euskal diaspora eta kultura

2020/04/27
Berri txarra da, seguruenik egungo egoeraren ondotik etorriko zaizkigun berri txar gehiagoren aurrekari. Bakersfield-eko Noriega hotela, AEBetan zabalik zeuden euskal ostatu historikoetan zaharrena denak, iragarri du ez dituela ateak berriz zabalduko gaur egun bizitzen ari garen Covid-19aren krisialdiaren ostean. 1893an Faustino Noriega eta Fernando Etcheverry-k sortua, 1931etik kudeatu du Elizalde familiak. ...
2020/04/27
Chubut probintziako Comodoro Rivadaviako Euskal Etxean ez dago euskara irakaslerik. Beharrei erantzun eta egoera hori konpondu nahian, EEko bazkide bereziki aktibo batek bere gain hartu du irakasle trebatzeko konpromisoa eta laster hasiko da klaseak ematen. Eta nahiz eta duela hilabete gutxi ekin zion lan honi, Eneka Cordobak euskararekin duen harremana betikoa da. Izenak ere salatzen du bere jatorria: ...
2020/04/27
Batzuetan badirudi bizitzarik ez dagoela Koronabirusak eragindako egungo egoeratik kanpo, baina hau ere pasatuko da eta planak egin beharra dago egoera honetatik ateratzen garenerako. Hori oroitarazi digute Bruselako Euskal Etxekoek eta finkatu dute dagoeneko, krisiaren aurretik martxoaren 20rako antolatuta zeukaten Kalakanen kontzertua. Mezu batean adierazi digutenez, "daata berriaren berri ...
2020/04/24
Boiseko BSUk (Boise State University) Bronco Day izena hartzen duen ate ireki eguna egingo du larunbat honetan, normalean presentziala egiten bada ere, aurtengoan ezaguna den pandemia egoera tarteko bideokonferentzia bidez. Unibertsitateko Basque Studies Zentroaren kasuan, ohi bezala World Languages departamentuaren antolaketa barruan egingo dute, hizkuntza bakoitzak bere saioak edukukiko ...
2020/04/24
Urtero antolatzen du Berlingo Euskal Etxeak Gernikako Bonbardaketa gogoratzeko ekitaldia hiriko Guernica Platz-en eta aurtengoan, Koronabirusak eragindako egoera dela-eta, erabateko komentzimendurik gabe eskatu zuten baimena. Gaur goizean jakin berri dute baimena eman dietela, eta ekitaldia egin ahal izango dutela, elkarren arteko tartea zainduz eta hamar pertsonako kopuru-mugarekin. "Oso ...
2020/04/24
2018ko lehenengo edizio arrakastatsuari segida emateko ‘Euskaraldia’ izena hartzen duen ariketa soziolinguistikoaren bigarren edizioa aurten, urte amaieran, egingo da, Antolatzaileek azaldu bezala, “Oraingoan gure arteko mugikortasuna eta aurrez-aurre harremantzeko aukerak murriztu badira ere, Euskaraldiaren bigarren edizioak bere bidea darrai eta azaroaren 20tik abenduaren ...
2020/04/24
Zalantzarik ez da aurtengoa edizio berezia izan dela, erabat ezohikoa Koronabirusaren karietara, segurtasun neurrietara zintzo makurtuz eta Euskal Herrian eta Diasporako herrialde guztietan ere indarrean dagoen elkarretaratzeak oro galerazteko neurriei kasu eginez. Hala ere, hamaika izan ziren euren etxeetako bakoietan ikurrina atera, argazki bat egin eta argazki hori sare sozialetara igoz atxekimendua ...
2020/04/21
EuskalKultura.eus-ek bat egingo du euskal kulturako mila jendetik gora deitu duten bi eguneko grebarekin eta gaur eguerditik etzi eguerdira arte ez du buletina aterako ezta testurik argitaratuko ere, ondoren bere ohiko konpromisoari eusten segitzeko. Greba deia euskal kulturako 800 eragile baino gehiagok egin dute, sektore honen prekarietatea areagotu eta hainbat programa bertan behera ...
2020/04/21
Kanporatu zure talentu eta umore ona. Mallorcako Artea Euskal Etxeak lehiaketa bat antolatu du, testu laburrak, poemak, kantuak, bideoak, txisteak... euskaldunen etxealdia eta Covit-19 gai hartuta. Lehiaketak euskaraz, katalanez eta gaztelaniaz onartuko ditu lanak eta Mallorcan etxealdia bukatzearekin amaituko da lanak aurkezteko epea. Ekimenak euskaldunen arteko komunikazioa eta umore ona mantzentzea ...
2020/04/21
Hiilabete joan da Argentinako gobernuak ere ezinbesteko etxealdia agindu zuenetik, eta horretan aldaketa gutxi hemen zein hemendik kanpo. Momentuz horrela jarraitu behar, eta etxean geratu behar izate horrek aukera ezinhobea ekarri digu telebista, zinema eta internet bidezko ikusentzuteko aukerak esploratu eta sakontzeko. Segidan dakarzkizugun gomendio hauek Buenos Airestik idatzi diguten bi ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus