euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'50 urte Mr. Basque gisa': David Rio aditua Robert Laxaltek amerikar literaturan utzitako markaz jardungo da Renon

2007/10/04

Robert Laxalt  (1923-2001) eta David Rio, liburua prestatzeko egin zuten elkarrizketetako batean Robert Laxalt Estatu Batuetan famatu egin zuen Sweet Promised Land liburuaren argitalpenaren 50 urteak betetzen diren honetan, Renoko Unibertsitatea hainbat ekitaldi egiten ari da euskalamerikar komunitatearen erreferentzia bihurtu zen idazlearen omenez. Horien artean Unibertsitateak David Rio EHUko literatura irakaslearen 'Robert Laxalt, la voz de los vascos en la literatura americana' liburuaren ingelesezko bertsioa argitaratu du. Rio, Renon da egunotan eta datorren asteartean Laxaltek amerikar literaturan utzitako arrastoari buruz mintzatuko da Unibertsitatean.

Gehiago irakurri...


Udalbiltza ta Udalbideko ordezkaritza bat, Julian Eizmendi presidentea buru, Argentinako Euskal Astean partaide

2007/10/04

Udalbideko partaide diren Bixente Arozena (ezk.) eta Vale Tena (esk.), Josu Legarreta erdian, joan den uztaileko Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrean Udabiltza ofizialeko eta Udalbideko --haren 'euskal lurraldearteko elkartasun fondoa'-- ordezkaritza bat Argentinan da eta gaur bertan ekingo dio Buenos Airesen datorren asteko iganderaino Argentinan eta Uruguain barrena gauzatuko duen bisitaldiari. Hamaika egunotan, udal ordezkariok FEVA eta FIVUko buruzagiekin bilduko dira Buenos Aires-Rosario eta Montevideon eta kontaktuak garatuko dituzte bi herrialdeotako diasporarekin 'elkar hobeto ezagutu eta plangintza amankomunak garatzeko aukerak aztertzeko'. Ordezkaritzako buru, Julian Eizmendi Udalbiltza-Udalbideko presidentea doa, eta berarekin batera Mª Eugenia Arrizabalaga, Vale Tena eta Bixente Arozena, hirurak Udalbideko Diaspora Batzordekoak.

Gehiago irakurri...


'Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara, euskaldunon hizkuntza', aldarrikatuko du Rosarion Euskararen stand-ak

2007/10/04

Gazteak iazko euskara standean parte hartzen Iaz Cordobako Euskal Astean lortu zuen arrakasta ikusirik, FEVAk eta Buenos Aireseko Euskaltzaleak elkarteak, euskararen stand-a datozen hiru egunetan Rosarion gailurra hartuko duen Euskal Astean berriro ipintzea erabaki dute. Bihartik hasita eta iganderaino egongo da zabalik, euskarari buruz edota euskaraz argibideak emanez, publiko euskaradun zein euskaragabeari jolasak proposatuz hizkuntzara hurbil daitezen, Euskaltzaleak-eko, Rosarioko Euskal Etxeko eta Argentinan Euskaraz programako ikasle eta irakasleen eskutik.

Gehiago irakurri...


Antzerkia, musika eta dantza izango dira euskal proposamenak Manizaleseko Antzerki jaialdian, Kolonbian

2007/10/04

Euskal Plataforma Eszenikoaren aurkezpen prentsaurrekoaren irudia atzo Donostian Euskal antzerkiak hitzordua du aurten ere Manizaleseko Antzerki Jaialdiarekin. XXIX. edizioa du aurten jaialdiak eta bihar ostirala hasi eta urriaren 15a bitartean iraungo du. Oraingoan euskal presentzia Euskal Plataforma Eszenikoaren eskutik helduko da. Arte eszenikoak bultzatzeko ekimen berria da hau eta Manizalesekoa izango du bere lehen irteera. Sei ikuskizun aurkeztuko dituzte: hiru antzezlan, bi dantza ikuskizun eta musika kontzertu bat.

Gehiago irakurri...


"Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara". Euskara Euskal Astean.

2007/10/04

Euskal Astearen testuinguruan eta iazko arrakasta ikusirik, FEVAk, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en laguntzaz, euskera stand-a ipiniko du aurten ere. Ostirala 5etik hasita, larunbata 6 eta igandea 7rarte mantenduko da irekia eta bizirik dirauen Europako hizkuntza zaharrena den hau zabaldu eta informatzeaz arduratuko da.

Gehiago irakurri...


"Anima zaitez! Ezagutu eta erabili euskara". Euskara Euskal Astean.

2007/10/04

Euskal Astearen testuinguruan eta iazko arrakasta ikusirik, FEVAk, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en laguntzaz, euskera stand-a ipiniko du aurten ere. Ostirala 5etik hasita, larunbata 6 eta igandea 7rarte mantenduko da irekia eta bizirik dirauen Europako hizkuntza zaharrena den hau zabaldu eta informatzeaz arduratuko da.

Gehiago irakurri...


Arantxa Urretabizkaiak eta Edorta Jimenezek euren lanen alemanezko itzulpenak aurkeztuko dituzte Frankfurten

2007/10/03

Arantxa Urretabizkaia Alemania, Suitza eta AEBetan ibiliko da liburu aurkezle (Zaldiero argazkia) Arantxa Urretabizkaia eta Edorta Jimenez idazleak Frankfurteko Azokan izango dira aurten, Kuaderno Gorria' eta 'Kilkerren Hotsa' euren eleberrien alemanezko bertsioak aurkezteko. Lan hauekin Pahl-Rugenstein argitaletxeak euskal literaturari buruzko Zubiak bilduma jarri du abian. Frankfurteko aurkezpenez gain --datorren 10etik 14ra da azoka--, euskal idazleek irakurraldiak eskainiko dituzte Hannover-en eta baita Zurichen (Suitzan) ere.

Gehiago irakurri...


Gatazkan dauden Gizarteetako Gazteez Nazioarteko bilkura egingo da Arantzazun urriaren 18tik 20ra bitartean

2007/10/03

Miren Azkarate sailburu eta bozeramalea Eusko Jaurlaritzako sailburu eta bozeramalea Ipar Irlandara abiatuko da gaur goizean, gazteria eta bake gaietako bi gobernuen arteko lankidetza jorratzeko. Azkaratek bilerak izango ditu, besteak beste, Ian Paisley ministro nagusiarekin eta Martin McGuinnes ministro nagusiordearekin. Ipar-irlandar eta euskal harremanen arlo honetan, gatazkan dauden gizarteetan mintegia egingo da urriaren 18-20an Euskal Herrian, Arantzazun, Eusko Jaurlaritzak eta Ipar Irlandako Public Achievement-ek antolatuta, Baketik erakundearekin elkarlanean.

Gehiago irakurri...


Chivilcoyko dantza talde gaztea lehenengoz aurkeztuko da Euskal Aste batean, oraindik ere bi urte ez dituela

2007/10/03

Beti Aurrerak antolatu zuen afari jendetsuaren ikuspegi orokor bat (argazkia ChivilcoyEE) Etengabe ari dira lanean Chivilcoyko Beti Aurreran. Iragan den irailaren 22an, bertako bazkide eta lagunak berriz ere bildu ziren Club Cerámica Argentina elkartean egin zuten afaria jendetsuan. Ikuskizunek eta bi orkestren aire eta doinuek besta eta jai giroa ekarri zioten ordu txikietaraino luzatu zen hitzorduari. Hala ere, biharamunean, oraindik bazuten indarrik Udaberri Eguna ospatzeko eta aurten Rosarioko Euskal Astean izango den Beti Aurrerako dantza taldearen ekitaldi publikoa animatzeko.

Gehiago irakurri...


Euskal Herria Mugaz Gaindi IV. Mintegiaren egitaraua aurkeztu dute: urriaren 25-26an Baiona eta Uztaritzen

2007/10/02

Mintegiaren afitxa Baiona eta Uztaritze, biak Lapurdin, izango dira IV. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren egoitza. Bertara bilduko dira urriaren 25 eta 26ean Euskal Herria, Argentina, AEB, Frantzia, Espainia, Mexiko, Kanada eta Uruguaitik heldutako ikerlari eta historialariak. Mintegiaren egitaraua ezagutzera eman dute antolatzaileek eta hiru gai nagusi izango ditu: Emigrazioa eta Kultura, Emigrazioa eta Politika eta Itzulerak. Aurten, gainera, mahaingurua egingo dute hainbat herrialdeetako emigrazioaren museoen esperiantziari buruz, Euskal Herrian Diasporaren Museo baten sorrera bultzatu nahian, antolatzaileek EuskalKultura.com-i aurreratu diotenez. Ikertzaile gazteek ere tartea izango dute eta urtero legez, internet bidezko mintegi birtuala egingo dute, azaroan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia