazan dagoen 'Iñaki Unamuno' pasealekuan. Goiz hotz baina eguzkitsu batean, herritar asko bertaratu ziren Aurresku batekin hasi zen zeremoniara. Jorge Cabak alkateak omenduaren figura goraipatuz esan zuenez, “Iñakik gure herri ederraren kultura eraikitzen lagundu du. Berari ...

Gehiago irakurri...


Laurak Bat-eko Ignacio Rabuffetti eta Martin Lasarte Argentinako ordezkari Munduko 2019 Mus Txapelketan, Baionan

2019/07/11

Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioko lehenengo eta bigarren postuan geratu ziren bikotea lehian La Pampa probintziako Macachin-en jokatu da azken asteburu honetan Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioa. Maila handiko partida gogorren ostean, Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxeko Ignacio Rabuffetti eta Martin Lasarte izan dira irabazle. Beraz, bikote hiriburutarra joango da urrian Euskal Herrira, Baionan egingo den 2019ko Mundu Txapelketan Argentinaren izenean lehiatzera. ...

Gehiago irakurri...


Jazoera buletin euskal venezuelarraren ale berezia, euskal erbesteratuak Venezuelara iristearen 80. urteurrenean

2019/07/10

Pedro Javier Arriaga Agirre koordinatzaile duen hilabetekariak zenbaki berezia plazaratu du, aste honetan 80 urte bete direla-eta 1939ko uztailaren 9an lehenengo euskal errefuxiatu eta familien iristeratik Venezuelara, Cuba itsasontzian, izukeria frankistatik ihesean. 39 orrialdetan zehar, aldizkariak egitate horren historia egiten du eta batzuen ditu, esaterako, errefuxiatuen ekarle izan ziren Cuba, Flandre, ...

Gehiago irakurri...


Euskal musika eta kirol festa ostiralean Belgikako Ixelles hirian, Biarritzekin duen ahaidetzak 60 urte bete dituela eta

2019/07/10

Elkarretaratzerako gonbidapen kartela, neerlanderaz eta frantsesez 60 urte bete dira Belgikako Ixelles (Elsene neerlanderaz) eta Euskal Herriko Biarritze hiriak ahaidetu zirenetik, eta datorren ostiralean, uztailaren 12an, festa eta elkarretaratze berezi bat eginik ospatuko dute Elsene-ko Place Flagey-n. Besteak beste, sokatira eta euskal  indar-joko/herri-kirolak egingo dituzte, Ezpeletako Ñapurrak elkartearen eskutik, eta euskal giroko hitzordua ...

Gehiago irakurri...


Saladilloko Euskal Etxeko dantzariek ‘Paisanos… de otras tierras’ izeneko ikuskizunean partaide

2019/07/10

Euskal dantzariak Saladilloko ‘Paisanos… de otras tierras’ ikuskizunean ‘Paisanos… de otras tierras’ izenburupean, musika eta dantza ikuskizunak etorkinen dantza eta musikarekiko harremana nahi zuen erakutsi: “Immigranteek gustuko dute abestea eta dantzatzea; hala zen euren jaioterrietan, eta baita itsasontzietan eta herrialde berrietan ere” zioen gonbiteak. Emanaldia ekainaren 29an izan zen, Marconi Antzokian, eta Itxaropen Euskal Etxeko ...

Gehiago irakurri...


Viña-Valparaisoko Euzko Etxeak Rioja Jauregia Museoan ostiralean abiatuko den Euskal Zinema Ziklora gonbidatu du

2019/07/09

Euskal Zinema Zikloko kartela uztailaren 12, 19 eta 26an eskainiko da Viña del Mar-en. Ostiral honetan, inaugurazio zintzur bustitzea 19:00etan Ekimena Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldiaren aurrekari iragarle izango da eta hiru saio izango ditu, datozen hiru ostiraletan, hurrenez hurren emanik Amama (2015), Asier Altuna zuzendari; Oreina (2018), Koldo Almandoz zuzendaria; eta Dantza (2019), Telmo Esnal zuzendari. Sarrera kitorik izango da eta emanaldiak Rioja Jauregia Museoa (Museo de Arte Decorativo Palacio Rioja) delakoan 3skainiko dira ...

Gehiago irakurri...


Teknologia eta alor digitala aztergai bihar Donostian hasiko den 'Bikaintasuna Euskal Ikasketetan' udako ikastaroan

2019/07/09

Ikastaroa bihartik hasita bi egunez garatuko da Donostiako Miramar Jauregian “Bikaintasuna Euskal Ikasketetan” ikastaroa bihar hasiko da Donostiako Miramar Jauregian. EHUko Udako Ikastaroak eta Etxepare Euskal Institutua lankide, ikastaroaren helburua Etxepare Euskal Institutuak munduan zehar duen irakurletza sareko euskara eta euskal kultura irakurleei formakuntza ematea da, ikastaroa interesa duen edonorentzat zabalik badago ere.

Gehiago irakurri...


Joan den larunbat eguerditik Diaspora osoan ari dira San Fermin ospakizunetan (ikus argazki galeria)

2019/07/09

2019ko Sanferminak Mendozako Denak Baten Joan den larunbat eguerdian lehertu ziren Iruñean San Fermin Jaiak eta munduan zehar gure diaspora ez da atzean geratu. Entzierro txikiak, txupinazoak, buruhandi eta erraldoiak, dantzaldiak, bazkariak, topa-egiteak... osagai hauek Diasporan ere antolatu diren ekitaldien parte izan dira,. Leku bakoitzean elementu hauetarik ahal dituztenak hartu dituzte eta hartuko dituzte datozen egunetan festarako, ...

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko hiru gazteren eskutik hasiko da gaur Villa Mariako Euzko Etxean "Anima Zaitez!" ekimeneko laugarren edizioa

2019/07/08

2019ko Anima Zaitez!en programa Gaur hasi eta uztailaren 19ra arte, Anima Zaitez! truke programaren egoitza izango da Villa Mariako Euzko Etxea. Aurrekoetan bezala, 4. edizio honetan ere mota askotako tailerrak eskainiko dituzte horretarako Euskal Herritik propio etorritako gazte euskaldunek. Hiru neska dira, Irati Aranguren Arrizabalaga azpeitiarra, eta Gasteizko Sara Chaves Larrimbe eta Paula Gonzalez Miguel. Eurekin, esku ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia