euskal diaspora eta kultura

2020/06/10
Ideia Argentinako nafar etxeen baitan sortu zen, esan nahi baita Buenos Aires, Bolivar, Rosario eta Mendoza hirietako nafar etxeetan. Indarrean dagoen berrogeialdiak entseguak ahalbidetzen ez dituela eta egoera hau noiz arte luzatuko den ez dakigula, aktibotasuna sustatu behar da; are gehiago ohiko sanferminik gabeko urte baten aurrean. Gazte argentinarrak, beraz, Iruñeko Ortzadar ...
2020/06/10
Luxu hutsa da, plazera beti, honako mailako sortzaile bati entzutea. Cordoba hiriko Gure Txokoa EEa antolatzaile, Javier Busto musikagile eta abesbatza maisuak hitzaldia eskainiko bihar sarean. Gure Txokoako lehendakari Alejo Martinen azalpenetan, “COVID-19 dela eta ezin izan dugu aurten gure ohiko Abesbatzen Topaketa egin, baina musika koralarekin lotura duen ...
2020/06/09
2020ko San Fermin jaiak bertan behera utzi behar izatea ez da batere erraza izan ez iruindarrentzat ezta munduan dauden nafar etxeetako lagunentzat ere. Izan ere, bereziki espero dute Diasporako hainbat eta hainbat sanferminzaleek uztailaren 7a, egun horretan --bilgarri diren-- jai ederrak antolatzeko, txupinazoa, dantzak, janaria eta, nola ez askotan erraldoiak eta buruhandiak ere barne.
2020/06/09
Orain urtebete, hiriko Euskal Etxearen 96. urteurreneko programa barruan aurkeztu zuen Comodoro Rivadaviako euskal gizataldeak ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ izeneko proiektua. Helburua, Patagonian zinema arloko aitzindari izan zen Jon Villelabeitia mungiarraren lana balioestea. Proiektuko arduradun, aurkezpenean parte hartu zuen Josu Martinez zinegile eta ikertzaile ...
2020/06/08
Oraindik ez dakigu nola egingo dieten aurre iruindarrek aurtengo sanferminei, pandemia kari ohiko ospakizunaren deialdia bertan behera geratu ostean. Seguru arauak ukatu gabe moduak topatuko dituztela online edo bestela ospatzeko, eguna alferrik pasatzen utzi gabe. Bitartean, epeak aurrera doaz eta joan den larunbatean, ekainaren 6an, San Ferminera doan eskaileraren ...
2020/06/08
Zineman zein antzerkian nazioarteko ibilbide luzea darama Eduardo Blanco aktore argentinarrak. Bere azken lanetako bat, urte hasieran Madrilen antzeztu zuen Parque Lezama izan zen, Juan Jose Campanella zuzendari. Orain, berriz, euskal gizataldearekin zerikusi handia duen pelikula bat egiteko aukera iritsi zaio: Koprodukzio bat da, Prisma (Cordoba), Oeste films (Mendoza) eta Pausoka ...
2020/06/08
Athleticen filosofiak mugak gainditzen ditu eta jakinmina pizten du. Iritsi den azken lekua Mexiko da. Andoni Bombin talde bilbotarreko Metodologia Saileko arduraduna da eta hitzaldia eskaini du BBVA MX Ligarekin lotua den futbol mexikarreko Berrikuntza Teknologikorako Zentruan. "Nahiago dugu jokalari sakrifikatua talentuduna baino", baitetsi zuen Bombinek herrialde iparramerikarrean. Endika Riok sinatzen du artikulua Mundo Deportivon.
2020/06/05
Hogeita hamar bat bila biztanle dituen herria da Victoria, Entre Rios probintzia argentinarrean. Beste askotan bezala, iragan euskaldun nabaria dauka eta bertako euskal gizataldetik abisua pasatu digute Frantzisko Aita Santuak 'Basilika txiki' izendatu berria duela bertako Arantzazuko Amaren Parrokia. Izendapena bertatik egindako eskaera baten ondorio da eta Hector Trachitte apezaren ...
2020/06/05
EHAA Buletin Ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren lau dirulaguntza deialdi argitaratu zituen atzo, eta eskaerak egiteko epea gaurtik aurrera dago zabalik. Deialdiak literatura itzulpenak egiteko, euskal kultura nazioartean sustatu eta zabaltzeko jarduerak burutzeko, zinema eta literaturako bidaia poltsetarako eta arte azoketan parte hartzeko dirulaguntzak eskatzeko dira. Ekainaren erdialdean ...
2020/06/05
Covid-19ren ondorioz, Hego Amerikako herrialdeak oraindik alerta egoeran badaude ere, Argentinako barnealdeko hiri batzuetan irekitzen ari da gutxika gutxika konfinamendua, ziurtasun neurri guztiak errespetatuz eta beti ere, helburuak bitartekoak justifikatzen dituenean. halaxe hasi da esaterako Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus