2008/03/25

Zenbait hedabidek Hollywoodek euskal animazio filmaren eskubideak erosi dituela argitaratu dute. Baina, Baleuko euskal ekoiztetxeko Miguel Gomez-Tejedorrek EuskalKultura.com-i adierazi dioenez, Durangoko enpresak eta Farcor Estudioak Black to the Moon euskal animazio filma Estatu Batuetan banatzeko akordioa da sinatu behar dutena, azken ikutuak zehazteke. Ardi beltz baten eta zakur baten istorioa kontatzen duen proiektu hau Europan zabaltzeko helburuarekin sortu zen, baina aurre-ekoizpen fasean oraindik, mugak gainditu eta arrakasta ugari lortzen ari da Ozeano Atlantikotik harago. 2010. urtean nahi dute estreinatu.
Gehiago irakurri...
2008/03/24

Bazko astelehena da gaur. Duela 24 urtetik bezala, Sarako Idazleen Biltzarreko tenorea. Ehunda berrogeita hamar bat idazle eta sortzaile espero dira gaurkoan, eta publiko ugari, eguraldia lagun. Jakina denez, elkarretaratze edo biltzar honen ezaugarri nabariena seguruenik, idazle eta sortzaileekin zuzenean aritzeko aukera da, eurak baitira stand-en atzean euren obra aurkezten dutenak. Aurtengoan EuskalKultura.com bere stand-arekin hartuko du parte, proiektuko zuzendariak, Joseba Etxarrik 'Aña Etxehandi Iriartborde' Bidegileak saileko liburuñoa aurkeztuko duelarik. Diasporak izango du, beraz, zuzeneko ordezkaritza hitzorduan.
Gehiago irakurri...
2008/03/24

Josetxo Silguero saxojole irundarrak martxoaren 12an hasi zuen Argentinako bira eta amaituak ditu dagoeneko Buenos Airesen eta Rosarion behar zituen mintegi eta kontzertuak. EuskalKultura.com-ek solas batzuk egin ahal izan ditu berarekin. Jendearengan eta, bereziki, antolakuntzarekin somatu duen hurbiltasuna azpimarratu nahi izan du Silguerok. Egunotan egindakoa errepikatu nahiko lukeela adierazi du saxojoleak.
Gehiago irakurri...
2008/03/20

Badator Aberri Eguna eta munduan zehar asko dira data honen karietara ospakizunak antolatzen ari diren euskal etxeak. Dei honek itzal handia du Diasporako euskaldunen artean eta euskal etxe bat dagoen leku ia guztietan bazkari edo ekitaldi bereziren bat antolatzen da. Hitzordu gehienak asteburu honetan bertan izango dira, Berpizkunde Igandearekin batera. Horrela gertatuko da Madrilen, Mexikon edo Caracasen, adibidez. Beste leku batzuetan, adibidez, AEBetako Washington-en edo Argentinako General Rodriguezen, jaia atzeratu egingo dute, apirilaren 5 eta 6ra, hurrenez hurren. Jarraian hitzordu desberdinen berri ematen dugu.
Gehiago irakurri...
2008/03/19

Gipuzkoako Goierritik Eskoziako Highlands-etara (Lurralde Garaiak): ehun bat lagunek osaturiko talde bat Edinburgora bidean da gaur, Eskozian autodeterminazio eskubidearen aldeko aldarrikapena egiteko. Goierriko talde desberdinak batu dituen herri ekimena da eta besteak beste Idiazabalgo Herri Kirol Taldeak, Beasaingo Aurtzaka eta Ostadar dantza taldeak, trikitilariak, bertsolariak eta Miren Urkiola harrijasotzaileak parte hartzen dute. Hiru euskal festa eta erakustaldi egingo dituzte ostiraletik igandera Edingurgh-en eta Inverness-en. Azken honetan Aberri Eguna ospatuko dute eta interesa duen oro jaian parte hartzera gonbidatzen dute.
Gehiago irakurri...
2008/03/19

Chacoko 'Kotoiaren Lurra Euskal Etxe argentinarretik, euren 'Erakin' aldizkariaren zortzigarren zenbakiaren argitalpena iragarri dute, erakundearen hamargarren urteurrenari bereziki eskainia. Doan banatzen den aldizkari honen ale berriak 2007ko martxoko data darama. 32 orrialde biltzen ditu eta, besteak beste, argazki eta artikulu bidezko errepasoa ematen die lehenengo hamar urte hauei, geroztik ere gertatu diren beste zenbait ekimen eta ekitaldi aipatzearekin batera.
Gehiago irakurri...
2008/03/18

Journal of Oral Tradition Missouriko Unibertsitateko Center for Studies in Oral Tradition-ek plazaratzen duen munduko ahozko tradizioei buruzko aldizkaria da. Azken zenbakiak euskal bertsolaritza du ardatz nagusi eta gaiaren inguruko hamairu artikulu biltzen ditu, euskal eta estabatuar adituek idatziak. Euskal adituen artean Andoni Egaña bertsolaria eta Joxerra Garzia ikertzailea daude, besteak beste. Aldizkaria internet bidez irakur daiteke.
Gehiago irakurri...
2008/03/18

Gernikako bonbardaketaren 70. urteurrenaren karira gertaera honi buruz eitb24.com berri atariak eginiko multimedia lanak Malofiej saria jaso du, infografia munduan Pulitzer sariaren parekotzat hartzen den aintzat hartzea. 'Gernika 1937-2007' lanean internet erabiltzaileak herri bizkaitarraren bonbardaketari buruzko hiru infografia eta bi ikusentzunezko topa ditzake eta Gernikan zehar bonbardeketa izan aurretik, bitartean eta ondoren ibilbide birtuala egiteko aukera ematen du. Beste euskal saridun batzuk hiru.com, Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren webgunea eta consumer.es ataria izan dira.
Gehiago irakurri...
2008/03/18

Nafarroako Gobernuak Sandalio Monreali Carlos III.a Noblearen Gurutzea eman diola jakin arazi zuen atzo. Bi urte besterik ez zituela familiarekin batera Argentinara emigratutako Monrealek 77 urte ditu egun eta, besteak beste, 17 urtez izana da Rosarioko Nafar Etxeko presidente, egun ere bertako kontu ikuskatzaile delarik. 'Bizitza osoa gure nortasuna eta kultura sustatzen' eman duen pertsona, Nafarroako Gobernuak dedikazio eta ahalegin hori guztia publikoki onetsi nahi izan du eman berria dion errekonozimenduarekin.
Gehiago irakurri...
2008/03/18

Iragan asteartean Argentinako General Villegas herriko Euskal Etxeak eta bertako Udalak euskal egoitza berria eta 'Gernika Plaza' gune publikoa eraikitzeko akordioa sinatu zuten. Beste alde batetik, euskal etxe berak makina fresatzaile bat eman zion herriko Hezkuntza Teknikoko Eskolari. Tresna Eusko Jaurlaritzak emandakoa da eta lehen eta bigarren Polimodaleko ikasleen lanen erabilerarako prestatuta dago. Ekimen honekin euskal etxeak aspaldi agindutako hitzari eutsi dio.
Gehiago irakurri...