euskal diaspora eta kultura

2010/09/20
Cordobako jende talde batek --guztiak edo ia guztiak hiriko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeko bazkideak-- euskal elkarte berri bat sortu dute hiri argentinar honetan "euskara eta euskal kulturarentzat gune berriak eraikitzearren", "Euskal Herriaren eskubide historikoak aitortuz" eta "Eskubide Estatuari engaiaturik, indarkeria mota guztiak gaitzetsiz", eta sustatuz aldi berean "erabakimena testuinguru etiko eta demokratiko batean". Taldeak oso begi kritikoz ikusten du Alejo Martin buru duen Batzordearen jarduera gaur egun.
2010/09/20
Irailaren 15etik 19ra gauzatu da San Juan hirian Nazioko III. Kultur Kongresua. Kultur ekitaldi honen markoan foro, hitzaldiak, mahai-inguruak eta Maiatzeko Iraultzaren Bigarren Mendeurrenari buruzko hainbat ekintza antolatu dituzte hiriko agintariek. Testuinguru honetan egin da San Juanen Liburu eta Eskulan II. Azoka, eta bertako euskaldunak partaide izan dira bisita ugari jaso dituen stand batekin.
2010/09/17
250 bat lagun bildu ziren joan den irailaren 4an Lapridako 'Hispano Argentino' Antzokian Gau Liriko batez gozatzeko. Ikuskizuna iluntzeko 8ak aldera hasi zen, eta oso errepertorio zabala eskaini zuten tauletan batu ziren musikariek, tartean, Javier Ibaldo, --Lagunen Etxea Euskal Etxeko sortzaileetako bat eta dantzari ohia--, Mariana Ficher eta Natalia María Petrelli. Kalitate handiko kontzertu honekin ospatu zuten etorkinen eguna Buenos Aires probintziako Lapridakoek.
2010/09/17
Duela bi urte eta Buenos Airesko Euskal Echea Elkartearen eskutik Argentinan jaio zen bertako Udako Euskal Unibertsitatea (Universidad Vasca de Verano, UVV) bere mugak gainditzen ari da. Gaur eta bihar Euskal Herriko hainbat gai aurkeztuko dituen ikastaro bat emango dute proiektuaren arduradunek Tres Lomas herrian bertako Mario Luis Espada alkateak gonbidaturik. Kurtsoa hasteko bezperan 30 lagunek izena emana dutela adierazi diote Tres Lomasko Udaletxetik EuskalKultura.com-i.
2010/09/17
Guztia prest da eta Sunbilla, Nafarroan, 'Amerikano'en biltoki bilakatuko da datorren igandean. Goizeko hamarretatik hasita, Estatu Batuetan artzain ibili eta ondoren itzultzea erabaki eta geroztik Euskal Herrian bizi diren artzain ohiek euren urteroko festa egingo dute Bortzirietako herri honetan. Lekukoa hartuko die honela Sunbillak azkeneko urteetan Lesaka, Aldude-Gernika, Elizondo eta Auritzen eguniko elkarretaratzeei. 700 txartel saldu dira bazkarirako.
2010/09/17
Garrantzi handiko bi data berezi ospatu dituzte Cordoba probintziako Idiazabaleko biztanleek. Alde batetik, herriak 100 urte bete ditu; beste alde batetik, izen bera duten Argentina eta Euskal Herriko bi herri hauen arteko senidetzea hamarkada osoa daramatza lorpen onenak lortzen. Hori dela eta, Ioritz Imaz Baztarrika Goierriko Idiazabaleko alkatea eta Kepa Oiarbide zinegotzia Argentinaratu ziren urtemugaren jaietan parte hartzera. Herriarekiko harremanak sendotzeaz gain, agintari euskaldunek herrien arteko senidetza berritu dute.
2010/09/16
2010/09/16
Carlos Noain Hondarribikoa da, eta Naia Mandaluniz, berriz, Gernikakoa. Musikariak biak, euren ikasketen ibilbide luzean elkar ezagutu eta gaur egun senar-emazte dira. New Yorken bizi da bikotea eta bertan sortu dute Naica izeneko proiektua. Indie, pop eta elektronika jorratzen ditu taldeak -'Orfidal musika deitzea gustatzen zaigu', dio Naiak- eta jo eta su dabiltza emanaldiak eskaintzen 'hiri honetako eskaintza aktibo bat izan nahi dugulako'. Garikoitz Udabe kazetariak jarraian jasotzen dugun elkarrizketa egin die Berria egunkarian.
2010/09/16
Iraila da Cordoba probintziako Coronel Moldes herriko urtemugaren hilabetea eta kari horretara bertako udala hainbat ekintza antolatzen ari da. Ekimen horien artean, Moldesko euskaldunak hitzaldi bat ematera gonbidatuak izan dira eta 'Gure Zainak' Euskal Etxeak Mikel Ezkerrori zuzendu zaizkio “Euskal Sustraiak” izena hartu duen hitzaldia eskaintzeko Coronel Moldesko euskaldunei baina alduberean baita bertako komunitateari ere.
2010/09/16
San Frantziskon ezagutu genuen Erramun edo Raymond Caballero, duela hogei bat urte. Bera, bere emaztea eta semea. Baita anaia ere, eta anaiaren familia eta ondokoak. Euskal Herrian Nafarroa Behereko Ezterenzubiri lotua zen familia bateko partaide, anitx baxenabartarrek egin bezala emigratu eta Estatu Batuetara pasatu zen, eta Kalifornian sortu zuen familia, amerikano eta euskaldun. Kalifornia beretik Mattin Etxamendik Herria astekarira igorri hitzak bildu ditugu hona, Erramunen gorazaharre. Doluminak familiari.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus