euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Chacabucoko EEak, Argentinan; Eduardo Izurieta, lehendakari

2008/10/02

Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxearen kanpoaldeko ikuspegia, Buenos Aires probintzian Elkarteko barne araudiak dioenari jarraiki, bildua da Chacabuco herri argentinarreko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxeko Ohiko Bitzar Nagusia, eta bozkak egin ditu datorren agintaldirako Zuzendaritza Batzordeko kideak hautatzeko, Eduardo Izurieta hautatuz lehendakari, Juan Carlos Zubeldia lehendakariorde, Elvira Guruceaga idazkari eta Sonia Armendariz diruzain, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak fresatzeko makina baten dohaintza egin dio Argentinako Mercedes hiriko Eskola Teknikoari

2008/10/01

Suipachako Euskal Etxeko ordezkariak, Cesar Arrondo irakaslearekin eta Mercedes eskolako arduradunekin Argentinako euskal komunitateak Mercedes hiriko eskola teknikoari berebiziko oparia egin dio, Eusko Jaurlaritzak sustatzen duen programa bati esker: neska-mutilen lanbide heziketa tailerretarako bigarren eskuko fresatzeko makina, Euskal Herrian gehiago erabiltzen ez dena, baina Argentinako formakuntza zentroetan etekin handikoa dena. Jaurlaritzak, Argentinako euskal etxeen laguntzaz, horrelako hainbat dohaintza egin ditu aurten. Ekitaldian Suipachako Euskal Etxeko ordezkariak, eskolako zuzendariak eta Jaurlaritzaren ordezkari gisa, Cesar Arrondo irakaslea izan ziren.

Gehiago irakurri...


Euskal kultur hitzordua gaur arratsaldean Second Life-n, Euskal Kultur Erakundearen (EKE) eskutik

2008/10/01

Second Life barruan dago 'Artean'. Euskal Kultur Erakundeak eta Antic-Pays Basque informazioaren gizartea sustatzeko agentziak 'Artean' gune birtuala sortu dute. Ekimen erabat berritzaile honi esker euskal kultura Second Life animaziozko mundu birtualaren barruan present egoteko erabilpena abian jarri da: Pays Basque uhartea du izena. Gaur asteazkena, urriaren lehena, arratsaldeko bostetatik bederatzietara lehen hitzordu bat antolatu da 'Pays Basque uhartea'-n, gunearen aurkezpen modura. Bere baitan ikusentzunezko edukiak aurkitu ahal izango dira, hala nola poesia, ipuinak, dantzak ...

Gehiago irakurri...


Iratxe Momoitio, Gernikako Bakearen Museo zuzendaria, Japonian da Bake Museoen VI. Topaketan

2008/10/01

2005eko V. Nazioarteko Bake Museoen Topaketan Gernikan izan zen. Irudiaren eskubian Iratxe Momoitio museoko zuzendaria Gernikako Bakearen Museoa VI. Nazioarteko Bake Museoen Topaketan izango da gaur hasten den urriaren 5etik 10era, Japoniako Kyoto eta Hiroshima hirietan. Hiru urtetan behin egiten da topaketa hau eta bertan munduko ehundik gora bake museo bilduko dira. Iratxe Momoitio, Gernikako museoko zuzendaria, Nagasaki hirira helduko da gaur eta hiri honetako Oroimenaren Museoa bisitatuko du. Mintegian Momoitiok bi mintzaldi eskainiko ditu eta hilaren 11an Tokyon Gernikako bonbardaketari buruzko hitzaldia emango du.

Gehiago irakurri...


'Argentina ere Hator Hona'; Necocheako dantzarien bisita Argentinara joan zen euskaldun batek kontatua

2008/09/30

Hator Hona 2005 edizioan parte hartu zuten Euskal Herriko gazteak Necochean 2008ko uztaila. Azpeitiko plazan jende ugari dago tabladura begira. Gainean, dantzari batzuk ari dira jo eta ke. Gazte Alai dantza taldea da, euskaldunak dira, Necocheakoak, Argentinakoak. Ikusmena eszenatokian jarrita daukagu, burua berriz Necochean. Nolako harrera egin ziguten! 2005eko San Fermin bezperan, Euskal Etxera bederatzi euskaldun iritsi ginen. Bidaia luzeak nekatuta eta era berean ilusioz beteta, euskara, esku pilota, gastronomia, euskal dantzak… erakusteko asmoz. Aurreskuarekin egin ziguten harrera hunkigarria eta gero banan banan agurtu gintuzten ehun bat lagunek. Deskantsu premia latza genuenez, bakoitza bere familiarekin erretiratu zen eta hurrengo egunerako hitzordua jarri Euskal Etxean bertan.

Gehiago irakurri...


Necocheako gazteek Euskal Herrian dantzatuz eskertu zuten Hator Hona programan ibili direnen ekarpena

2008/09/30

Necocheako gazteak Euskal Herriko lagunekin Loiolako San Inazio Basilikan (argazkiak I.Bilbao) Aurtengo uztailean eta lehen aldiz, Euskal Herrian bildu dira 2004az geroztik Hator Hona programan Argentinarako bidaiatutako gazte euskaldunak eta Necochean hartu zituzten euskal-argentinarrak. Edizio bakoitzean Euskal Herriko hamar bat neska-mutilek Necochearaino heldu ziren, bertako euskal etxean euskara, dantza, pilota, txalaparta... erakusteko Necocheako gazteei. Egonaldi horietan sortu ziren adiskidetasun eta harreman estuak ekimenaren arrakastaren seinale bihurtu dira. Joan den uztailean euskal etxeko hartako hogei bat neska-mutilak euren ametsa bete eta Euskal Herrira etorri ziren, Gazte Alai dantza talde gisa erakustaldiak eman eta euskal lagunekin berriz topatzeko.

Gehiago irakurri...


Miguel de Unamuno Egunean izen bereko Saiakera Lehiaketarako deia zabaldu Bilboko Udalak

2008/09/29

Omenaldia Unamunori bere izena daraman Bilboko plazan (argazkia Javier Mediavilla, Wikipedia) Miguel de Unamunoren egunean, Bilboko izen bereko plazan lore-eskaintza eta ohorezko aurreskua gauzatu dira, Azkuna alkatearen aldarrikapen batekin, eta hitzaldi bat arratsaldean, Deustuko Jose Antonio Ereño irakaslea eta Miguel de Unamuno Adarraga, filosofoaren biloba, partaide. Gaur baita ere, Bilboko Udalak X. Miguel de Unamuno saiakerarako deia zabaldu du, euskaraz zein gaztelaniaz, 7.000 euroko sari banarekin. Epea azaroaren 28an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Lapurdi barneko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako egunerokotasuna azaldu nahi du Kanaldude telebistak

2008/09/29

Kanaldude Telebistaren lan saioa. Telebista parte hartzailearen premisa xede dutela eta webgunea berrituta hasi dira berriz Kanaldude telebistan lanean, udan bideorik eskaini gabe egon ondoren. Horrek ez du esan nahi geldirik egon direnik, eta irail honetan jarri dituzte dagoeneko euren webgunean sei bideo, horietariko bat Kaliforniako Noka taldeak Euskal Herrira egindako bisita erakusten duelarik. Historia zabala duen internet bidezko telebista honek proiektu frango lituzke buruan, telebista herritarrengana zabaltzeaz gain, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoan telebista kate bat sortzea, Lapurdiko kostaldean iada lanean dabilen ITelebistarekin elkarlanean.

Gehiago irakurri...


General Villegas herri argentinarreko euskaldunek bertako Euskal Etxe berria eraikitzeari ekin diote

2008/09/29

General Villegaseko euskal egoitza izango den eraikinaren eraikitze lanetako lehenengo urratsa: metalezko egitura General Villegas-eko Euskal Etxeko kideak gero eta hurbilago daukate euren ekimen ugarien aterpe izango den eraikin egoki bat eskuratzeko ametsa, izan ere, joan den abuztuan hasi baitziren egoitza berria altxatzen. Nahiz eta oraindik goiz den lanen amaiera-datarik ipintzeko, buru belarri hasi dira lanean eta laster eraikinak bere burdinezko egitura eta teilatua izango ditu.

Gehiago irakurri...


Angeluko Argileak koral lapurtarrak Quebec-era egin bidaiaren kronika

2008/09/26

Trois-Pistoles hiriko elizan (argazkia Argileak) Angeluko Argileak koroa Quebec aldean izan da abuztuan, lurralde honen sortzearen 400 urteurreneko ekitaldietan parte hartzeko gonbitea jaso ostean. Ipar Ameriketako herri honen historian euskaldunek izan dute zerikusirik eta harreman hori berreskuratu eta omentzeko asmoarekin antolatu zen euskal kantarien bidaia. Quebec-en eta Montrealen izan ziren kantariak eta bertako euskaldunekin biltzeko parada izan zuten, EuskalKultura.com-ek aurreko artikuluetan agertu zuenez. Jarraian, informazio hori biribiltzeko, Herria astekariak aste honetan plazaratu duen artikulua.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia