euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Azken lau agintaldietan Boiseko alkate izan den Dave Bieter euskaldunak hauteskundeak galdu ditu

2019/12/05

16 urtez Boiseko alkate izan den Dave Bieter bokatzen hauteskundeen lehenengo itzulian Azken lau agintaldietan Boiseko alkate izan den Dave Bieter euskaldunak hauteskundeak galdu ditu aste honetan, bozketen bigarren itzulian, abenduaren 3an, bere aurkari Lauren McLean-ek bozken %65,5a lortu baitu, Bieter-ek berak eskuratutako %34,5aren kontra, aurreneko itzulian erdietsitako aldea eta emaitzak erabat sendotu eta finkatuz. McLean Boise hiriak izango duen lehenengo emakume alkate hautetsia izango ...

Gehiago irakurri...


Dei garrantzitsua: Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldeak laguntza behar du finalaurreko nazionaletara bidaiatu ahal izateko

2019/12/04

Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldea Txapelketa Nazionalean. Azaroaren 24ko partidak Euzko Etxeak antolatu zituen Berri onak ditu La Platako Euzko Etxearen ordezkari den Itsuen Futbol Taldeak; izan ere oso urte ona izan du eta 2019ko Txapelketa Nazionaleko Zilarrezko Kopako finalaurrekoetara iritsi da. Partidak datorren astean, Santiago del Estero probintziako La Banda hirian izango dira, abenduaren 14an, eta Santiago bertako ‘Los Leones’ eta Salta probintziako ‘Popeye’ eta ‘FANS ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna da gaur eta munduko EE eta unibertsitateetan ari dira ospatzen "Bide berriak, modu berriak" lelopean

2019/12/03

2019ko Euskararen Nazioarteko Eguna San Frantzisko Xabier eguna da gaur, abenduaren 3a, Nafarroako Eguna eta ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna. Gure Diasporari loturiko eguna izan da eta segitzen du izaten hein handi batean ENE eta Euskal Herrian ezezik, mundu osoko euskal etxe eta komunitateetan ospatzen da, baita Etxepare Euskal Institutuak nazioartean barreiaturik dituen hamaika unibertsitate eta irakurlegotan ere (Etxepare eta ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutua: mundu osoko unibertsitate eta irakurletzak bat egiten Euskararen Nazioarteko Egunarekin

2019/12/03

Mexikoko UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak bideo eta antzerkiz ospatuko du gaur ENE, irakurlea, Haizea Elizondo Gorroño Euskal Herriarekin eta euskal etxeen eta munduko euskal komunitateen zirkuitoarekin batera, unibertsitateen esparrua da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) modu berezian ospatzen duen hirugarren zangoa. Etxepare Euskal Institutuak nazioartean dauzkan irakurletzetako gehienek egin dute bat ENErekin eta ez da ahaztu behar aipatzen ari garen sareak Euskara eta Euskal Kultura ikasle diren 1.800 bat ...

Gehiago irakurri...


Julia Gomez Prietoren 400 orrialdetik gorako 'Balmaseda en América' liburua aurkezgai bihar bertako Kultur Etxean

2019/12/03

"Balmaseda en América"k Julia Gómez Prieto historialaria du egile Jaso dugun gonbidapenak azaltzen du, liburuak ehunka balmasedarren presentzia amerikarra biltzen duela, 1492tik XX. mende hastapenera arte. "Epe horretan topatuko ditugu Balmasedan jaiotako deskubridore, soldadu, emigrante, merkatari, nabigatzaile, enpresari, merkatari, funtzionario, zerbitzari, idazkari, erlijioso, abenturazale eta bankariak Mundu Berriaren historia markatzen, eta ...

Gehiago irakurri...


Olentzerok eta Bordaleko Euskal Etxeak zabalik izango dute datozen bi larunbatetan euren Eguberriko Euskal Denda

2019/12/02

Olentzero eta Eguberri Euskal Merkatua Bordaleko Euskal Etxean abenduaren 7 eta 14an Olentzerok eta Bordaleko Euskal Etxeak zabalik izango dute datozen bi larunbatetan, abenduaren 7an eta 14an, euren Eguberriko Euskal Denda hiriburu akitaniarrean, 10:30etik 18:30era. Bertatik EuskalKultura.eus-i adierazten zaionez, "Euskal Herriko artista eta artisauak beren obrak aurkeztera etorriko dira" eta "hori gutxi balitz, Kantuz-eko kideek arratsaldea girotuko dute, Eguberri aurreko ...

Gehiago irakurri...


Bartzelona: Euskal Etxeak musika eta koro-poteoaz, Belatz taldearekin eta karaokez ospatuko du asteburu honetan bere urtebetetzea

2019/11/29

Bartzelonako Euskal Etxeak bere 40/25. urtebetetzea ospatuko du asteburu honetan, asteartean Euskararen Eguna eta 13an Olentzero Euskal asteburu trinkoa datorren hau Bartzelonan, hiriko Euskal Etxeak bere urteurrena ospatuko duenaren karietara. Izan ere 40 urte bete dira Euskal Etxea sortu zela hiriburu kataluniarrean, eta 25 egungo egoitzan lanean hasi zela. Hori guztia ospatzeko programa larunbat honetan hasiko da, eguerdian, 'Koro-poteo' batekin, eta egunean zehar haur eta helduentzako ekimenak gauzatuko dira, tartean ...

Gehiago irakurri...


Olavarriako Gure Etxe Maiteak euskal partaidetza bermatu du aurten ere herriaren urteurren jaialdian

2019/11/29

Gure Etxe Maitea Olavarriaren 152. urteurren jaialdian Sortu zutenetik 152 urte bete ditu Buenos Aires probintziako Olavarriak eta euskal aztarnak izenean ere agerian dituen hiri honetan euskal gizataldea bertako ospakizunetako protagonista izaten da urtero-urtero. 70.000 lagun inguru biltzen dituen festa joan den igandean, azaroaren 24an, egin zen, euskal izena ere baduen Helios Eseverri Parkean. EEko lehendakari Maria Susana Mendizabal buru, sukaldaritza stand ...

Gehiago irakurri...


Esker emate eguna da gaur Estatu Batuetan, ikus nola ospatzen duten euskal etxe eta jatetxe batzuetan

2019/11/28

Esker Emate Egunaren bezperan, euskaldunak eta ez euskaldunak Bakersfieldeko euskal jatetxeetara ateratzen dira afaltzera Urteko jai egun berezietakoa da gaurkoa Estatu Batuetan. Bertako euskaldunek ere familia eta adiskideekin bildu eta ospatzeko baliatzen dute, mahai baten inguruan partekatuz eta eskertuz elkarrekin egon ahal izatea, eta ez daudenak ere gogoratuz. Boiseko Euskal Etxeak, elkarretaratzea antolatu zuen atzo bere areto nagusian, biltzeko eta konpartitzeko aukera emanez bere bazkide eta ...

Gehiago irakurri...


Etxean ere euskal sagardo naturala edan nahi duzu? Online salmenten denda estreinatu du ‘Txapela’ sagardoak

2019/11/28

‘Txapela’k online salmenta jarri du abian Argentinan egindako 'Txapela' euskal sagardo naturala martxoan merkaturatu zen eta erantzun ezin hobea lortu du euskal etxe eta jatetxeetan. Argentinako euskal gizataldearen hainbat bilera eta festatan eskaini izan da eta protagonista izan da kolektibitateko jatetxeetan ez ezik, mota askotako jantoki eta jatetxeetan ere antolatutako Pintxo eta Sagardotegi gauetan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia