2019/11/27

Astelehen honetan hil da Buenos Airesen Cristina Cordara, euskal munduan oso ezaguna zen pertsona, musika alorrean bereziki. Argentionar hiriburuko Alkartasuna abesbatzako kantari izan zen, eta Iparraldeko Euskal Etxeko eta bertako Kultura Azpibatzordeko oso kide aktiboa. Iparraldeko Euskal Etxeko idazkari Norma Riosek, segidako lerro hunkigarri hauek bidali dizkigu euskaltzale bikain honi azken ...
Gehiago irakurri...
2019/11/27

Madrilgo Euskal Etxetik pasatu digute abisua, etxeko bazkide duten Ana Adarraga Elizaran-i Parabere-ko Markesa Saria eman berri baitio Espainiako Gastronomia Erret Akademiak "gastronomiari lotutako ekimen editorialik onena" sarituz. 46 urte dira Hernanin jaiotako euskaldun honek Aliana liburudenda zabaldu zuela Madrilen, eta 27 gastronomia gaietan espezialdu zutenetik. 2000. urtean alaba Arantza ...
Gehiago irakurri...
2019/11/26

Batzuetan hobe izaten da irudi bakar bat hamaika azalpen eta hitzaldi baino, eta hauxe uste dugu dela kasua. Segidan dakargun bideoa joan den abuztuan Idahoko Boisen, Estatu Batuetan, bertako euskal komunitatean hazitako Jon Aramburu eta bere emaztegai Krystle-n ezkontzari dagokio. Ezkontza, Boiseko ezkontza bat gehiago izan zen, eta ospakizuna Boiseko Euskal Etxeko aretoetan egin zen, senargaiaren partez ...
Gehiago irakurri...
2019/11/26

Mexiko Hiriko Animasivo animazio zinema jaialdiak euskal lehio bat eskainiko du aurten. Bihar asteazkenetik igandera bitartean --azaroaren 27tik abenduaren 1era-- besteak beste Begoña Vicario animazio zinegilea eta Fermin Muguruza musikari eta zinemagilea izango ditu gonbidatu, Euskal Herritik etorrita. Vicariok "Arkitekturen animazioa" ikastaroa emango du azaroaren 27tik 29ra 11:00etatik ...
Gehiago irakurri...
2019/11/25

Alacanten bizi bazara, jakin ezazu euskara eta euskal kulturaren inguruan mugimendua ari dela sustatzen azken bolada honetan, aukera emanez euskara ikasi, praktikatu, giro euskalduneko saioetan parte hartu eta ikasitakoa lanean jartzeko. Datorren ostiralean, azaroaren 29an, 20:00etan, hiriko Hizkuntza Eskola Ofizialeko euskara ikasleak El Txoko euskal tabernan bilduko dira, Benalua auzoan, bertako jabe donostiarrak ...
Gehiago irakurri...
2019/11/25

Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon abeslari portugaletearrak kantari gisako bere 35. urteurreneko ospakizunen baitan. Nazioarteko Bira honen hasieran Euskal Herriko eta espainiar estatuko hainbat agertokietan aritu bazen ere, gherotik eta urtean zehar Kuban, Uruguain, Txilen eta Argentinan aritu izan da zuzenekoak eskaintzen eta, urtea egoki bukatzeko, oraingoan Mexikora itzuli da '35' ...
Gehiago irakurri...
2019/11/22

Iazko bilkura eta egunpasaren haritik, urtebete eman du Euskal Australiar Alkarteak euskaldunen Australiarako emigrazioaren lekuko eta ondorio den euskal australiar gizataldearen aldeko lanetan, eta iritsi da berriz ere urte azkena, eta bigarren elkarretaratze handia eta egunpasa egin eta ospatzeko momentua.Iaz bezala, Gernikako Zimela jatetxean izango da, eta hitzordua biharko da, azaroaren 23rako, ...
Gehiago irakurri...
2019/11/22

Iñigo Urkullu lehendakaria buru egin da joan den asteazkenean Lehendakaritzan Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeko aurtengo bigarren bilkura, besteak beste Lehendakariak izendaturik bertako kide den Arantxa Anitua Buenos Airesko Laurak Bat-eko eta FEVAko burua ere partaide. Eusko Jaurlaritzako eta euskal erakundeetako ordezkariekin batera, gizarte zibileko zenbait alorreko ordezkariak ere batzen ditu ...
Gehiago irakurri...
2019/11/21

Bi zatitan banatu zen aurten ere ospakizuna. Festari hasiera emateko, zeremoniako banderak sartu ziren kirol zelaietan eta horren ostean, ereserkiak abestu zituen publikoak, bedeinkazioa jaso eta omenaldia egin zien Eskolak jardunbide luzeko bere irakasleei. Protokolozko ekintzak bukaturik, dantzari eta kirolariak izan ziren protagonista agintarien eta publikoaren aurrean, tartean Euskal Echea Eskolako ...
Gehiago irakurri...
2019/11/19

Duela oso ordu gutxi, astelehenean, azaroaren 18 gauean hil da Donostian Pilartxo Lizeaga Pellejero, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri Lizeagaren ama. 87 urte zeuzkan eta azkeneko 15 bat urteak Alzheimer gaisotasuna arerio eman zituen, bere betiko etxean, familiaren amodioa lagun eta babesle. Oso kantuzalea zen eta joan den ostiralean eman zituen bere azkeneko kantuak, ondoren gaur amaiera izan ...
Gehiago irakurri...