euskal diaspora eta kultura

2009/08/06
Duela mende bat Ipar Ameriketako lurretara artzain joandako euskaldun baten lekukotasuna eskaintzen digute Bizkaiko Muruetako Mariano Araluzeak 1909an idatzitako bertso hauek. Jose Ariztimuño 'Aitzol'en familiako batek topatu zituen haren paperen artean. Baliteke hemen lehenengo aldiz argia ikusiak izatea. Guk hona, Serafin Basauriren eskutik ekarri ditugu, Eibar.org foro edo zerrenda bitartekari izan dugula. Serafinek pasatu bezala eman ere --"bere akats eta grafiakin", "erre gangordunak 'rr' bihurtuz halabe", pasatu dizkigu berak--, hainbat euskaldunek erbestean egin zuten bidea, gure historia hurbileko parte dena, gogoan izan dezagun.
2009/08/05
2009/08/05
Krisi ekonomikoa askoren kezka da gaur egun, Europan nahiz Ameriketan eta Euskal Herria eta Argentina ez dira egoera horretatik kanpo geratu. Bi herrialdeon arteko zubiak indartsu mantentzeko, Eusko Jaurlaritzak Diasporari eskaintzen dion beka sistemak martxan jarraitzen du. Horri esker, Mariana Spallato Sáenz argentinarra euskalerriratuko da datorren irailean Euskal Herriko Unibertsitatean master bat egitera. 'Oso aukera ona da lan arlotik erreparatuz eta baita arlo pertsonaletik ere. Masterrak zerikusi handia du nire espezializazioarekin; bestalde, leku askotako jendearekin izateko aukera izango dut eta hori ere oso aberasgarria izango dela uste dut', esan dio EuskalKultura.com-i.
2009/08/05
Beste aukerarik ez daukatenentzat, NABOren webguneak Fandangoa eta Arin-Arina pausoz pauso ikasteko bideoak eskaintzen ditu. Aurten dantza ikastaroak ematera Euskal Herritik Estatu Batuetara joan zen Josema Mendiola dantzari añorgatarrari ikastarook ematen hartutako irudiak dira oinarri. Webguneak ingelesez ematen ditu azalpenak, baina erraz jarrai daitezke, gehien axola duen zatia irudiak baitira. Dagoeneko dantzatzen ikasteko aitzakiarik ez dago, etxean bertan ahal denean trebatu gaitezkeelako bideo hauei esker. Ikus eta saia.
2009/08/04
Coronel Pringles-eko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxea, Argentinako Buenos Aires probintzia barnealdean, aurrera ari da hilabete barru bertan egingo den Immigrantearen Urteroko Festarako prestakizunekin, partaide eta antolatzaile gisa, hala baita Coronel Pringles-eko Rotary Club, Udaleko Kultura Institutua eta herrian presentzia daukaten gainerako gizataldeetako elkarte ordezkariekin batera.
2009/08/04
Jakina denez, azken bolada honetan Argentinan, A gripe epidemia dela-eta, bilerak eta jende askoren arteko topaketak murriztu egin dira, sarritan guztiz bertan behera geratu arte. Horrek, bistan da, euskal etxeak ere harrapatu ditu. Denbora eta krisialdia pasatu ahala, euskal etxeak ere itzultzen hasi dira betiko errutina eta ekimenetara. Arrecifesen, bertako euskal etxeak ateak ireki dizkio herri bereko Leo Gabilondo idazleari 'El ocaso del caos' (Kaosaren gainbehera) liburuaren aurkezpen ekitaldiari. Idazle gazteak lagun izan du komunitatea, aurkezpena jendez bete baitzen.
2009/08/03
Eusko Jaurlaritzak, Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak (FEVA) eta Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Elkarteak(NABO), Herri Musikaren Txokoarekin batera antolatutako 'Soinu-tresnak Euskal Herri Musikan' argazki erakusketa Argentinako euskal etxe askotan ikusi ahal izan da azken bolada honetan eta halaxe jarraituko du, ibiltari, 2009. urteko gainerakoan, hasteko. Euskal musika-tresna tradizionalak zabaltzeko asmoa duen ekimen honek, Argentinaz gain, Andorra, Brasil, Kanada, Estatu Batuak, Txile, Kuba, Espainia, Frantzia, Uruguai eta Venezuela bisitatuko ditu. Mikel Arrazolaren berrogeita hemeretzi argazkik osatzen dute, eta soinu-tresnak eta soinu-joleak ez ezik, musikaren ingurua eta giroa ere islatzen ditu.
2009/08/03
2009/08/03
Askok ez dute jakingo Begoñako Amak Euskal Herritik haratago ere jarraitzaileak badituela, gehienbat euskal presentzia duten edo izan duten lekuetan Bizkaiko euskaldunek ereindakoa. Munduko leku horietako bat Venezuelako Naguanagua da, Valencian, Carabobo estatuan. Joan den asteburuyti hasita eta abuztuaren 16ra bitartean egingo dituzte Venezuelako hiri honetan Begoñako Amaren omenezko festak. Urtero bezala, Naguanaguan bertan egoitza duen Caraboboko Eusko Etxea partaide izango dute.
2009/08/01
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus